Internet Explorer 7.0
2005-03-11 00:00 sarean
Barrikuntzen artean, Microsoftek “spyware” programak borretako dobaneko softwarea kaleratuko dauala jakin dogu. Tresna hau beta bersinoan erabilgarri dago daborduko Windows 2000 eta Explorer 6.0 euki ezkero. Horretarako, helbide honetatik gure ordenadorera deskargetako moduan egongo gara:
http://www.microsoft.com/athome/security/spyware/software/default.mspx
Bill Gates-en berbetan, “Windows sitema operatiboa erregistrauta daukien guztiek spyware programen kontrako dobaneko tresna bat eukiko dabe”. Kontuak kontu, erabiltzaileek ziurtatu egin beharko dabe euren Windows lizentzia benetakoa ala pirateautakoa dan.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Oinetako teknologikoak
2005-03-11 00:00 sarean
Teknologikoak bai baina ez dagiala inork pentsau merkeak diranik. Oinarrizko prezioa 499,99 dolarrekoa da eta gehigarriak ipinten badeutsaguz prezioak gora egingo dau.
Epresearen web gunea hauxe da http://www.verbforshoe.com (ingelesez dago) eta nahiko kuriosoa da; zapatilon publizidadea topauko dozue ugari baina informazino guztia ipuin bat balitz moduan kontauta dago, kapituluz kapitulu.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Bartzelonako ordenadore erraldoia martxan hasiko da
2005-03-11 00:00 sarean
Gotzon Plaza,
informatikoa
Yi geng mo sheng nu ren de lai xin (Emakume ezezagun baten gutuna)
2005-03-11 00:00 Zinemea
Xu Jinglei txinatar antzezle eta zuzendari ezagunak bigarren filma egin dau, Stephan Zweig-en nobelan oinarrituz. Istorioari Pekinen ekiten jako 1948an, neguko gau batean gizonezko batek ezezagun baten gutuna jasokeran. Gizonak ez daki nor dan bialtzailea, baina bai andrazko bat dana. Eskutitzean maitasun zintzo eta leial baten barri emoten da. Andrazkoak gaztetan izandako maitasuna gogorarazoko deutso, bai eta bien semea aurrera eroateko gainditu behar izan ebazan oztopoak be. Baina, orain semea galdu dau eta ez dauka bizitzen jarraitzeko gogorik. Gutunak hunkituta ...
House of flying daggers / Shi mian mai fu
2005-03-11 00:00 Zinemea
Kritikek film hau aurtengo ezustea izan dala dinoe. Edozelan be, filmaren egiturea ekintzaz beteriko eszenakaz nahastetan diran eszena intimista arrunt batzuetan oinarritzen da; gauzak holan, narrazinoa ziklo errepikakorren jarraipen bat besterik ez da, eta, ganera, hunkiberatasun handiagoa falta da protagonisten sentimentuak erakutsikeran.
Gidoiaren eta ikus-entzunezkoen ikuspuntu batetik, ez dago aparteko barrikuntzarik; izan be, Hollywoodeko superprodukzino bat balitz lez, efektu bereziz josita dago eta ondo be ondo ikusten da formeari garrantzi handiagoa emon deutsiela edukinari baino. Dana dala, egia da ikus-entzuleen ...
Tunisia hegoaldea (II)
2005-03-04 00:00 Bidaide
- Alde handiak ikusi dozuz iparraldearen eta hegoaldearen artean?
Bai. Iparraldea askosaz modernoagoa, uritarragoa eta turistikoagoa da. Hegoaldea basatiagoa da eta iparrean baino ezusteko handiagoak bizi zeinkez, izan be, bila zoazena errez topauko dozu iparraldean. Jentea be jatorragoa da hegoaldean eta, ganera, turistei ez deutse kasu larregi egiten, esan gura dot, baketan ixten zaituela. Herriak ederragoak dira, ikusgarriak benetan.
- Tunisia leku arriskutsua da?
Ez, inondik inora. Salbuespenak salbuespen, indarkeria erabiliz egindako lapurretak ez dira ohikoak izaten eta holakoak sufridutea errazagoa da ...
Elikadurea eta kariesa
2005-03-04 00:00 Jan edanakElikagaiaren formea eta sendotasuna
Faktoreok elikagai zatitxuak ahoan egongo diran denporea baldintzatzen dabe eta horrek, aldi berean, ahoko pHa azidotuta egongo dan denporea.
Elikagai likidoak gitxi inketan dira haginetan, ahoan denpora gitxi egoten diralako. Elikagai solidoak, ostera, errazago inketan dira haginetan eta, ondorioz, arazo gehiago sortzen dabez. Dana dala, edari gozoak sarri hartzen badoguz, kariesa sortzeko aukera gehiago eukiko dogu. Ume txikiei biberoietan azukeratan aberatsak diran elikagaiak emoten deutseguzanean, kariesa sortzeko arriskua handiagotu egiten da. Bai edari eta bai jaki ...
Boladji Omer Oke: ‘eskubide eta betebeharretan bardinak garala onartu behar da’
2005-03-04 00:00 BarriketanTempranillo mahatsa eta ardaoa
2005-03-04 00:00 Jan edanak
Honeek dira tempranilloaren sinonimoak, gehienak behintzat: Aragones, Arauxa, Arganda, Cencibel, Cencibera, Chinchillano, Chinchillaza, Coregón, Escobera, Foño, Garnacho de Logroño, Jacibera, Listán Negro, Palomino Bravío, Negra de Mesa, Tinta Montereiro, Tinta Roriz, Tinta Santiago, Tinto Aragonés, Tinto de Madrid, Tinto de Toro, Tinto Fino, Tinto País, Tinto Riojano, Ull de Llebre, Valdepeñas, Vendiel eta Vid de Aranda.
