Musikea  IV. urtea // 146. zenbakia

GOR diskoetxearen nobedadeak


Gor disketxearen disko berriak

Chicarela

Flitter taldeko Javi Zurbanoren proiektu barria. Oraingoan gitarra joteaz gan, abestu be egiten dau. Lizarrako Flitter taldeak ohitu gaituen estiloetatik urruntxu dago proiektu barri hau.

Lehendakaris Muertos

Urtebete eskas pasau da Iruñeako taldeak lehenengo lana kaleratu ebanetik eta daborduko material nahikoa daukie disko barri bat osotzeko. Ganera, denporaldi honetan ez dira geldirik egon: eszenatoki txikietan, gaztetxeetan zein jaialdi handietan hartu dabe parte, hala nola Villarcayoko (Burgos) Baitu Rock-en, Salamancako Tinto Rock-en eta oraintsu Iruñeko Hatortxu Rock-en.

Leihotikan

Euren laugarren diskoa izango dana preparetan dabil Iruñeako taldea. Euskal Herrian hardcore melodikoa dalako estiloa euskeraz abesten dauen talde bakarrenetarikoa da.

Ezinean

Azpeitiko laukote barria da hau. Euskaraz eginiko hardcore melodikoa egiten dabe. Datorren martian Tolosako Bonberenean sartuko dira euren lehenengo lana egiteko, Karlos Osinaga (Lisabö) teknikariagaz.

Stupenda Jones

2004an sei kanta grabau ebezan Brigada Criminal taldeagaz batera egindako disko batean, Osti bi izenekoa. Lazkaotarrek euren hurrengo CDa pasa dan urtean kaleratu eben eta, orain, Sakanako lagunei gauza bera egiteko momentua heldu jake.

Sök

Iruñean 1999an sortutako taldea. 2003an lehenengo maketea grabau eben Iruñeako ‘K’ eta ‘El Sótano’ estudioetan, Alberto Porres eta Iker Piedrafita teknikarikaz. Musika estiloari jagokonez, nahasketa bat egiten dabe, rock melodikoaren soinu gogorretatik oso bestelako estiloetara doana, besteak beste funk-a edota drum n’ bass-a. Hainbat bildumatan parte hartu badabe be, euren lehenengo disko osoa maiatzean plazaratuko da.

Gotzon Uribe

Diskogintzan dagoan krisialdi sakonari kasu handirik egin barik, Nafarroako Gor diskoetxeak udabarrirako izango dituan nobedadeak aurkezten deuskuz. Holan, hurrengo hilabeteetan 6 nobebade jarriko dabez kalean.

Honegaz batera, aitatu behar da Berri Txarrak taldea be arrakastearen gailurrean dagoala, Euskal Herrian milaka disko saldu ostean eta emondako kontzertuak ganezka egon ostean. Oraingoan, euren azken lana, ‘Jaio. Musika. Hil’ zuzenean aurkeztuko dabe Madrilen eta Bartzelonan. Hain zuzen be, zezeilean izango dira kontzertuak. Batetik, zezeilaren 3an Bartzelonako Apolo aretoan izango dira eta Madrilen bi kontzertu eskainiko dabez Ritmo & Compás aretoan, zezeilaren 15ean eta 16an. Oraintsu ‘Jaio.Musika.Hil’ diskoa 2005ean estadu mailan argitaratu diran lanik onenen artean sailkatu da hainbat musika aldizkari garrantzitsuen zerrendatan.