Ehiztari, Potemkin edota Doctor Deseoren disko barriak, Oihukak udabarrian argitartuko dituan lanen artean
- Doctor Deseo taldearen 'Detrás de los espejos rotos' diskoa apirilaren 18an izango da kalean. 'Metamorfosis' (básicamente lento) disko dirdiratsu eta eraginkorraren ondoren, Doctor Deseo taldea bueltan dator bere hamargarren diskoagaz 20. urteurrena ospatzera.
Zuzenean jotako diskoa da, 2005eko urtarrilean grabau eben eta 'Metamorfosis' diskoa Bilboko Arriagan. Disko barria Iñaki Uohok grabau dau Muxikako bere estudioan. Soul ukutuak dauzen rock diskoa izango da eta testuak Francisen betiko lerrotik joango dira.
- Pin Pan Pun Band Auo abeslariak (Etsaiak) gidatzen dauen Pin Pan Pun Band taldeak albo batean itxi ditu arestian hard-coreagaz nahasten ebazan salsa eta son erritmoak, eta buru belarri ekingo deutse hard-core, punk eta metal soinuei. Hirugarren diskoa basatia da; Etsaiak taldearen arimea berreskuratu eta eztanda egin gura dau taldeak jaialdietan. Kalean apirilaren 26an.
- Jousilouli-k '1995-2004' DVDa kalean jarriko dau maiatzaren 10ean. Jousilouli taldearen bederatzi urteko ibilbidea aztertzen eta sakontzen dauen DVD dokumentua da '1995-2004' izenburua dakarren lana. Lezoko Jousilouli taldeak 2004an emon eban azken jaialdia eta banandu egin ziran, baina ordutik buruan izan dabe taldearen zuzeneko irudiak, bideoak, alkarrizketak eta bitxikeriak biltzea eta DVD batean jasotea. Hiru orduko material honek aukerea emoten deusku Jousilouli taldearen muturreko hard-corea eta metalaren buztarketeaz gozetako.
Oihuka disketxe euskaldunak 2006ko udabarrirako danetara sei lan barri kaleratzeko aurreikuspenak ditu, hain zuzen be Ehiztari, Des-Kontrol, Potemkin, Doctor Deseo, Pin Pan Pun Band eta Jousilouli taldeen azken diskoak.
- Ehiztari taldeak bere izena laburtu egin dau, oraintsura arte Ehiztari Beltza lez ezagutzen genduzan eta. Getxoko Romo auzoan sortu zan Ehiztari 1995ean eta hiru maketa grabau dabez. Urteetan rock gogorra eta stoner kutsuko musikak buztartu dabez melodia bikainak eta ahots erakargarriak tarteko.
Orain, barriz, tempo erdiko abesti indartsuek osotzen dabe 'Ehitzari' izeneko diskoa. Elkar estudioan grabau dau Jean Phocas soinu teknikariak eta batzuetan Stone Temple Pilots dakarre gogora, besteetan Queen Of The Stone Age. Okerrik ezean, martiaren lehen astean kaleratuko da.
- Des-Kontrol taldeak 'Duintasunez eutsi' lana kaleratuko dau martiaren 20an. Des-Kontrol taldea Arrasatekoa da eta 1996an sortu zan. Hau da euren hirugarren diskoa. 70eko punkaren eta 80ko 'oi!' eta 'streetpunk'-aren eragin zuzena dauka Des-Kontrol taldearen musikeak.
Rock burrukalaria, militantea, jarrera handikoa. Lelo errazeko abesti biribilak. Testu sozialak. Erreferentea dira estaduko streetpunkean. Atzerriko hainbat bildumatan hartu dabe parte.
- Potemkin taldeak apirilaren 3an kaleratuko dau izen bereko lana. Orain dala hiru urte hasi ziran joten Oñatin eta hauxe da Potemkin taldearen lehen diskoa. Rocka, rocka eta rock gehiago, kementsua, bizia eta zorrotza.
Danon gogoetan dagoan Latzen taldeko bi musikari ezagun dagoz Potemkin taldean (Iker gitarra jotzailea eta Joxemari baxularia). Hirurogeita hamarreko rocka egiten dabe, frontman bizkor eta ahots emonkor batez.