Mozorro sasoian

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Antxinakoak Geurera
Bilbon sortutako lehenego konparsak 'La Bilbaina' eta 'La Moderna' izan ziran. Konparsa bi horreen arteko arazoak nahiko gogorrak izan ziran. Antza danez, konparsa bat antolatzeko batu zan bilbotar taldea. Lehenengo ensaioak egin eta 'La Bilbaina' konparsan, urteteko prest egoala, taldeko partaideen artean diskusinoak sortu ziran. Batzuen eta besteen artean konpontzerik ez egoala ea, taldeko batzuk 'La Moderna' konparsea sortzea erabagi eben. Baina hor ez ziran amaitu talde bien arteko arazoak. Ordurako asmauta egoan abestietariko baten letrea talde batena zan eta ...

Tinta zuririk barik, aho bizarrik gabe

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Bertsolaritzea
Bertsolari izatea bere izakerearen parte da. Lar ezagutzen ez dogunok be, badakigu isilik dagoanean be, askotan bertsoa pentsetan ari dala emoten dauala, eta hor ibilten gara, berari begira, bertsoa noiz botako zain. Hauxe dino bertsolari izateari buruz bere liburuan: “Mundu honetan norbait izan eta zerbait egin nahi duen orok, begiak erne ibili beharra dauka. Bertsolari izan nahi duena behartuta dago, nahitaez, belarri-zabala izatera. Horrek ez du esan nahi belarri-zabal guztiak bertsolari izango direnik, baina bai bertsolari diren denek belarriak oso ...

Haur eskolak eta lekuan lekuko aldaerak

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Euskerea berbagai
Baina, aurrekoari lotuta badago egon ardura deustan beste kontu bat. Haurtzaindegiak eta haur-eskolak zabaltzeko plangintzetan, haur horreen heziketan parte hartzen ari diran profesionalen hizkuntz ezaguerak hartu ete dira kontuan? Ezen, aldaerak mantentzeko, indartzeko eta zabaltzeko, egundoko garrantzia daukalako haur horreek jagoten egongo diranek erabiliko daben hizkuntza moldeak. Haur horreek, ordu luzeetan, ez dabez ez euren gurasoen ez eta euren aitita-amamen berbak entzungo, bada, katea, oraingoan era askoz nabarmenagoan, eteteko arrisku bizia dago. Administrazinoen eta sindikatuen artean, holakoetan ariko diran profesionalek ...

Elikaduraren inguruko gomendio nagusiak

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Jan edanak
'Jateko modu asko dagoz baina elikatzeko modu bakar bat' Beraz, edozein herritako gomendioen asmoa elikadura edo nutrizino on baten baldintzak bete ahal izateko modu bat bideratzea izango da. Hobe da elikagai mueta askotatik apur bat jatea, gitxi batzuetatik asko jatea baino Ez dogu ahaztu behar elikagai mueta desbardinak jateak gure elikadurea orekatua izatea errazten deuskula, elikagai batek ez dituan mantenugaiak beste batek izan leikezalako. Ez dago elikagai onik ezta txarrik be, bakotxak bere berezitasunak ditu, eta guztiek euren osotasunean gure ...

HIRU.COM etenik bako ikaskuntzea

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Azken buruan, oraingoz proiektua baino ez bada be, webgune honegaz hizkuntzak ikasteko aukerea be eskaini gura da; dagoeneko lehiaketa publikoa be egin da eta Auralog enpresa frantziarrak irabazi dau. Enpresa hau hizkuntzak teknologia barriaren bitartez ikasteko diseinuetan eta proiektuetan espezializauta dago eta berau izango da hiru.com proiektuan zeregin horretaz arduratuko dana. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Gasteizeko Udaleko azterketen lapurreta informatikoa

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Gotzon Plaza, Informatikoa

Urtea birusen erasoaldi gogorragaz hasi dogu

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Birusen kontrako burruka horretan, SCO Group Enpresak eta Microsoft-ek sari ederra eskaini dabe birus horreen sortzailek nortzuk diran salatzen dauanarentzako, 250.000 dolarreko diru-saria hain zuzen be, pelikuletako cowboy-en herrialdeetan legez. Gaiaren harian, Microsoft Enpresak pasa dan zemendian bost miloi dolarreko fondoa jarri eban birus sortzaileak atrapetako asmoagaz; aitagarria fondo horretako dirua lehenago be erabili izan dabela 'MSBlast' eta 'Sobin.F' izeneko birus sortzaileen atzetik joateko. Dana dala, orain arte birus sortzaile gitxi atrapau dabez. Gotzon Plaza, Informatikoa

Google: EAEan gehien erabilten dan bilatzailea

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   sarean
Gotzon Plaza, Informatikoa.

La Paz, Bolivia (II)

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   Euskaldunak munduan
La Pazetik paraje Tiwanako gizartearen etxeen hondarrak dagoz. Hara joateko esan deuskue furgonetatxu bat hartu behar dogula. Bolivian eta Perun distantzia laburreko bidaiak furgonetan egiten dira, bai herri barruan bai herrien artean. Furgonetan sartu gara, eta itxaroten egon gara jente gehiago sartzeko. Furgonetea bete arte-edo, tiketa saltzen dauanak bentanatik kanpora garrasi egiten dau: “Tiwanako, Tiwanako, Tiwanako....”; arin eta doinu bereziagaz, batzuetan gatxa izaten da jakitea zer dinoan. Furgonetako aulkien erdia beteta egon danean, La Pazetik urtetan hasi gara: “Tiwanako ...

Pakea, ezinbestekoa autogobernu gehiago lortzeko

Bizkaie! 2004-02-28 00:00   eretxia
Zurrumurru bat baino gehiago entzun da gai honen harian. Ez da erreza benetako informazinoa eta intoxikazinoa bereiztea. Edozelan be, argi dago indarkeria babestu eta ulertarazoten ahalegindu diranen aldetik etorri behar dala esfortzurik bereziena. Lar erreza izan da urteetan erakutsi daben jarrerea, hau da, ahaleginak besteei eskatu baina behin betiko su etenik aplikau barik. Baldintzabako su etena eskatzen dau euskal gizarteak. Ustez euskal nazinoaren defensarako jaio zan erakundeak ezin dau gorrarena egin deiadar horren aurrean. Ez dago oraingo momentutik jakiterik non ...

Beijing, Pekin (II)

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Bidaide
Galazotako Uria Galazotako Uria da, duda barik, munduan topau geinken arte ederrik garrantzitsuena. Sarrerako ateak pasau eta ia derrigorrezkoa da ahozabalik geratzea teilatu borobilei, brontzezko lehoiei eta edonon dagozan eskulturei begira. Giroan lasaitasuna da nagusi. Eta horretan zeresan handia daukie sasoiko enperadoreenak izan ziran lorategiek. Halan da be, turisten kamara hotsek isiltasuna apurtzen dabe. XX. mendera arte enperadorearen eta bere kortearen eskuetan egon zan Galazotako Uriaren sarrereak mendebaldeko munduan sarritan imitau dan jatetxe txinoen estilo bera dauka. Bestalde, teilatuak begiratu ...

Loditasunagaz jo ta ke

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Zein izan leiteke gure pisu egokia? Gu makinak izan ez arren, objektibotasuna zeozelan bilatu behar dogu eta kalkuluak egiteko orduan indize erabilienetako bat IMC deitutakoa da ('Gorputz-masaren Indizea') edo IQ (“Quetelet Indizea”) legez ezagutzen doguna: IMC edo IQ) = pisua(Kg)/ [altuerea(m)]2. Pisuaren sailkapena IMC-aren arabera. (SEEDO 2000) IMC balio limiteak (Kg/m2) Pisu gitxiegi <18.5 Normopisua 18.5-24.9 Gehiegizko pisua (Lehen Gradua) 25-26.9 Gehiegiezko pisua (2. Gradua: aurreobesidadea) 27-29.9 Obesidadea (Lehen Maila) 30-34.9 Obesidadea (II. Maila) 35-39.9 Obesidadea (III. Maila): morbidoa. 40-49.9 Obesidadea (IV. Maila): mutur-muturrekoa. >50 Persona europear birik batek IMC > 25Kg/m2 dauka eta gizonezkoen %10 eta emakumezkoen %15ek IMC>30Kg/m2; datu horreek, gure gizartean oro har ...

Profiterolak esne-tela eta txokolate beroagaz

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Lehenengo profiterolak egingo doguz. Lapiko batean ura eta gurina jarriko doguz sutan. Gurina berotasunagaz desegiten danean, uruna ganeratuko deutsagu eta dana indarrez irabiau, masa konpaktu bat lortu arte. Horretarako, sutan jarriko dogu eta maseak ez dau lapikoaren hormetan geratu behar. Hau da pausurik inportanteenetarikoa. Segiduan, lapikoa surtatik atara eta arrautzak banaka botaten joango gara irabietan itxi barik. Ostean, masea “manga pastelera” batean jarriko dogu, muturtxu kiribildu bategaz formea emon eta laban sartzeko. Labako plaka hotz baten gainean kipula-papela ...

Mahastizaintza ekologikoa

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Jan edanak
Produktu ekologikoaren zigilua eta legalizazinoa lortzeko pausuak Pausuak bai mahastian, bai ardaoaren produkzinoan be emon behar dira. Mahastiari jagokonez, ondokoak kontuan hartzea komeniko da: Antxinako tratamentuak berreskuratu dira, horreei erabilpen mugak eta araudi barriak ezarriz. Gauzak holan, mahastizaintza ekologikoan, ezin daiteke ongarri artifizialik, ezta herbizidadik, ez pestizidadik edo produktu kimikorik erabili. Landarearen gaixotasunak osatzeko eta ongarritzat erabilten diran produktuak naturalak izatea derrigorrezkoa da. Horrezaz ganera, mahatsondoetan ongarri organikoak erabili behar dira, eta gehienetan ongarriak mahatsondoaren hondarretatik sortutakoak izango dira: mahatsaren ...

Bihar da ba...

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Antxinakoak Geurera
6 Maite azaba za(har)ren legiak jantza ta jolas garbiak Aupa mutilak gora Euskera Gora euzkotar guztiak Urteak aurrera joan ahala, Santa Ageda abestuteko ohitureak zentzu kulturaletik harago zentzu politikoa be hartu eban batzuetan. Francoren sasoian euskal nortasuna erabat zapalduta eta zigortuta egoan eta euskereagaz eta Euskal Herriko ohiturakaz lotutako edozein ekintza sarri bihurtzen zan askatasunaren aldarrikapenerako ekintza. Eta Agate Deunaren ohiturea be ez zan horretan albo batera geratu. Horregaitik, berrogei urteko diktadura baltz haretako urteetan, Santa Ageda kantua ...

Euskera ona, zuzena eta egokia

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Euskerea berbagai
Euskera ona deitzen jako Euskal Herriko baserrietan entzun geinkenari: “lagunak egin dabe”, "jaizu jan, jan barik jun barik jaira", “merijendie janda jun da Jon” edo “dindandune dend(a) ondon dau” lako esaldiak errez entzun geinkez Bizkaiko euskaldun helduen artean. Holako euskereari ona esaten jako, hori dalako ahoz-aho, belaunaldiz-belaunaldi geuganaino ailegau dana. Normalean, hauxe izaten da euskaldun barrien prozesuan emon beharreko azken pausoa, euskaldun zaharrek konturatu barik lehenengo emoten dabena. Euskera ona, ostera, ez da beti zuzena izaten. Izan be, aurreko ...

M-N EZTEN taldearen agurra

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Bizkaie!

Atom Rhumba bilbotarrak 'Backbone Ritmo' diskoa aurkezten dabiz buru-belarri

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Musikea
Historian atzera eginda, gogoratu daigun Atom Rhumba talde bilbotarrak 1997an 'Bilbo Hiria' Lehiaketea irabazi eta berehala 'Hormonal Riot' diskoa atara ebala; pare bat urte beranduago, 'Dirt Shots' izeneko diskoa etorri zan eta ordutik geratu barik ibili dira kontzertuak emoten musika aditu eta kritikoen onarpen sendoagaz. 2001ean, 'Chasin the Onagro' urteko disko onenaren zerrenda guztietan sartu zan; kritikoen goraipamenak jaso ebezan eta Frantzian zehar be kontzertuak emon ebezan. Bon

Zerbitzu sekretuak, behar baino sekretuagoak...

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   eretxia
Bonboikeri asko dago komunikabideetan ditxosozko transizino hori dala eta ez dala. Horrenbeste konfetti eta berba gozo erabilten badabez be, ez daigun ahaztu alde ilun asko dagozala. Zertako dagoz Zerbitzu Sekretuak? Zelako lanak egiten dabez? Pelikuletan ikusten doguzan modukoak dira espioi espainiarrak? Lan garbia egiten dabe? Ez dot erantzunik espero, azken finean zerbitzu sekretuek ez dabelako euren lanaren ganean askorik esaten. Hori bai, lerro artean irakurten badogu eta lantzean behin agertzen diran informazinoak benetakoak badira, ez dogu topauko espioiaren eredua gure ...