BBK’05: Saria Durangora!
2005-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Ezin izan dot trankil
hartu gaur astia
nerbioso goiza eta
nerbioso arrastia.
Lau valeriana, hiru
tila ta eztia:
ez dakit nahiko izango
dan hori guztia!
Esan beharra dago txikien mailan itzelezko ahalegina igarri zala bi taldeen partetik bizkaieraz kantetako. Hanka sartzeen kasuan, esan beharra dago nozbehinka trabatzeaz ganera, poto eta erdi gehitu ebela euren palmaresera Durangaldeko gaztetxoek. Hori erdiori Miren Amurizak sortu eban, “erraz” esan gura eta “beraz” errepetidu ebanean: lapsus linguae.
Nagusien saioa baserri giroan ibili zan hasikeratik. Gaiak ...
Plantxan erretako lupina patata lilen kremeagaz eta oliba baltzen gatzagaz
2005-04-01 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin lupina gatzez jarriko dogu apurka-apurka gatza hartzen hasi daiten. Bien bitartean, patata lilen krema egiten hasiko gara. Horretarako, lapiko baten jarriko doguz medaliloietan ebagitako patata lila zurituak, esne-gaina, esnea eta gurina. Ondoren, turmix-agaz pasau eta gatzez puntuan jarri ostean, maria bainuan gordeko dogu berotan mantenduz.
Azkenik, jateko orduan lupina erreko dogu, lehenengo plantxan oliba-orio apur bategaz, eta azkenik, laban. Ondoren, platerean iminteko, patata lilen kremea arrainaren inguruan botatea komeni da eta gainetik oliba baltzen gatza ...
Araba Errioxako ardao batek irabazi dau Nazinoarteko Tempranillo Ardaoen Lehiaketea
2005-03-25 00:00 Jan edanak
Munduko tempranilloen lehiaketa honek hainbat helburu ditu antolatzaileen esanetan:
Tempranillo bariedadeko kalidade handiko ardaoen produkzinoa eta ardaogintzea bultzatzea, ingurumenagaz bat eginaz landatutako mahastiak dirala azpimarratuz eta honeen inguruko balio kultural eta naturalak goraipatuz
Tempranillo ardaoen aberastasuna eta batez be sarituenak, nazinoarteko merkatuetan ezagutarazotea baita kontsumitzaile atzerritarren artean be.
Ardaoaren ganeko kulturea zabaltzea, neurriko kontsumoa sustatzea eta ardaoaren onura kardiobaskularrak ezagutarazotea.
Imanol Sarasola,
enologoa
Makailao eta oliba berdeagaz preparautako cous-cousa porruen zopeagaz
2005-03-25 00:00 Jan edanak
Makailao eta oliba berdeagaz preparautako cous-cousa porruen zopeagaz
Osogaiak: 4 lagunentzat
125 gr.ko 4 makailao solomoa.
Oliba orioa.
Lau berakatz ale.
40 gr. cous-cousa.
100 gr. patata purea.
50 gr. oliba berdeak.
100 gr. zatata kaskatuak.
100 gr. Porrua.
100 gr. Kalabazea.
Litro bat salda.
Gatz keztatua.
50 gr. gurina.
Zelan egin:
Lehenengo porruen zopea egingo dogu, horretarako lapiko batean oliba orio apur bat imini eta bertan ...
Esnekien koipe mueta ezezaguna
2005-03-25 00:00 Jan edanak
Azido Linoleiko Konjugatua
Koipe mueta hau Azido Linoleikoaren eratorri bat da eta animalia hausnarkarien esnean dago gehien bat (emakumeen esnean be badago, baina askosaz be kantidade txikiagoan). Hausnarkarien artean, koipe mueta hau ugarien daukan esnea ardiarena da. Behiarenak eta ahuntzarenak be badauka, baina gitxiago.
Azido Linoleiko Konjugatu honen eragin onuragarriak honakoak doguz:
· Arterioesklerosiaren kontrako eragina.
· Hazurren mineralizazinoa errezten dau.
· Gorputzeko koipea bajatuazoten dau.
· Sistema inmunitarioan laguntzen dau.
