Kulturea  IV. urtea // 146. zenbakia

Barakaldoko Udalak 'Bihotzaren hitzak', Maitasunezko Gutunen XI. Lehiaketea deitu dau


Bizkaie!

Barakaldoko Udaleko Kultura Sailak 'Bihotzaren hitzak' izeneko Maitasunezko Gutunen XI. Lehiaketa deitu du hamabi urtetik gorako personentzat eta danetara 1.250 euro banatuko dituala sarietan jakinarazo dau ohar batean.

Lehiaketa honen 2006ko edizinoan lau kategoria izango dira. Batetik, 12 eta 17 urte bitarteko sailean, 150 euroko saria jasoko dau irabazleak eta 50 euroko akzesita be izango da.

Beste hiru kategorietan, 18 eta 30 urte bitartekoan, 21tik 64 eta 65 urtetik gorakoentzat, bakotxean irabazleak 250 eurojasoko ditu eta 100 euroko akzesita izango da.

Txapelketa honetan estadu espainiarreko idazle orok parte hartu leikie eta euren benetazko zein fikzinozko maitasunezko edota desamodio gutunak, bi orrialde gehienez, eskuz idatziak izan beharko dira. Horrezaz ganera, beste edozein lehiaketetan saritu bakoak izan beharko dira.

Lanak jasoteko epea zabalik dago eta urtarrilaren 31n amaituko da. Literatura entzunaldia eta sari banaketa ekitaldia, barriz, zezeilaren 11n, arratsaldeko 19:30etan izango da.

Informazino gehiago behar izan ezkero, hona hemen Gurutzetako Kulture Etxeko telefono zenbakia: 94-4789487