Ofizialtasun sinbolikoa

Bizkaie! 2005-03-25 00:00   Euskerea berbagai
Gaur egun zerbitzu publikoan behar egin gura dauenak, euskerarik jakin barik jai izan beharko leuke lan-alkarrizketatan, eta zer esanik ez oposizinoetan. Halan da be, euskeraz jakiteak edozein egoeratan hizkuntza hori erabili ahal izatea esan gura dau. Neuk 3. hizkuntza eskakizuna edo EGA eskatuko neuke gitxienez. Interpreteen kasuan, ostera, zehaztasun handiagoa behar da oraindino: berbarako, Entzutegi Nazionalerako, interpreteak era guztietako euskerea itzultzeko beharrean topau leike bere burua, akusaduak ez daukalako zertan batuaz egin. Suerta leiteke akusadu, lekuko edo deklarazinoa egiten dauen ...

The Chemical Brothers Donostian

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Musikea
Anoeta ekitaldi erraldoietarako itxi, eta Illunbe zezen-plazan joko dau taldeak. Ganera, Madrilen eta Granadan be egongo dira britainiarrak, eta aurretik Australian, Londresen eta Tokion eskaini dabez kontzertuak. Kontzertua ikusteko txartelak erosteko arazo larregi ez da egongo, edo behintzat, ez da horrenbesteko jentetzea aurreikusi. Hori bai, oraindino ikusteko dago zer pasauko dan. Bizkaie!

Araba Errioxako ardao batek irabazi dau Nazinoarteko Tempranillo Ardaoen Lehiaketea

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Jan edanak
Munduko tempranilloen lehiaketa honek hainbat helburu ditu antolatzaileen esanetan:  Tempranillo bariedadeko kalidade handiko ardaoen produkzinoa eta ardaogintzea bultzatzea, ingurumenagaz bat eginaz landatutako mahastiak dirala azpimarratuz eta honeen inguruko balio kultural eta naturalak goraipatuz  Tempranillo ardaoen aberastasuna eta batez be sarituenak, nazinoarteko merkatuetan ezagutarazotea baita kontsumitzaile atzerritarren artean be.  Ardaoaren ganeko kulturea zabaltzea, neurriko kontsumoa sustatzea eta ardaoaren onura kardiobaskularrak ezagutarazotea. Imanol Sarasola, enologoa

Ekialdeko Timor (I)

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Bidaide
Dili ez da Asiako ganerako uriburuen antzekoa. Berrehun mila biztanle inguru daukaz eta Nazino Batuen indarrak dira nagusi baita herrialdearen behin-behineko gobernuan be. Prozesua ez da erraza. Ekialdeko Timor herrialde moderno eta demokratiko bihurtzea da asmoa baina bertako herritarrak ia-ia historiaurrean bizi dira. Kontuak kontu, Dilin Bangkok edo Hong Kongen baino turista gehiago dabiz. Ekialdeko Timor nazinoarteko laguntzinoaren pentzutan bizi da eta, beraz, Dili uriburua aberastasunaren oasi bihurtu da, errealidadeagaz bape zerikusirik barik. Nazinoarteko erakundeetako beharginak lasaitasunaren bila joaten dira ...

Sagardaoa eta musikea: Sagarrondotik

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Musikea
Sagarrondotik jaialdiko kontzertuetarako sarrerak: - Kontzertu bietarako bonoa: 30 euro. - Egun bakotxerako sarrerak: aldez aurretik ersoi ezkero, 18 euro. Bertan, 21 euro. Salmenta lekuak: - Baiona – Mattin - Gasteiz – Parral - Iruñea – Planet Rock - Altsasu – Lezea - Lesaka – Atxaspi - Tafalla – Pasadizo - Bilbo – Jaunak, Muga - Elorrixo – Parra - Gernika – Lagun Etxea - Donostia – Bilintx - Urnieta – Xauzar - Astigarraga – Kizki - Usurbil – Txiriboga - Tolosa – Orbela - Bergara – Jam Aretoa - Orereta – Arkaitza - Irun – Eskina - Hernani – Aker, Txili, Bodega, Deportivo, Garin, Goiz Argi, Ekos, Apeadero, Zintzarri, Kixkal, Atxur. Gotzon Uribe

Sonyk Interneteko musika-trukea kobrau gura dau

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   sarean
Bizkaie!

Bilboko Erriberako Azokearen ganekoak

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Antxinakoak Geurera
Eraikina, esan dogun moduan, 1929an zabaldu zan, abuztuaren 22an hain zuzen be. Eguna oso garrantzitsua izan zan eta Espainiako gobernuburu Primo de Rivera diktadorea bera be etorri zan Bilbora azokearen zabaltze-ekitaldira. Beragaz batera beste hiru ministro be izan ziran egun horretako ekitaldian: Gobernazino edo Barne Arazoetarako Ministroa, Anido Jenerala; Lan Ministroa, Aunós Jauna eta Juztizi eta Erlijinorako Ministroa, Ponte Jauna. Eurekaz batera, orduan Bilboko alkatea zan Federico Moyua be bertan egon zan. Esan beharra dago Primo de Riverak modu ofizialean ...

