Jazz Blues zirkuitu iraunkorraren lehenengo pausuak
Egitaraua:
Daniel Almat y la esquina caliente
Urtarrilak 18, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Urtarrilak 19, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Urtarrilak 20, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
The Graham Foster Trio
Zezeilaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Zezeilaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Zezeilaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
Four Friends
Martiaren 15ean, Basauriko Arizko dorrean, 19:30ean
Martiaren 16an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 21:00etan
Martiaren 17an, Leioako Café Ambigú-n, 22:00etan
Saioa Torre Gereketa
Leioa, Basauri eta Zornotza proposamen barriagaz jatorkuz: ‘Jazz Blues zirkuitua’. Garagarrilean izaten diran ekitaldiak urte osora zabaldu guran, bihar-etzi garatuko dan zirkuituaren lehenengo pausuak aurkeztu barri dabez Bilbon aitatutako herrietako udaletako ordezkariek Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen barruan dagoan Errabal Kultur Alkarteagaz batera. ‘Helburua erreferentzia izatea da, dagozan erreferenteei lotuta eta jazza indartzeko’, zehaztu eban Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendari Ricardo Bilbaok.
Euskal Herriko eta kanpoko taldeentzat erakusleihoa izango da zirkuitua. Holan ba, Daniel Almat, Graham Foster eta Four Friends taldeak izango dira gurean.
Daniel Almat y la Esquina Caliente
Beragaz hasi da, daborduko, zirkuitua. Taldeak musikako mestizajean sakondu gura dau, latin jazz estiloan. Kubatar musikea oinarrian hartuta, Karibeko ugartean eta handik kanpora be oihartzun handia daukan taldea da.
The Graham Foster Trio
Fosterrek 30 urte daroaz rock-and-roll, rhythm&blues eta country estiloak buztartzen eta mundu mailan arrakastea lortu dau.
Four Friends
Izena ingelesez izan arren, taldea bilbotarra da. Zelan ez, lau lagunek osotzen dabe eta jazz eta blues doinuei pop-rock ukutua emoten deutse euren lanetan. Bilbpop da euren azken lana eta zirkuituan entzungai egongo dira disko horretako kantak.