Bertso Eguna zapatuan
Iñaki Aurrekoetxea
Bertsozaleen urteroko zitea dogu datorren zapatuan Donostian. Kursaalen jaialdia izango da, eta ostean Martin Berasategi jatetxean afaria. Azken urteetan Bertsozale Elkarteko Hedapen sailak bertsogintza esperimentala jorratu izan dau Bertso Egunean, dala antzerkia, dala pantailako irudiekaz gaia emotea... Aurten esentziara bueltauko ei gara. Txapelketa Nagusian bertsogintza gazte eta prestatuenagaz gozau ostean, bertsolaritzearen iragan hurrekoa gogoratuko dogu zapatuan. 60 hamarkadan plazarik plaza ibili ziran bertsolariek hartuko dabe Kursaaleko tablaua. Orduko testuingurura eroan gura ei gaitue antolatzaileek. Liburuetatik-eta jaso izan doguna geure begiekaz ikusiko dogu eta zuzenean entzun. Ekitaldi nagusia arratsaldeko seietan hasiko da, Kursaaleko Areto Nagusian. Kantauko daben bertsolariak: Manuel Lasarte, Joxe Agirre, J.L. Gorrotxategi, Txomin Garmendia, Mañukorta, Azpillaga, Patxi Etxeberria, Imanol Lazkano, Egileor... 21:00etan afaria, eta afalostean, zelan ez, bertso gehiago, eta orduan gazteagoek be izango dabe aukerea kantetako: Iturriaga, Silveira, Egaña, Maialen Lujanbio, Irazu, Jokin Uranga... eta tartean Bizkaiko lora barriak be: Oihana Bartra, Arrate Illaro, Jone Uria eta Itxaso Paia. Ekitaldia eta afariaren prezioa: 31 € (bazkideek 28 €, eta 16 urtez azpikoek 25 €); ekitaldia: 10 € (7, 4). Final nagusia alde batera itxita, bertsolariek eta bertsozaleek alkarren ondoan emoten dogun egun politena da Bertso Eguna.