Maiatzaren 14an amaituko da 2007ko Aste Nagusian Bizkaiko taldeen Pop Rock XXII. erakustaldian parte-hartzeko epea
2007-03-29 02:00 MusikeaLehiaketan parte hartu nahi daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dabe. Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko badira be, taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Datorren astelehenean, apirilak 2, edegiko dau Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak aurtengo Aste Nagusiko Bizkaiko Taldeen Pop Rockaren XXII. erakustaldian parte-hartzeko maketak aurkezteko epea.
Baldintzak
Lehiaketara aurkezteko epea apirilaren 2tik maiatzaren 14ra bitartean egongo da zabalik (egun biak barne); beranduago heltzen diran lanak be onartuko dira, aitatutako epearen barruan jarritako zigilu-markea badaukie behintzat.
Lehiaketan parte hartu nahi daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez lurralde honetan erroldatuta izan behar dabe. Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko badira be, taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Parte hartzen daben taldeek demo-CDa bialdu beharko dabe (Hi-Figaz bateragarria) eta bertan 4 kanta original, biografia eta hartu-emonetarako datuak jasota egon beharko dabe (hizkuntza, estiloa, taldekideen izen-abizenak eta helbide elektronikoa). Maketak edo CDak helbide honetara bialdu behar dira:
Barrainkuako Kultur Etxea
Jai Ekitaldiak eta Aisialdia
Bizkaiko Taldeen Pop Rockaren Erakustaldia
Barrainkua 5
48009 Bilbao
Informazio gehiagorako: 94 410 51 23
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!