Gazpatxoa
2005-07-22 00:00 Jan edanak
Gazpatxoa
Osogaiak (4 lagunentzat)
¾ l. ur.
4 tomate heldu.
berakatz ale bi.
4 koilarakada oliba-orioa.
2 koilarakada ozpin.
gatza.
albahaka-orri bi.
50 gr. ogi siku.
Moldeko ogia: 4 ale.
Zelan egin
Lapiko batean, aurreko egunean preparauko dogu nahastea. Horretarako, esan dodan legez, lapikoan jarriko doguz osogaiak; ura, tomateak sei-zazpi zatitan ebagita, berakatz txikitua, oliba-orioa, ozpina, albahakea eta ogi sikua. Dana hozkailuan sartu eta egun batetik bestera itxiko dogu bertan. Hurrengo ...
The Offspring taldearen kantu zahar eta barriak Greatest Hits diskoan
2005-07-22 00:00 Musikea
Kontuak kontu, taldearen historia laburbiltzea da helburua. 1984an, Dexter Holland eta Greg Kriesel institutuko lagunak ziranean, punk rock musikea egiten eban Social Distorsion taldearen kontzertura joan ziran. Emonaldiaren ostean, taldea sortzea erabagi eben, Noodlesegaz batera. San Frantziskon eta inguruetan hasi ziren joten eta 1986an, The Offspring izena hartu eben.
Bizkaie!
‘Nazinoarteko XVI. Kale Antzerkia’ Lekeition
2005-07-22 00:00 Kulturea
Parte-hartzaileak
- Karromato (Txekia).
- Elixir (Frantzia).
- Lionil Pioline (Frantzia).
- Los Demendez (Katalunia).
- La Tal (Katalunia).
- Deabru Beltzak (Euskal Herria).
- Tokia (Euskal Herria).
- Trapu Zaharra (Euskal Herria).
- Markeliñe (Euskal Herria).
- Panta Rehi (Euskal Herria).
- Azukillas (Euskal Herria).
- Mungiako herria (Euskal Herria).
- Ondalan konpartsa (Euskal Herria).
Bizkaie!
Garagarrileko barikuak Bergaran: jazz, blues eta funkyaren inguruan
2005-07-22 00:00 Musikea
Orain bost urte hasi ziran garagarrileko barikuetan kontzertuak antolatzen Bergarako Espoloian, bertako leku atsegina, kioskoa eta jarlekuak aprobetxauta. Hasieratik programazinoa jazz eta bluesaren inguruan egin izan da eta bertatik talde amateurrak zein profesionalak pasau dira, Euskal Herrikoak eta kanpokoak.
Bizkaie!
VII. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketea
2005-07-22 00:00 BertsolaritzeaSariak
- Helduentzat:
1.saria: txapela, 1.200 € eta oroigarria.
2. saria: 900 € eta oroigarria.
3. saria: 600 € eta oroigarria.
- Gazteentzat:
1. saria: txapela, 300 € eta oroigarria.
2. saria: 150 € eta oroigarria.
3. saria: 90 € eta oroigarria.
Oharra: Bertso-jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso, halandaze lortzen dauen saririk handiena emongo jako.
Sari emotea
• Epaimahaia ALBEk eratuko dau eta sariak 2005eko abenduaren 10ean emongo dira, Algortako Getxo Antzokian, 19:00etan hasita, AHOBIEN GALA ekitaldiaren barruan.
• Epaimahaiaren erabagia aldaezina izango ...
Ardaogintzea eta mahastizaintzea arautzeko lege proiektu barria Nafarroan
2005-07-22 00:00 Jan edanak
Edozelan be, aztertzen gagozan Foru Legeak lau atal ditu:
- Lehenengo atalean, legearen eremuak eta definizino orokorrak zehazten dira.
- Bigarrenean, mahastizaintzea eta mahats mueten inguruko erregistroa arautuko da.
- Hirugarrenean, Nafarroan eginiko ardaoen gaineko babesa bermatuko da, berton egindako ardaoak eta beren beregi, Nafarroa edo Errioxa izendapena dabenena (Nafarroan egindakoak) eta baita Cavarena be. Horrezaz ganera, bidea egiten da gaur egun jatorrizko izendapena dana etorkizunean kalifikatua izan daiten.
- Laugarrenean, konsumitzaileakanako babes sistemea arautzen da eta legea beteko dala bermatu; kontuak kontu, betebeharrak ...
Sojea, lekale aberatsena
2005-07-22 00:00 Jan edanak
Soja produktuak
- Uruna: ogia eta opilak egiteko.
- Soja-orioa: ez dauka proteinarik ezta isoflabonarik be.
- Soja edaria: gurean soja-esnea esaten deutsagu. Ez dau behi-esnea ordezkatzen eta batzuetan kaltzioagaz eta bitaminakaz aberasten dabe behi-esnearen propiedade nutrizionalen parean jarteko.
- Tofu edo soja mamia: gaztaiaren antza dauka eta jatekoak preparetako osogai lez erabilten da saltsak eta bestelakoak egiteko.
- Tamari: garia, sojea eta gatzagaz egiten dan saltsea da.
- Tempeh: soja-pasta fermentatua da. Okelearen antzera eginda jaten da.
- Soja-kimuak: entsaladetan eta pureak egiteko erabilten da.
Amaia ...
Euskaltzaindiak eta BBK-k igaz sarituriko liburuak argitaratu dabez
2005-07-22 00:00 Kulturea
Beste alde batetik, 2005eko literatur lehiaketearen deialdia kaleratu dabe. Lanak aurkezteko epea 2005eko urriaren 16an amaituko da eta lanak ondoko helbidera bialdu behar dira:
Bilbao Bizkaia Kutxaren Kultur Gela
Elkano, 20
48008 Bilbo
Epaimahaikoen erabagiak 2005eko abenduaren 31 baino lehen iragarriko dira.
Bizkaie!
Urre gorrizko txokolatea
2005-07-22 00:00 Antxinakoak Geurera
Konpainia honen jatorria eta sorrerea ezagutzeko, lehenengo eta behin sasoiko egoerea ezagutzea komeni da: XVIII. mendean oraindino Espainiako Erreinua Ameriketako hainbat lurraldeen jaube zan. Baina lurralde horrekaz izan beharreko merkataritza eta hartu-emon komerzialak beherantz etorrita egozan. Bai holandarrak zein britainiarrak, erabat hartuta euken Ameriketako lurraldeakaz merkataritzako tratuak adosteko ohiturea, izan be, lurralde horreek baldintza hobeak eskaintzen ebezan.
Egoerea ikusita, Espainiako Erregeak zeozer egin beharra egoala pentsau eban eta aukerea José Patiñori emon eutson (Itxasoko arduraduna Espainiako Gobernuan). Estaduak merkataritzea zuzenean ...
Iraultzea bikote homosexualentzako
2005-07-22 00:00 txutxu-mutxuan
Atzerriko umerik adoptetako eskubiderik ez
Hego Euskal Herriko gay eta lesbianek ezkondu eta umeak adoptau ahal izango dabez. Ume batzuk baino ez: Hego Euskal Herrikoak, Herrialde Katalanetakoak, Galiziakoak eta Espainiakoak. Hortik kanpo, ez. ‘Gaur egun ez dago estadurik beste herrialde bateko homosexualei bertako umeak adoptetan ixten deutsenik’, zehaztu eban Lamarkak.
Halan dabe, gaur egun homosexualek badaukiez beste herrialde batzuetako umeak adopzinoan hartzeko aukerak: umea bikotekide batek adoptetan dau, nahiz eta gero bikoteak hazi eta hezi. Hego Euskal Herrian, ganera, onartuta ...