Tempranillo izenak mahats goiztiarrari egiten deutso erreferentzia, Garnatxa eta Mediterraneoko beste mahats mueta batzuk baino lehenago helduten dalako.
Gaixotasun eta izurriteen aurrean (Botritisa) erraz ...
Munduaren gaineko kritikea, berba eta musika hutsakaz
2005-03-04 00:00 Kulturea
Obra minimalistea da “Ezekiel”, Ander Lipusen esanetan: musikea eta ekintza izan beharrean protagonista, lan honetan musikea eta berbea dira elementu nagusiak, “oinarrizkoena kontau gura genduan eta”. Mobimentu handirik barik, obrearen indarra berbetatik dator: aktoreen eta musikearen berbetatik. Eszenografia be sinple-sinplea da: “ez dago atrezzorik, ez artifiziorik: kartak mahai gainean imini ditugu, eta egiten doguna da ikusten dana”, esan eban Muguruzak. Dramaturgiari begira be, minimalismoa eszenografiaren berbera da: aktoreak oso gitxi mobiduten dira, eta gorputz-espresinoak ez dauka ia lekurik obra honetan ...
Begiradeagaz kontrolauko dogu ordenadorea
2005-03-04 00:00 sarean
Ezindu fisikoentzat aurrerapauso itzela izateaz gan, publizidadeari be ateak zabaltzen deutsoz sistema barri honek. Holan, erabiltzaileak nora begiratzen dauan zehatz jakingo dabe saltzaileek eta euren iragarkiak horretan oinarrituta egin ahal izango dabez.
Teknologia barri hau autoen munduan be erabilten hasi dira. Izan be, autoak egiten dituan enpresa batek ikerketa ugari egin ditu bezeroek autoaren aurreko parteko zein lekutara begiratzen daben gehiagotan jakiteko. Holan, diseinua hobetu ahal izango dabe.
Ezindu fisikoez gan, ganerako persona guztiek be erabili ahal izango dabe Eye ...
Van Morrisonen Bilboko kontzerturako sarrerak agortuta
2005-03-04 00:00 Musikea
What´s Wrong With This Picture? da plazaratu dauan azken lanaren izena. Blue Note zigiluagaz atara dau eta lan horregaz etapa barri bat hasi dau musikari irlandarrak. Bilboko kontzertuan lan horretako kantak entzungo dira gehien bat.
Hori bai, betiko kantak be eskainiko ditu Morrisonek. Them taldean joten ebanean hain ezagun egin ziran ‘Baby Please Don´t Go’, ‘Here Comes The Night’, ‘Gloria’ eta ‘Mystic Eyes’ be entzun ahal izango dira Euskaldunan zezeilaren 28an eta martiaren 1ean, 20:30etatik aurrera. Urte ...
Eraso! Ingalaterran
2005-03-04 00:00 Musikea
Eraso! Estigia taldekoa izan zan Ander (bajua), Nestor Urdanpilleta (gitarrea), Sergio Ruiz (ahotsa + gitarrea) eta Iñigo Beitia (bateria) dira. Lehen Amaiur Cajaravillek joten eban bajua baina lan kontuak zirala-eta taldea itxi egin behar izan eban. Lehenengo diskoa atara baino lehenago, maketa bi grabau ebezan, ‘Guztiaren arabera’ 1997an eta ‘Gaua’ hurrengo urtean. 1999an lehenengo diskoa etorri zan, ‘Erantzunik gabe’, eta izenak esaten dauanari kontra eginez, Euskal Herriko publikoak erantzun ona emon eutsen. Handik urte bira ‘Oraina eta geroa’ plazaratu eben, eta ...
Basauriko Udaleko webgune interaktiboa
2005-03-04 00:00 sarean
Udal talde guztiek proiektuan parte hartuko dabela esan dabe eta alkateak herri babes handia daben proposamenak udalbatzarrera eroango dituala zehaztu dau.
Euskal Autonomia Erkidegoko 12 herritan jarriko da martxan proiektua, Basaurin (lanean hasita dagoz daborduko), Hernanin, Irunen, Zumarragan, Urretxun, Oiartzunen, Bakion, Sestaon, Ermuan, Laguardian, Laudion eta Agurainen. Europa Press.net-en ekimenez dago sortuta eta laguntzaileen artean internet&euskadi, Eusko Jaurlaritzea eta Eudel aitatu geinkez. Webgunea Europako eEurope 2005 programan dago eta teknologia barrien bitartez eskubide publikoak indartzearen eta demokrazia aurreratzearen ...
Xabier Silveira jaun da jaube aurtengo NBTko lehen finalaurrean
2005-03-04 00:00 Bertsolaritzea
Finalaurrekoen datak:
Zezeilak 13: Xabier Silveira, Juan Mari Lopez, Jose Juan Zubieta Etxabe, Erika Lagoma, Julio Soto, Oiher Lakuntza. Larraintzarko Eskolako jantokian, 16:30ean.
Zezeilak 19: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Iñigo Ibarra, Joseba Beltza, Diego Riaño, Migel Mari Elosegi 'Beltza'. Goizuetako udaletxean, 18:00etan.
Zezeilak 27: Bittor Elizagoien, Jon Barberena, Julen Zelaieta, Jon Elizetxe, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga. Iruritako Kultur Etxean, 16:30ean.
Bittor Elizagoienek, Estitxu Arozenak eta Xabier Silveirak, hirurek izango dabe Mixel Aire Xalbador II-ren, Migel Arozamenaren edo ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1752
1753
1754
1755
1756
1757
1758
1759
...
1843
1844
1845
1846
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...