EIZIEk gaztelaniarako literatur itzulpenaren ganeko lantegia antolatu dau
2007-04-19 02:00 jardunaldiakIkastaroa maiatzaren 11 eta 12an izango da Gasteizen. Bego Montoriok narratibearen itzulpenaz jardungo dau eta Gerardo Markuletak, barriz, poesiaren itzulpenaz. Manu Lopezek egingo ditu koordinazino lanak.
Gaztelaniarako literatur itzulpenaren ganeko lantegia antolatu dau Euskal Itzaultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) maiatzaren 11 eta 12rako Gasteizen, gai horren inguruan gogoetea eta praktika egiteko helburuagaz.
‘Gaztelaniara sarritan egin behar izaten dira itzulpenak, baina ez dago horretarako tradizino edo ohitura handirik’, azaldu dabe prentsa ohar bidez EIZIE alkarteko iturriek.
Lantegia maiatzaren 11n eta 12an egingo da Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gasteizeko campuseko Filologia eta Geografia-Historia Fakultadean.
Bego Montoriok narratibearen itzulpenaz jardungo dau eta Gerardo Markuletak, barriz, poesiaren itzulpenaz. Manu Lopezek egingo ditu koordinazino lanak.
Aurreinskripzioa egiteko azken eguna apirilaren 25a izango da.
Itzulpengintzako ikasleei, lanean hasi barriei eta, oro har, gai horretan interesauta dagozan guztiei zuzenduta dago lantegia. Parte-hartzaileen kopurua mugatua danez, taldea osotu ondoren jarriko dira antolatzaileak onartutakoakaz kontaktuan, izen-emotea formalizetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!