Aurreikuspen baikorrak ardaoaren kontsumoari jagokonez

Imanol Sarasola Enologoa 2007-04-16 02:00   Jan edanak

Pasa den urtarrilaren 30ean Parisen argitaratutako artikulu baten arabera, Vinexporentzat egindako ikerketa batek dakarrenez, 2006-2010 urte bitartean ardaoaren kontsumoak gora egingo dau nazinoartean; % 4’8 igoko da bolumena eta % 9’4 ardaoaren fakturazinoa.

Pasa den urtarrilaren 30ean Parisen argitaratutako artikulu baten arabera, Vinexporentzat egindako ikerketa batek dakarrenez, 2006-2010 urte bitartean ardaoaren kontsumoak gora egingo dau nazinoartean; % 4’8 igoko da bolumena eta % 9’4 ardaoaren fakturazinoa.

Ikerketa honen arabera, mundu mailako kontsumoa 2005ean 227´881 miloe litro izatetik, 2010ean 238’ 825 miloe hektolitro izatera igaroko da, tarte horretan, 10´944 miloe hektolitro gehiago kontsumiduko diralarik.

Beste alde batetik, fakturazinoak tarte honetan, 106.985 dolarretik 117.038tik gora egingo dau, 10.053 dolar gehiago fakturetea espero baita.

Ardao kontsumitzaile nagusiena ez da Frantzia izango, Estadu Batuak baino. Izan be, %18’7 igoko da kontsumoa bertan eta 27’3 hektolitro kontsumidutera helduko dira. Hurrengoa Italia izango da eta % 1’09ko igoerea izango dabe; danetara, 27’2 miloe hektolitro kontsumiduko ditue. Frantzia hirugarren postura joango da, 2010erako barne kontsumoa % 9’31ra jaistea espero baita, 24’89 hektolitroraino jaitsiz kontsumo orokorra.

Alemania izango da laugarrena ikerketa honen arabera; %7’3 gora egingo dau eta 23’5 miloe hektolitro kontsumiduko ditu. Bosgarren Erresuma Batua, honek be % 8’3 gora egingo dauelarik kontsumoan; danetara, 12’87 miloe hektolitro kontsumiduko ditu. Seigarren, eta kontsumo kopuruari jagokonez tarte handiagaz, Argentina egongo da. Hemen be, behera egingo dau % 2’94 eta 10’35 miloe hektolitro kontsumiduko ditue.

Vinexporako eginiko txosten honetan, zazpigarren postuan espainiar estadua agertzen da, hirugarren produktore handiena eta mahasti gehien landatua dituana; kasu honetan be, kontsumoak %7’1 egingo ei dau behera eta, danetara, 9’01 miloe hektolitro kontsumiduko ditue.

Ondorengo postuetan bi erraldoi aurreikusten dira: alde batetik, Errusia zortzigarren postuan eta kontsumoak % 30 gora egingo dauelarik eta 6’37 miloe hektolitro kontsumiduz; horren ostean, Txina bederatzigarren postuan dago; hemen kontsumoak %35’91 gora egitea espero da aitaturiko tartean.

Fakturazinoari jagokonean, Estadu Batuak izango dira gehien fakturauko dabenak, atzetik Erresuma Batua eta hirugarren Frantzia. Espainiar estaduaz txostenak dakarrenez, fakturazinoak behera egingo dau %5’32 bost urteko epealdi horretan.

Azken buruan, kontsumiduko dana baino gehiago produziduko ei da, izan be, %3’12 gehiago produzidutea espero da. Gehien Frantziak jarraituko dau produziduten, aurreko urteetan beste, igoerarik barik, eta ondoren, Italiak aurreko urteetan baino zeozer gitxiago produziduko dauelarik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu