Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak webgunea sortu dau
2007-04-18 02:00Alkarteko taldeen kontzertuen agendea, kaleratzen diran diskoen kritikak, barriak, alkarteak egiten dituan lanak edota bideoak izango dira ikusgai, besteak beste, http://dmte.org webgunean.
Durangaldeko Musika Taldeen Elkarteak (DMTE) webgune barria jarri dau martxan: http://dmte.org
. Bertan, DMTEko taldeen kontzertuen agendea, kaleratzen diran diskoen kritikak, barriak, alkarteak egiten dituan lanak edota bideoak izango dira ikusgai, besteak beste.
DMTEko iturriek gaur jakinarazo dabenez, webgune barrian alkartea antolatzen ari dan DMT Rock Maratoiaren ganeko informazinoa be jaso daiteke. Ekitaldi hori Abadiñon egingo da San Trokaz jaietan, maiatzaren 12an, eta Abadiñoko gaztetxeagaz batera antolatuko da.
Webgunean agertzen diran Durangaldeko taldeak honako honeek dira: Ade + Flow, Akatsa, Alerta, Anker, Antton &, Argamboys, Arrobi, Damudot, DeCRaY, Dirties, Disorders, Edan, Emklow, Ene Bada, Etxe, Exum, Flores de Carton, Ihesbide, Jipoi, Kaskamotzak, Kundur, Logela Multimedia, Lor, Los Insolventes, Luhartz, Mala Hierba, Malo, Manhatan, Manolo sin Bombo, Mari ta la Muerte, MPB, Muted, Mutus Liber, No Humano, Noisex, Nuuk-At, Orion Childs, Pablo Goxo,
Psicotic Belivers, Saltavallas, Saxsexfull, Seiurte, Sugoi, Sybaris, Tanga Opilak, The Black Dog, The Hell Dogs, The Tuesday Evening, Trapatoni Circus Band, Tunnel 483, Yakuzi, Ymotek eta Zain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!