Juan Crisostomo Arriaga Konserbatorioa zabalduko dabe
2007-03-27 02:00 MusikeaEraikin barria Bilboko Ibarrekolanda plazan dago. Bost pisutan, danetara 11.489 metro koadroko azaleran, 8 urtetik gorako 415 ikaslek musika tresnen 24 espezialidade ikasiko dabez.
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak Bizkaiko uriburuko Juan Crisostomo Arriaga Kontserbatorioa inaugurauko dabe.
Eraikin barria Bilboko Ibarrekolanda plazan dago. Bost pisutan, danetara 11.489 metro koadroko azaleran, 8 urtetik gorako 415 ikaslek musika tresnen 24 espezialidade ikasiko dabez, baita kantetan be. Inbersinoa 16.179.126 eurokoa izan da, Camposek zuzentzen dauen saileko iturriek jakinarazo daben legez.
Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Sailak 2002ko zemendian sinatutako hitzarmen bati esker eginda proiektua, Miguel Angel Campo Díaz eta Roberto Ercilla Abaitua arkitektoen gidaritzapean.
Zentroko instalazinoak bisitau ondoren, inaugurazinoan parte hartuko dabenek ordu erdi inguruko kontzertu batez gozauko dabe konserbatorioan bertan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!