Metallica, Iron Maiden, Red Hot Chili Peppers eta Fito & Fitipaldis izango dira Bilbao BBK Live jaialdiaren buru

Bizkaie! 2007-03-30 02:00   Musikea

Igazko esperientzia onaren ostean, Kobetamendi parkea aukeratu da barriro jaialdia egiteko, zuzeneko musika eta jente-pilaketa handia hartzeko baldintza egokiak ditualako (2006an, jaialdiak 43.616 bisita izan zituan, % 90 35 urtez beherakoak).

Bilbao BBK Live 2007 jaialdian zuzeneko musikea egun gehiagotan entzun ahal izango da, behin betiko datak ondokoak izango dirala zehaztu baita: bagilak 21 eta 22, eta 28 eta 29. Egitarauaren buru munduan arrakasta handia daben hiru banda historiko izango dira: Metallica, Iron Maiden eta Red Hot Chili Peppers. Horreekaz batera, Fito & Fitipaldis, une honetan salmenten zerrendatan gora eta gora doazenak. Gainera, jaialdiak iraungo dauen bi asteetan, kultur jarduera egitaraua antolatuko da uriko gune desbardinetan.

Igazko esperientzia onaren ostean, Kobetamendi parkea aukeratu da barriro jaialdia egiteko, zuzeneko musika eta jente-pilaketa handia hartzeko baldintza egokiak ditualako (2006an, jaialdiak 43.616 bisita izan zituan, % 90 35 urtez beherakoak). Aire zabaleko kontzertu eta kanpaleku guneek 110.000 metro koadro baino gehiago hartuko ditue lau musika-egunetan.

Bilbao BBK Live Bilbora itzuli da zirkuituaren eskaintza zabalaren barruan sendotutako jaialdi moduan. Horren erakusgarri, kartela osotzen daben taldeen pisua: Iron Maiden, Red Hot Chili Peppers, Fito & Fitipaldis eta Metallica nazinoarteko banda ospetsuenen artean egindako aukeraketearen buru dira.

Horreekaz batera, arlo alternatiboetan arrakasta handia lortu daben taldeak izango dira, esaterako Juliette & The Licks estadubatuarrak eta Kula Shaker britainiarrak. Euskal taldeei jagokenez, Fermin Muguruza irundarra, Biok eta Berri Txarrak-ek joko dabe.

Kontuak kontu, bagilaren 21ean, Iron Maiden, Mastodon, Within Temptation, Juliette & Licks, Stone Sour, Bloodsimple, Vhäldemar eta One Direction Drive taldeek joko dabe; hurrengo egunean, Red Hot Chili Peppers buru dala, My Chemical Romance, Fishbone, Fermin Muguruza & The Afro-basque Fire Brigade, Kula Shaker, Billy Talent eta Berri Txarrak arituko dira.

Bagilaren 28an, Fito & Fitipaldis, Pinkertones, The Knack, Los Ronaldos, Muchachito Bombo Infierno eta Nun izango dira protagonistak; eta bagilaren 29an, azkenik, Metallica, Incubus eta Biok taldeek joko dabe.


Sarrerak eta bonuak

Jaialdi osorako bonua (lau egun) 180 euroan dago salgai; bagilaren 21erako eta 22rako sarrerak, 110 euroan; bagilaren 28 eta 29rako sarrerak, 90 euroan; bagilaren 21erakoak, 65 euroan, bagilaren 22rakoak legez; bagilaren 28rakoak 35 euroan; eta, azkenik, bagilaren 29rakoak, 65 eurokoan.

BBK Gorria eta BBK26+ txartela daukienek deskontuak izango dabez, bonuetan 15 euro gehienez (lehenengo 3.000 bonuetan) eta sarreretan 10 euro gehienez (lehenengo 2.000 sarrerak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu