Oscar sariak
2006-03-03 00:00 Zinemea
Donostiar bat, Oscar sariaren bila
Musika onenaren izentapenetan, Euskal Herriko konpositore bat dago: Alberto Iglesias donostiarra. Iglesiasek 'The Constant Gardener' entzutetsuaren musikea egin dau, eta Oscarra eskuratzeko lehiatuko da Gustavo Santaolalla ('Brokeback Mountain'), John Williams ('Memoirs of a Geisha' eta 'Munich') eta Dario Marianelli-gaz ('Pride and Prejudice').
Bestalde, Montxo Armendarizen 'Obaba'-k ez dau lortu ingelesez besteko filmik onenaren izentapenik. Espainiako akademiak maila horretan lehiatzeko aukeratu eban Armendarizen lana, baina Hollywoodeko akademiak ez dau holakorik egin. Martiaren 5ean, Los Angelesen ...
Euskal internauten % 22,8k merkataritza elektroniko bidez egin ebazan erosketak 2005ean
2006-03-03 00:00 sarean
Bizkaie!
The secret life of words
2006-03-03 00:00 Zinemea
Isabel Coixet-ek ingelesez zuzendu eta Tim Robbins eta Sarah Polley protagonista euki dauzen lan hau orain arteko onena izan dala esan deuskue behin eta barriz; ganera, Goya sarietako irabazle nagusia be izan da, baina, nire eretxiz, aurreko lana, 'Mi vida sin mí', film sendoagoa eta osoagoa izan zan, honako hau behar ona dala onartuagaitik be.
Film honen gai nagusia isilunetan dago, berba eginda be, esaten eta adierazoten ez dan guztian. Hannak ez dau ia-ia berbarik egiten eta Josefek dan-dana ostentzen ...
Memoirs of a geisha
2006-03-03 00:00 Zinemea
'Memoirs of a geisha' pelikulan bizimoduak gogor astindu eta Geisha gureztala bihurtu behar izango dauen neskatila baten ibilbidearen barri emoten deuskue. Filmaren garapena eta erritmoa geldoa izan arren, horrek ez dau esan gura ikus-entzuleak abrozidu behar diranik. Egia da gorabehera batzuk dagozana eta gidoilariak protagonistearen bizitzearen zati batzuei behar baino garrantzi handiagoa emon deutsena kontakizuna apur bat desorekatuz, baina orokorrean pelikula ona dala esan beharra dago.
Bestalde, azpimarratzekoa da film hau girotzeko egindako behar aparta: argazki lan bikaina, makillaje sinisgatxak ...
Erromako Unibersidadeak be badauka Euskerea eta Euskal Kultura saila
2006-03-03 00:00 Euskaldunak munduanIratxe Ormatza
Edorta Lamo chef donostiarrak ordezkatuko dau Euskal Herria 'Urteko Sukaldaria' lehiaketearen final handian
2006-03-03 00:00 Jan edanak
Bizkaie!
Indaba zurien entsaladea
2006-02-24 00:00 Jan edanak
Osogaiak (4 lagunentzat)
Indaba zuria: 300 gr.
Azelgea: 300 gr.
Azenarioa: 100 gr
Kipula zuria: ale 2
Pipermorroa: 40 gr.
Piper berdea: 40 gr.
Entsaladako tomatea: ale 1
Berakatza: ale 1
Oliba-orioa 0,4º-koa: 8 cl.
Zelan egin
Zelan egin
Barazkiak: bezperan, jarri indaba zuriak beratzen. Zatitu pipermorroa, azenarioa, kipula zuria, piper berdea, tomatea eta berakatza. Hori guztia orio-ozpinagaz nahastau eta piper-hauts gozo apur bat bota.
Azelgak, ingeles erara ebagi ostean, egosi. Gero, sikatu. Ostean, egosi indabak, ahal izan ezkero ...
Lurraren beroketeak ardaogintzan izango dauen eragina aztergai Bartzelonan
2006-02-24 00:00 Jan edanak
Imanol Sarasola,
enologoa
Neguko barazkiak
2006-02-24 00:00 Jan edanak
Hotzeriaren kontra, neguko barazkiak
Azelgak eta espinakak, orburuak, kuiak, buru-azea edo orri-azea, azalorea edo Brusela azak, txanpinoiak, idar eta babak, porruak, gardua, erremolatxea, errefauak, letxuak (haritz-hostoa, erromatarra, lollo rosa, batabia, etab), berroak… neguko barazkiak dira.
Hilabete honeetan oso jente gutxi ibiliko da arnasketa-gatxetatik urrun, neguan askok atrapetan dabez bronkitisak eta katarroak. Arnas aparatuak askotan eta, batzutan, gura barik izaten dituan gaixotasunen sintomarik ohikoena eta arruntena eztula da. Gatx horren kontra egiteko, sasoiko landareak eskura ditugula aprobetxau behar dogu:
-Barazki aliazeoek ...
‘Eliodoroak’, Euskadiko dirua
2006-02-24 00:00 Antxinakoak Geurera
Azken buruan, diruaren 'asmatzailea' Eliodoro de la Torre zanaren omenez, Euskadiko diruari 'eliodoroak' deitu eutsien Bilbo inguruan. Gero gerrea Bizkaian amaitu eta dirua baliorik barik itxi eben Frankistek. Orduan, asko erre egin ziran baina beste askok etxeetan gorde ebezan arrazoi sentimentalakaitik edo beharbada egunen baten barriro be balioa izango ebelakoan. Ez ziran gitxi izan diru barria balio barik egoala jakin ebenean, euren zorrak pagetan arin joan ziranak...
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
Ortophonk gasteiztarren hirugarrena, laster
2006-02-24 00:00 Musikea
Diskografia
2001ean Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan Euskal Talde Onenaren Saria irabazi ostean, 2003an lehenengo diskoa aurkeztu eben, taldearen izen beragaz. Bigarren diskoa orain dala urte bi kaleratu eben, 2004ko udan, ‘3+3’ izenburupean. Hiru kanta barri eta hiru kolaboratzaileren lanak argitaratu ziran lanean, izenak berak ondo baino hobeto adierazoten dauen legez. Laster, gasteiztarren hirugarren lana izango da merkaduan.
Bizkaie!
Tindaya mendiko proiektua badoa aurrerantz
2006-02-24 00:00 Kulturea
Tindayaren bideragarritasunaren gaineko zalantza teknikoak albo baten geratu diran honetan, hemendik aurrerako arazoak erabagi politikoetatik etorri daitekez. Izan be, Fuerteventurako Cabildoak (Coalición Canaria alderdiaren eskuetan dago) buru-belarri ekin gura deutso Tindaya mendiko proiektuari, baina Kanarietako Gobernua, antza, zatituta dago: alde batetik, monumentuaren aldekoak dagoz, eta bestetik proiektua bertan behera itxi gura dabenak. Azken horreek motibo handiak daukiez euren eretxiari eusteko, ze ez da ahaztu behar, batetik, Txillidaren asmo honek hasiera-hasieratik jaso dituala mobimentu ekologisten kritika arrazoituak, eta, bestetik, oindino epaitegietan ...
Primavera Sound 2006 jaialdiaren aurkezpena Bilbon
2006-02-24 00:00 Musikea
Delorean
Primavera Sound jaialdiari amaierea emoteko Delorean rock taldea aukeratu dabe antolatzaileek. Zarautzeko taldea lan barria preparetan dago gaur egun eta ezustekorik ezean, martian plazaratuko dabe. Rock doinuak dantzarako erritmoakaz buztartzen dituan taldea da. Delorean taldearen azken diskoagaz estaduko jaialdirik garrantzitsuenetan ibili dira eta kritika ezin hobeak jaso dabez.
Gotzon Uribe
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1746
1747
1748
1749
1750
1751
1752
1753
...
1900
1901
1902
1903
Hurrengoak ››

Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...