EHUk Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako

Bizkaie! 2007-03-28 02:00

Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako, apirilaren 1erako. Emakume batez eta gizonezko batez osotutako bikoteka egingo da lasterketea, Uribitarte pasealekuko 5.000 metroko ibilbidean.

Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako, apirilaren 1erako. Emakume batez eta gizonezko batez osotutako bikoteka egingo da lasterketea, Uribitarte pasealekuko 5.000 metroko ibilbidean. Hauxe da Bizkaian antolatu dan era honetako lasterketa bakarra eta edozeinek hartu leike parte. Lasterketea goizeko 10:30etan hasiko da.

Lasterketa herrikoia Bilboko Udaletxearen aurrean hasi eta amaituko da. Bilboko IX. Herri Lasterketeagaz batera abiatuko da, baina ibilbidea eta dortsalak desbardinak izango dira, EHUk azaldu dauenez.

Unibersidadeko parte-hartzaileek izena emon leikie datorren barikura arte, martiak 30, EHUko Kirol Zerbitzuan eta Larrako Etxean. Bestela, EHUko ikasleek eta ikasleak ez diranek, martiaren 31ra arte BHM erakunde laguntzailearen bulegoetan emon leikie izena, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Parte-hartzaile bakotxak sei euro pagau behar dau; EHUko kideren bat daben bikoteentzat, barriz, doban izango da izena emotea. Urteeran bertan be emon daiteke izena, lasterketea hasi baino 45 minutu lehenagora arte baina holan egin ezkero, 10 euro pagau beharko dau parte-hartzaileak, unibersidadeko ikaslea izan arren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu