Gazteen ardao zaletasuna eta kontsumorako ohiturak
2007-03-29 02:00 Jan edanakArdoaren kontsumoagazko gazteen jarrerea izan da Errioxako Jatorrizko Izendapen sailak gazteen artean egin barri dauen ikerketearen izena. Ikerketa honen arabera, 18-35 urte bitarteko gazteen % 23k ez dabe ardaorik kontsumiduten, batetik, ez dabelako ondo ezagutzen eta, bestetik, uste dabelako ingurune sofistikatuetan edateko edaria dala.
Ardoaren kontsumoagazko gazteen jarrerea izan da Errioxako Jatorrizko Izendapen sailak gazteen artean egin barri dauen ikerketearen izena. Ikerketa honen arabera, 18-35 urte bitarteko gazteen % 23k ez dabe ardaorik kontsumiduten, batetik, ez dabelako ondo ezagutzen eta, bestetik, uste dabelako ingurune sofistikatuetan edateko edaria dala. Ikerketea, espainiar estaduko 1500 gazteren artean egin da eta “Rioja Pasión” ekimenak egin dau, 25-35 urte bitartekoen arteko, ‘gazte helduen’ arteko, ardaoaren kontsumo arduratsua bultzatzea dalarik euren helburua.
Ikerketearen lehen fasean, 25-35 urte bitartekoen aisialdi eta kulturako zaletasunak ezagutzeko azterketa soziologiko bat egin eben eta ondoren, gazteen ardoagazko jarrerea ezagutu.
Ikerketearen ondorioetariko bat da gazteen artean % 50ek nahiago dabela ardaoa ez dan beste edariren bat. Bestalde, % 66k uste dau ardao onak eros daitekezala prezio egokian baina ezagutu beharra dagoala. Gazteen % 42k dinoe ardoagaz lehen kontaktoa famili ospakizunen batean izan ebela, beste % 33k lagunakaz probau ebela, % 5ek bazkari edo afari intimo batean eta ganerako %16k, edozein egunetan familiartean edo lagun artean.
Euren etxean, ardaoa egunerokotasunean ezagutu ebenen artean, % 20 gitxi edo gehiago, ohiko kontsumitzaile bihurtu dira, %13 noizbehinkakoa eta %17 ez da kontsumitzailea.
Beste alde batetik, 18-25 urteko adin tartea gainditu ostean, bigarren fase bat hasten da; normalean, norberaren gozamanerako kontsumo arduratsuagoa egiten da eta ardaoa hartu-emon sozialak areagotzeko erabilten da.
Egunerokotasunean gehien kontsumiduten dabenak, 25-35 urte bitarteko gizonezkoak dira eta honeek ardoa egunero hartzen 28 bat urtegaz hasi ziran.
Galdeketeari erantzun eutsenen artean, gizonezkoetan % 26k uste dau ardoa edatea ez dala erakargarria eta emakumeen artean % 20k.
Datuekaz jarraituz, % 46k uste dau ardoa edan ezkero, hartu-emonak errazago bideratzen dirala; % 44k gaineratzen dau ardao egokia aukeratzeak ingurukoen onarpena errazten dauela eta galdetutakoen arteko % 33k dino ardaoa kulturearen barruko ezaugarri bat be badala.
Galdetutako gizonen artean, % 29k dino ardoari buruzko eretxia eskatzen deutsenean, gustora emoten dauela; emakumezkoen kasuan, barriz, % 19koa da portzentajea.
Laneko bazkarietan, % 8k uste dau ezinbestekoa dala ardoari buruz berba egitea eta % 3k uste dau, ardao kontuetan aditua dala.
Azken buruan, ikerketa honek beste gauza askoren artean ondoko ondorioa dakar: gutariko bakotxak egiten dogun ardo aukeraketea oso lotua dago gure nortasunagaz. Egia ete da?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!