Rikardo Arregi XIX. Kazetaritza Sariketea martxan dago

Bizkaie! 2007-03-28 02:00

Maiatzaren 25era bitartean, Andoaineko udaletxean aurkeztu behar dira lanak eta sariak bagilaren 30ean emongo dira. Sari Nagusiak Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro eroango ditu; Kazetari Barria sariak garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Bereziak 4.000 euro.

Euskerazko kazetaritzearen kalidadea, bikaintasuna eta barrikuntzea bultzatzeko helburuagaz, honezkero martxan dago Rikardo Arregi XIX. Kazetaritza Sariketea. Maiatzaren 25era bitartean, Andoaineko udaletxean aurkeztu behar dira lanak eta sariak bagilaren 30ean emongo dira. Sari Nagusiak Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro eroango ditu; Kazetari Barria sariak garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Bereziak 4.000 euro.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Toñy Landa Andoaingo Udaleko Hizkuntza Normalizazinorako batzordeburua eta Lorea Bilbao Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako aholkularia izan dira sariak aurkezten Eusko Jaurlaritzearen Donostiako egoitzan egindako agerraldian.

Aitatutako hiru sariez gan, beharrezkoa dala eretxi ezkero, Aitamen Berezia egiteko aukerea izango dau epaimahaiak. Ganera, euskal kazetaritzearen historian ezinbesteko erreferentzia izan diran erakunde, ekimen eta personei Ohorezko Aitamena egiteko aukerea be izango dau.

2006ko maiatzaren 16tik 2007ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edota irrati eta telebistetan euskeraz plazaratu izan diran lanak aurkeztu ahal izango dira sariketara.


Epaimahaia

Allande Boutin-ek hainbat urtez epaimahaikide lanak egin ostean, bere lekua Agustin Errotabehere kazetariari itxiko deutso. Mahaiburua José Antonio Pérez Gabarain Andoaineko alkatea izango da eta, mahaikideak, Jose Inazio Basterretxea, Agustin Errotabehere, Aitor Zuberogoitia, Arantxa Urretabizkaia eta Ana Urkiza. Idazkari lanak euskera teknikariak egingo ditu.


Euskerazko kazetaritzearen sari nazionala

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkezpenean azaldu dau Rikardo Arregi Sariak ‘euskerazko kazetaritzearen sari nazionala’ dirala. Ganera, euskerearen erabilera normalizatuak irabazten joan gura badau, ‘baliodun hizkuntza bat’ izatearen garrantzia nabarmendu dau, ‘komunikabideetan presentzia sendoagaz’. Izan be, ‘komunikabideen kontsumitzaileek euskeraz kontsumiduteko, lanak erakargarriak eta kalidadezkoak izan behar dira’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu