The Police taldearen kontzerturako 55.000 sarrerak egun batean agortu dira
2007-04-17 02:00 MusikeaTalde britainiarrak bederatzi ordu baino gitxiago behar izan ditu irailaren 27an Bartzelonako Estadio Olinpikoan emongo dauen kontzerturako salgai jarritako sarrerak saltzeko.
The Police talde britainiarrak bederatzi ordu baino gitxiago behar izan ditu irailaren 27an Bartzelonako Estadio Olinpikoan emongo dauen kontzerturako salgai jarritako 55.000 sarrerak saltzeko.
Goizeko lehenengo ordutik sarreren salmentaren erritmoa oso bizkor joian. Kasu honeetan pasetan dan legez, Internet izan da bitarteko erabiliena, 67 eta 167 euro bitarteko sarreren % 60tik gora erosi dira-eta sarean.
The Police taldearen munduko bira Vancouver uri kanadiarrean hasiko da maiatzaren 28an eta Europako lehenengo kontzertua Stockholm-en (Suedia) izango da, abuztuaren 29an. Besteak beste, Italia, Suitza, Belgika, Txekiar Errepublika eta Alemanian izan ondoren, Cardiffen amaituko da birea, urriaren 19an.
Sting, Stewart Copeland eta Andy Summers-ek osoturiko hirukoteak munduko bireagaz lortuko dituan irabaziak WaterAid erakundera zuzenduko dira. WaterAid 1981ean sorturiko Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da eta munduko 17 herrialdetan egiten dau lan, edateko ura, osasuna, hezkuntzea eta garbitasuna bermatzeko eta pobrezia murrizteko helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!