Daniel Vázquez Díaz: ahaztutako pintoreagaz akordetan

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Kulturea
Vázquez Díazen pinturearen ezaugarrietako bat figuren sinpletasun geometrikoa eta forma eta bolumenen sintesia da, kubismoaren eraginez. Forma garbiak, kolore zuri eta grisak, eta dana argi eta kolore leunetan aplikatuta. 1929an, enkarguz, La Rábida (Huelva) monasterioko freskoak pintetan hasi zan: Deskubrimenduaren Poema izena ipini eutsan, Amerikako deskubrimenduaren oroimenez. Hortxe lortu eban benetako ospea, baina, denboreagaz, frankismoak “estetika nazionalaren” adibide lez erabili zituan pintura horreek. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, artea ahaztu egin zan Vázquez Díazegaz. Oin, Bilboko Arte Eder Museoaren eskutik, Euskal Herriko ...

Bizkaiera onenaren zigorra

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Bertsolaritzea
Hori gitxi balitz, ariketa paradigmatiko zein sintagmatikoak izan, bertsolariek egin beharreko dana bizkaieraz dago. Ederto! Euskalki askok gurako leuke holako presentziarik izatea sariketa batean. Horren ederra ez da, ostera, bizkaierea ez berba egin, ez ulertzen ez dabenantzat. Ni izan nintzan horren lekuko: neuri ez jatan tokau, baina neure gaztetxu denporan, bizkaierea ez zan hurreko kodea eta kide bati honeek errimak tokau jakozan bertsoa osotzeko: “justu, apustu, estu eta deusku.” “Justu ondo, apustu be bai, estu bale... baina zer da azken ...

“Crimen ferpecto” pelikulea AEBn

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ibarra

Euskal Herrirako ate barria Frankfurten

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza

Euskerearen egoerearen adierazleak

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Euskerea berbagai
Berez, Euskal Herriko Hizkuntza-adierazleen Sistemea (EAS) aginte publikoei, euskerearen erabilerearen normalizazino prozesuan jarduten daben eragile eta organoei, eta batez be uritarrei, euskerearen egoereaz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen dauen bilakaereaz informazino zehatza emoteko erremintea da. Informazino hori beharrezkoa da martxan dagozan hizkuntza-politiken eta ekimenen funtzionamentua ezagutu eta ebaluetako, baita horreek garatu eta hobetzeko beharrezko neurriak hartzeko be, nork bere eskumenen araberakoak. Beste era batera esanda, tresna honek eskura iminten deuskuzan datuak gaurkotasunez betetako estadistikak egiteko datuak emongo deuskuez eta holanik ...

Esnekien koipe mueta ezezaguna

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Jan edanak
Azido Linoleiko Konjugatua Koipe mueta hau Azido Linoleikoaren eratorri bat da eta animalia hausnarkarien esnean dago gehien bat (emakumeen esnean be badago, baina askosaz be kantidade txikiagoan). Hausnarkarien artean, koipe mueta hau ugarien daukan esnea ardiarena da. Behiarenak eta ahuntzarenak be badauka, baina gitxiago. Azido Linoleiko Konjugatu honen eragin onuragarriak honakoak doguz: · Arterioesklerosiaren kontrako eragina. · Hazurren mineralizazinoa errezten dau. · Gorputzeko koipea bajatuazoten dau. · Sistema inmunitarioan laguntzen dau. · Diabetesaren kontrako agente moduan jokatzen dau. · Kantzer batzuen aurrean babestu egin leike personea ...

Munduaren egonkortasuna kolokan

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   txutxu-mutxuan
Inbersino gehiago Nazinoartearen miopiaren adibideak sobran dagoz. Esate baterako ur garbia eta saneamentuak emoteak holakorik ez daukien 2.000 miloe personari 37.000 miloe dolarreko kostua eukiko leuke; goseteak erdira jaisteak, 24.000 miloe; andrazkoei ugalketearen inguruan zuzendutako zerbitzuek 12.000 miloe; analfabetismoa desagertu eragiteak 5.000 miloe; garapen bidean dagozan herrialde guztietako umeei beharrezko txertoak emoteak 3.000 miloe. Adibide gehiago dago. Urtean Hiesaren kontra burrukan egiteko 10.000 miloe eta malaria kontroletako 3.000 miloe dolarreko inbersinoa eginda ...

Errua onartzea ondo dago, baina nahiko ete da?

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   eretxia
Orain ikusi izan dogu arinkeria handiagaz kritiketan dogun prebisino faltak geurean be posible dirala. Oraingoan, meteorologia zerbitzuek iragarritako izotzak txistuka eta etxeko lanak egin barik hartu ditu kontu publikoetan dabizan asko. Bideak izoztu egin ziran eta trafikoan izandako ondorioak danok ezagutzen doguz. Orain gitxiko barreak hasarre bihurtu dira gure instituzinoek ez ebelako asmau ekatxaren arazoari behar zan legez aurre egiten. Arazoaren biharamonak be ezustean hartu gaitu. Ez doguz egunero ikusten politikariak parkamena eskatzen eta errua eurena dala autortzen. Horixe bera ...

Emon bostekoa!, Ibilaldia´05eko kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2005-03-18 00:00   Musikea
Ilusinoa ez da falta izan, kantan azpimarratzen dan antzera, “eregiten gabizen etxera” pop-rock estiloan ondo-etorria emoteko. Bizkaie!