Genesis
2005-07-22 00:00 Zinemea
Ez da ohikoa izaten naturearen ganeko dokumentalek telebista jakin batzuen txokoetatik urtetea eta pantaila handira salto egitea. Dokumentala, berez, kontsumo urriko ikus-entzunezkoa da, eta are murritzagoa naturearen ganekoa bada.
Horregaitik, mueta honetako luzemetraiaren bat zine-aretoetan emoteko asmoz egiten bada eta karteldegietara heltzea lortzen badau, ikusgarritasunera hurreratzen diran edukinez horniduta egon behar dau, gureztala.
Horixe da lurraren sorkuntza eta naturearen garapenaren inguruko dokumental honetan egin edo jadetsi dabena; irudien indar dramatikoa eta ikusgarritasuna oso zinematografikoak dira, soinu bandeak off-eko ahotsa baztertzea ...
Madagascar
2005-07-22 00:00 Zinemea
Azken urteotan makina bat izan dira ordenadore bitartez oso-osoan egindako filmak. Orain arte emoitzak oso errentagarriak izan dira estudioentzat, baina azken sasoian egin diran pelikulak ez dira aparteko beharrak izan. “Robots-en” moduko pelikulek gainbeherearen hasikerea iragarri euskuen, film guztiek onak izateko gidoi interesgarria be euki behar dabelako.
“Madagascar” ideia erakargarri batetik abiatzen da. Zoologikoko bizimodu erosora ohitutako animaliek natur ingurune batean biziten ikasi beharko dabe. “A priori” asmoa interesgarria da, baina, burutazinoa ona izanagaitik, horrek ez dau esan gura garapena ...
On-line egunkariak gestionetako SPIP softwarea euskeraz atara dau Internet&Euskadi elkarteak
2005-07-22 00:00 sarean
Bizkaie!
Aita Madinaren doinuak Euskadiko Orkestra Sinfonikoan
2005-07-22 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Nevadako euskaldunek Euskal Jaialdia ospatu dabe
2005-07-22 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
Armairutik epaitegira
2005-07-22 00:00 eretxia
Esaten neban normaltasunerako bide luzea falta jakula. Sarri askotan, lagunartean edo txisteak kontetako orduan, badagoz oraindino homosexualidadearen ganean errespetu bako pasadizoak. Ez dogu pentsetan gure inguruan dagoan nonor, laguna, familikoa, lankidea... mindu egin geinkela holako kontuakaz.
Egoerea normalizetako bidean, homosexualen kolektiboek ezkontzarako eskubidea aldarrikatu eben. Izatezko bikotea eratu ahal izatea pausu garrantzitsua izan zan, duda barik, baina ez azkena.
Kontserbadoreak eta, batez be, Eleiza Katolikoa kontra agertu dira. Homosexualei errespetua zor jakela aldarrikatu eben, baina ezkontzearena gehiegizkoa zala uste dabe ...
Berakatza
2005-07-15 00:00 Jan edanak
Egunero 800 miligramo berakatz jan ezkero (ale erdia), kolesterola % 9-12 artean bajatu daiteke. Dana dala, esan behar dogu propiedade guzti honeek berakatz gordinak emoten deuskuzala. Errekeran, egosikeran edo prijidukeran, ezaugarri on honeek galtzen ditu. Berakatz-orioak, berakatz-hautsak edo berakatz sikuak ez daukie propiedade medizinalik, gusto gozoa baino.
Euskal Herrian, berakatz nahiko hartzen dogu, baina gehienetan egosita edo prijiduta. Era asko dagoz berakatza gordinik jateko. Hona hemen batzuk:
- Txikituta, entsaladetan (normalean tomateagaz, patatakaz edo entsalada mistoan).
- Antxoakaz edo sardinakaz, orioagaz hartzen doguzanean ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1747
1748
1749
1750
1751
1752
1753
1754
...
1862
1863
1864
1865
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...