Maite Agirrek irabazi dau Euskerazko Egile Onenaren Max Saria

Bizkaie! 2007-04-17 02:00   sariak-autortzak

La cabra o qui es Sylvia Josep Maria Pou zuzendariaren antzezlana eta Divinas palabras izan dira garaile nagusiak. Lau eta hiru sari irabazi dabez, hurrenez hurren.

Arte Eszenikoen X. Max Sariak banatu dabez bart Bilbon eta Maite Agirre izan da protagonistetako bat, berak irabazi baitau Euskerazko Egile Onenaren saria, Neska politak artasoro alaiak lanagaz. Edozelan be, La cabra o qui es Sylvia Josep Maria Pou zuzendariaren antzezlana eta Divinas palabras izan dira garaile nagusiak. Lau eta hiru sari irabazi dabez, hurrenez hurren.

Josep Maria Pouren lanak Antzezlan Onenaren, Zuzendari Onenaren, Egokitzapen Onenaren eta Enpresaburu Onenaren sariak eskuratu ditu. Ezustekoa Divinas palabras lanak emon dau. Lau sari irabazteko hautagaia zan eta horreetatik hiru lortu ditu: Taldeko Emakumezko Aktore Onenarena, Argiztapen Onenarena eta Eszenografia Onenarena. Antigona tiene un plan musikalak bi sari irabazi ditu, hamaika eskuratzeko hautagaia bazan be. Peer Gynt lana, barriz, esku hutsik joan da, bederatzi izendapen lortzeko aukerea izan arren.

Danetara 28 sari banatu dabez. Gurutze Beitia aktoreak gidatu dau ekitaldia, euskal jantza eta flamenkoa buztartu dituan jaian jantza-ikasle eroarena eginda.


Ohorezko Maximinoak

Gaueko ekitaldia baino lehenago, eguerdian, 'Ohorezko Maximinoak' banatu ziran Arriaga Antzokian. Marivi Bilbao eta Saturnino Garcia aktoreak; David Barbero EiTBko kazetari eta antzerkigilea; Gabriel Aresti zana eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazo xelebreak saritu dabez, besteak beste


Protestak Euskalduna jauregiaren aurrean

Bestalde, hainbat euskal aktorek manifestazinoa egin dabe Euskalduna Jauregiaren aurrean, ‘erakundeek sektorea baztertzen dabela salatzeko’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu