Jantzea protagonista Max Sarien X. edizinoan

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Kulturea

Sol Pico jantzari eta koreografoak jantzearen munduari zuzendutako ikuskizuna preparau dau gaur, 21:00etan, Euskalduna Jauregian izango dan ekitaldirako.

Arte Eszenikoen Max Sarien X. edizinoaren sari banaketearen ekitaldia izango da gaur Bilboko Euskalduna Jauregian 21:00etan. Sol Pico jantzari eta koreografoaren zuzendaritzapean, Igor Yebra eta Israel Galvan jantzariek parte hartuko dabe Gurutze Beitiak aurkeztuko dauen ikuskizunean.

‘Dagozan jantza guztiez berba egiteko dago pentsauta ekitaldia eta, beraz, jantza klasiko apur bat, garaikideko beste apurtxu bat, modernomo beste bat, flamenkoko apur bat eta euskal jantzak be’ egongo dirala azaldu dau Picok.

Max Sariak lankideen botoak kontuan hartuta emoten dira, 23 kategoriatan. Euskerazko antzerkigile onenaren sarirako sei hautagai dagoz: Carlos Panera (Lauaxeta), Galder Perez (Hiru txerritxoak), Jokin Oregi (Ezin dut egia esan), Maite Agirre (Neska politak, artasoro alaiak), Patxo Telleria (Larru haizetara) eta Josu Camara (Argitxo dir-dir eta Kukubel)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu