Kulturea  IV. urtea // 152. zenbakia

Mariasun Landaren 'Krokodilo bat ohe azpian', nazinoarteko liburu-zerrenda ospetsu bateko gomendioen artean


Bizkaie!

Mariasun Landa idazle gipuzkoarraren 'Krokodilo bat ohe azpian' liburua, Espainiako Kultura Ministeritzako 2003ko Gazte eta Haur Literatura sailean sari nahusia lortu ebana, nazinoarteko haur liburu-zerrenda ospetsu bateko gomendioen artean jarri dabe, hain zuzen be IBBY deritzon International Board on Books for Young People-n Ohorezko Zerrendan.

Euskadiko Liburuaren Ganberak ohar batean azaldu dauenez, nazinoarteko erakunde hau mundu osoko haur eta gazte literaturan aditua da eta bi urtero esparru honetako idazle, liburu eta argitalpenen ohorezko zerrenda bat egiten dau lanon zabalpena eta argitalpena sustatze aldera.

Ganera, oraingoa bigarren aldia izan da Landaren liburu batek, euskerazko bere hasierako bersinoan, zerrenda honetan agertzen dala, aurretik 'Iholdi' lanagaz nazinoarteko zerrenda berean sartu eben eta 1992an.

Ohorezko Zerrenda hau IBBYren XXX. Nazinoarteko Kongresuan aurkeztuko da Pekin uriburu txinatarrean eta geroxeago Japonia, Estadu Batuak edota Suitza lako herrietatik egingo dan erakusketa ibiltari batean izango da.