Getxo eta Angeluko 270 kirolari batuko dira Getxon, bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan

Bizkaie! 2007-04-18 02:00

Getxo eta Angeluko 270 kirolari inguruk hartuko dau parte datorren zapatuan, apirilak 21, Getxon bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan antolatutako kirol lehiaketetan.

Getxo eta Angeluko 270 kirolari inguruk hartuko dau parte datorren zapatuan, apirilak 21, Getxon bi herrien arteko anaitasun jardunaldiaren barruan antolatutako kirol lehiaketetan.

Herri bizkaitarrak eta lapurtarrak 2003an sinatutako adiskidetasun hitzarmenaren harira dator ekimen hau, eta bere helburu nagusia da, oraingoan kirolaren bitartez, bi herrietako bizilagunen arteko harremanak estutu eta bien arteko ezagutza sustatzea.

Getxoko Udaleko Udalburutzako zinegotzi Imanol Landak nabarmendu dauenez, ‘igaz Angelun egindako jardunaldi arrakastatsua lortu nahi dogu eta oso antzekoak diran bi herriak hobeto ezagutzea, euskal kostaldeko bi herri diralako, bizimodu oso ona dabelako eta bokazino turistiko garrantzitsua dabelako be’.

Jardunaldia 10:30etan hasiko da Getxoko Esku Pilota Eskolak Fadurako udal kiroldegian antolatutako partiduakaz. Bertan Getxoko Esku Pilotako eta Angeluko Hardoytarrak Taldeko gaztetxuek hartuko dabe parte. Ondoren, 11:30etan Indar Jokoak izango dira bi herrietako Herri Kiroletako elkarteen eskutik.

Bestalde, Getxo Rugby Taldeko beteranoak lapurtarrakaz arituko dira nor baino nor, herri kiroletakoen antzera, Faduran bertan, baina eguerdiko 12:30etatik aurrera.

Arratsaldean, 16:00etan ekingo jako barriro jardunari. Getxo Surf Taldeko kirolariek euren indarrak neurtuko ditue Angeluko ordezkariakaz Barinatxeko (La Salvaje) hondartzan. Ordu berean Fadurako ugertokian, Fadura Igeriketa Taldeko eta Angeluko Olympique Natationeko gazteenak lehiatuko dira.

Geroago, 17:00etan, San Nikolas plazan dantza erakustaldia ospatuko da Angeluarrak eta Itxartu taldeetako dantzarien eskutik, eta erromeria be izango da bertara batutakoak Portu Zaharreraino eroateko, hantxe beteranoen estropadea egingo dalako; 18:15ean hasiko da estropada Portuko harresi paretik eta Abasotaseko Haitzeraino, Getxo, Ibaialde, Arkote eta Hendaiako beteranoak arituko diralarik.

Anaiarteko jardunaldia Faduran bertan amaituko da sari banaketa ekitaldiagaz, 19:30etan, eta horren ostean izango dan agurreko afariagaz, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu