Euskadiko bankuek eta Jaurlaritzeak euskera sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-28 02:00 Euskerea berbagaiBBK, Kutxa eta Vital Kutxa Euskal Autonomia Erkidegoko bankuek sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea da.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru aurrezki kutxek (Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Caja Vital Kutxa) euskerearen erabilerea sustatzeko lankidetzarako hitzarmena sinatu dabe.
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Carlos Etxepare Kutxako eta Euskadiko Aurrezki-Kutxen Federazinoko presidenteak ‘aurrerapausu garrantzitsutzat’ jo daben hitzarmenak lau lan-ardatz honeek garatuko ditu: informazinoa eta ezagutzea trukatzea; aholkularitzea, komunikazioa eta produktu eta zerbitzuen eskaintzea; erakunde sinatzaileek alkarlanean egiten dituen proiektuen azterketa bateratua eta egitasmo partekatuen garapena. Ganera, kutxa bakotxagaz berenberegi sinatutako akordioak be aurreikusi dira.
Azkaratek nabarmendu dau Eusko Jaurlaritzearentzako oso garrantzitsua dala ‘arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea eta, horretarako, hainbat urrats emon doguz gizarte-eragileen partaidetzea eta inplikazinoa lortzeko’. Kultura sailburuak, Carlos Etxepare, Gregorio Rojo Caja Vital Kutxako presidentea, Guillermo Ibañez BBKren ordezkaria eta Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan ditu ondoan prentsaurrekoan.
BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren garrantzia azpimarratu dau Azkaratek, ‘izan be, zerbitzu-enpresa diran aldetik, lotura estua eta etenbakoa daukie herritarrakaz; ganera, behargin-kopuru garrantzitsua dabe’.
Akordioaren bitartez, hiru aurrezki kutxek gizartearen arlo sozialean eta ekonomikoan euskerearen erabilera arian-arian gehitzeko lanean Eusko Jaurlaritzeagaz modu aktiboan inpliketako nahia berretsi dabe, euskerea sustatzeko helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!