Mari Jose Urruzolak jaso dau Bardintasunerako Emakunde Saria

Bizkaie! 2007-04-18 02:00

Hezkuntzearen alorrean, Mari Jose Urruzolak programa desbardinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzeak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da, Emakundeko iturriek nabarmendu dabenez.

Bardintasunerako Emakunde Sariaren banaketea egin da Bilboko Euskalduna Jauregian. Aurten Mari Jose Urruzola izan da saritua gizon eta emakumeen bardintasunaren alde hezkuntza, politika eta alor sozialean egindako lanarengaitik. Urruzola da Emakunde sariaren ibilbide barriaren lehen saritua, eta Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak emon deutso saria.

Hezkuntzearen alorrean, Mari Jose Urruzolak programa desbardinak bultzatu ditu eta hainbat profesional hezi ditu, Emilia Pardo Bazan hezkidetza kolektiboa sortuz, adibidez. Hezkidetzeak gure artean erreferentzi argi bat baldin badauka, Mari Jose Urruzolarena da, Emakundeko iturriek nabarmendu dabenez.

Profesionalki hezkuntzearen alorrean egindako lanagaz batera, Mari Jose Urruzola oso aktiboa izan zan maila sozial eta politikoan. Alor honeetan lan handia egin dau emakumeen balorazino, errekonozimendu eta ahalduntzean.

Bere lanaren fruitua izan zan Bizkaiko Emakumeen Asanbladearen eratzea 1980ko hamarkadan, Lambroa alkartearena 1980ko hamarkadan eta Alderdi Feministearena 1990ko hamarkadan. Hezkuntzatik harantzago doa Urruzolaren ospea esparru feministan.

Bardintasunerako Emakunde Sariaren bidez, ezagutza egin nahi jako emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren arloan egindako lanagaitik nabarmendu diran persona fisiko edo juridikoen, publiko nahiz pribatuen jardunari, eta jardun hori jentaurrean nabarmendu nahi da.

Emakumeen lana aintzat hartzeko eta emakumeei boterean jagoken lekua itzultzeko eginkizunetan nabarmendu diranei zuzenduta dago saria, eginkizun horreek gauzatzeko jardun, ekintza, lan edo proiektuen bidez alderdi garrantzitsuren batzuetan hobekuntzak ekarri dituenei, hain zuzen, edo, beren jardunagaz, emakumearen zeregina aintzat hartzen eta duintzen laguntzeko eginkizunean nabarmendu diranei; edo sexuen arteko eskubide eta aukera-bardintasuna sustatzen nabarmendu diranei.

Emakunde Sariak lau alorretan banatzen ziran orain arte. Une honetan, barriz, Emakundek uste izan dau egokia zala arloen aniztasunaren ikuspegia sartzeko beste modu batzuk antolatzea; hori dala eta, aurrerantzean, emakumeen eta gizonen arteko bardintasuna lortzeko ekarpen bakar bat sarituko da, nabarmenena, edozein arlotakoa izanda be.

Aurreko Emakunde Sariek lau alor saritzen zituen: Komunikabideak, Hezkuntza, Kirola eta Publizidadea. Emakunde Sariak 1990ean eratu ziran lehenengoz hedabideetako profesionalen lana autortzeko helburuaz. 1995ean publizidade arloko saria eratu zan eta 1997an hezkuntza eta kirol arlokoa. Hamabost urtetan zehar, 60 persona baino gehiago izan dira sarituak eta ehun persona inguruk parte hartu dabe alor desbardinetako epaimahaietan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu