Euskaldunok munduan  IV. urtea // 152. zenbakia

Idahoko euskaldunek Astigarragako sagardaoa edan ahal izango dabe aurrerantzean


Bien bitartean, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Enpresarien Elkarteak eta Hernaniko Udalak martiaren 5ean, Chillida-Lekun egindako Sagardo Egunaren ekitaldien barruan, 'SagardoGunea' proiektuaren ezaugarri nagusiak aurkeztu ebezan.

Arduradunen esanetan, 'SagardoGunea' sagardaoa eta sagarraren inguruan altzauko dan eremua izango da, Gipuzkoako proiektu estrategiko, hain zuzen be, bai eremu turistikoarentzat eta baita sektorearentzat, izan be, sagardaogintzearen tekniken hobekuntzarako be lan egingo dau SagardoGuneak.

Bizkaie!

Astigarragako Mandiola baserriko Astarbe familiak sagardaoaren esportazino prozesuari ekin deutso eta lehen jomugea AEBetako Idaho izango da bertan makinatxu bat euskaldun bizi diral kontuan hartuta.

Aukera guztiak aztertzen, alkarrizketa zeinganerako tramiteak egiten bost bat urte emon ostean, egitasmoa egia bihurtu da eta, era horretara, denporaldiko 100.000 litro inguru produziduten dituan sagardotegiak 160 kaja bialduko ditu Idahora.

Hur Astarbe, 16 belaunalditan sagardotegiko jarduerea aurrera daroan familiako gaur egungo arduradunak adierazo dauenez, lehen esperientzia honegaz oso pozik dagoz eta bihar-etzi AEBetako beste Estadu batzuetara esportetea ez dabe baztertzen.