Barikun juergi?

Bizkaie! 2007-03-29 02:00   Musikea

Lehenengo laneko esperientzia positiboaren ostean, The Uski´s talde bizkaitarra ‘Barikun’ izeneko lanagaz dator Oihuka diskOetxearen eskutik. Disko helduagoa, landuagoa dala dinoe. Gaiak, betikoak, ‘itsosu, neskak eta juergi’, autortu dau Jon Zameza gitarrista eta kantariak.

Lehenengo laneko esperientzia positiboaren ostean, The Uski´s talde bizkaitarra ‘Barikun’ izeneko lanagaz dator Oihuka diskOetxearen eskutik. Disko helduagoa, landuagoa dala dinoe. Gaiak, betikoak, ‘itsosu, neskak eta juergi’, autortu dau Jon Zameza gitarrista eta kantariak.

Ikutu surferoa galdu barik baina ‘rock puntuagaz’ dator The Uski´s. Hamairu kantagaz osotu dabe diskoa eta Lamina estudioan grabau ostean, Kanadako Dave Horrocks teknikariak egin dau masterizazinoa, ‘dirutxua euki gendulako eta hemen emon ezin jakon gatz puntua emon deutselako han; holan, goxotasuna hartu dau diskoak, soinuak zabaldu egin dira’. Iñigo kantariaren berbak dira horreek.

Elantxobe eta Ibarrangelu partean egiten dan euskerea bere horretan jaso dabe diskoan eta hiztegitxu bat be ganeratu deutse lanari, ‘jenteak gure berbak hobeto ulertzeko’. Ritxi Aizpuru Oihukako arduradunaren esanetan, ‘berbakera berezi horrek arintasuna emoten deutso lanari, bizitasuna, berbak ebagi egiten dituelako’.

Kantak danen artean egin ditue eta ‘produkzinoan be danok hartu dogu parte, gustora ibili gara’. Oraingoan be, Argi Zameza neskatoaren ahotsa entzun daiteke a capella eran ‘Denbora aurrera doie’ kantan. Ahots berezia da, ‘soul ikutuagaz’, dino Aizpuruk.

Honezkero, berbatuta dituen kontzertuen artean, maiatzaren 17koa nabarmenduko geunke, izan be, Bilboko Kafe Antzokian izango dira. Udea hurreratzen joan ahala, datak zehazten joango dira eta, olatuak albo batera itxita, herririk herriko ibilbideari ekingo deutsie.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu