Musikea  IV. urtea // 152. zenbakia

‘Jainko hilen uhartean’, Su ta Garren hamaikagarrena laster


Jo ta Ke Ekoizpenak

Hamaikagarren diskoa kaleratzeko (estudioan grabautako zortzigarrena), Su Ta Garrek disketxe barria sortu dau: Jo ta Ke Ekoizpenak. Azken boladako krisi egoereari aurre egin guran, diskoa eurak zuzendu eta produziduko dabe. Ganera, manager lanak be eurak egingo dabez. Oro har, taldeak sortutako lanak bideratzeko sortutako disketxea da.

Kontzertuak

Disko barria plazaratu eta gitxira, kontzertuakaz hasiko dira. Lehenengoa Albaceten, apirilaren 28an. Ostean, Cuencan (maiatzak 19) eta Madrilen (maiatzak 20) izango dira.

Bizkaie!

Apirilaren lehenengo hamabostaldirako kalean egongo da Su Ta Gar talde eibartarraren hamaikagarren lana, ‘Jainko hilen uhartean’. Egunotan, Asier Osoro, Xabier Bastida, Galder Arrillaga eta Gorosabel Lorenzo Records estudioan dagoz lanean buru-belarri diskoa borobiltzen.

Taldea 1988an sortu zan eta, orduz geroztik, jo ta ke ibili dira lanean. Estiloa zehatza izan da, heavy musikea euskeraz. Oraingoan, baina, ‘diskoa ez da horren arina izango, ez dogu metal hain klasikoa egin’, autortzen dabe taldekideek. Holan, ‘gaurko ikutua’ emon gura izan deutsela dinoe. Hamaika kanta grabau dabez danetara eta ‘abestiek egin dabe diskoa, abestiek emoten deutse nortasuna’. Kanta batzuk aitatzearren: ‘Uniformeen pasarelak’, ‘Norabide bakarreko maitasuna’ eta ‘Estralurtarra’, besteak beste. ‘Munduaren egoeraz egiten dabe berba abesti askok, batzuek egiten dabezan bidebakokeriez eta besteek sufriduten dabezanez’. Maitasunari, presoei, herriari, etorkinei... kantetan deutse eta kanten artean bat nabarmentzekotan, ‘Estralurtarra’ aitatzen dabe.