· Diabetesaren kontrako agente moduan jokatzen dau.
· Kantzer batzuen aurrean babestu egin leike personea ...
Bilboko Erriberako Azokearen ganekoak
2005-03-25 00:00 Antxinakoak Geurera
Eraikina, esan dogun moduan, 1929an zabaldu zan, abuztuaren 22an hain zuzen be. Eguna oso garrantzitsua izan zan eta Espainiako gobernuburu Primo de Rivera diktadorea bera be etorri zan Bilbora azokearen zabaltze-ekitaldira. Beragaz batera beste hiru ministro be izan ziran egun horretako ekitaldian: Gobernazino edo Barne Arazoetarako Ministroa, Anido Jenerala; Lan Ministroa, Aunós Jauna eta Juztizi eta Erlijinorako Ministroa, Ponte Jauna. Eurekaz batera, orduan Bilboko alkatea zan Federico Moyua be bertan egon zan. Esan beharra dago Primo de Riverak modu ofizialean ...
Edurne Brouard: 'konpromiso kolektiboetatik personaletara pasetako ordua da'
2005-03-25 00:00 BarriketanBegirada galduen lurraldea
2005-03-25 00:00 Kulturea
Asier Zabaletak bere buruari ipini deutsan erronka ez da makala: Suitzako zirkuituetatik, diru-laguntzetatik, publiko aditutik eta dantzaren aldeko girotik iges eginda, gipuzkoarra etxera etorri da, baina ez proiektu hau aurrera eroan eta atzera kanpora joateko: bere asmoa Euskal Herrian geratzea da, eta, zelan ez, etorkizunean sortuko dituan proiektuak be Euskal Herrian garatzea. Badaki lan gatxa izango dana, badaki “apur bat utopikoa” dala, baina ames horregaz dabil, eta aurrera egin gura dau ilusinoagaz. Ezagutu dau dantzearen paradisua, eta oin Euskal Herrira ...
Ekialdeko Timor (II)
2005-03-25 00:00 Bidaide
Etorkizuna eregiten
Orain, helburuak beste batzuk dira. Osasun-sistemearen egoerea negargarria da. Pratt Erwin medikuak Liquicako ospitalean egiten dau lan, Osasun Ministerioaren menpean. Osasun-zentrotik metro batzutara bizi da, etxe txiki baten. Bertan daukan lujorik aitagarriena aire girotua da. Australiarra da bera, eta egoera guztiz desbardinean bizi da Ekialdeko Timorren. ‘Hemen, lanaldiak 12 ordukoak izan daitekez. Baliabide gitxi daukaguz eta jente asko dago beharrizanakaz’, dino. ‘Independentzia lortuta dago. Orain ez dago sarraskirik eta behingoz, trankil bizi da Timor. Baina orain dagozan zereginak ...
Gasteizko jaietarako musika-egitarauaren aurrerapena
2005-03-25 00:00 Musikea
Hurrengo egunean, abuztuaren 5ean, Oreka TX izango da euren txalaparta soinuakaz giroa alaitzen. Talde hau orain urte bi izan zan Gasteizen, Kepa Junkeragaz batera.
Abuztuaren 6an, Betagarri talde gasteiztarra izango da entzungai. Musika munduan egin dabezan hamar urteen errepasoa egingo dabe Zuzenean azken lanean jaso dabezan kantakaz. Egun berean, Niko Etxartek zuzenekoa eskainiko dau eta Eperra laneko hainbat kanta eskainiko ditu.
Abuztuaren 7an, Afrikaren emonaldia izango da eta hip-hop euskalduna gustetan jaken guztiek gozetako aukerea eukiko dabe.
Udalaren egitarauaren azken ...
Victor de Diegoren laugarren amesa
2005-03-25 00:00 Musikea
Diskoa Bartzelonako Laietana estudioan grabau eben aurtengo urtarrilaren 11an eta 12an, eta Victor de Diegogaz batera Joan Diaz, Curro Galvez eta Marc Ayza-ren ekarpenak be entzun geinkez, hirurak katalanak. Izan be, horreek lau gizonek osotzen dabe taldea.
Zortzi kanta barrigaz jatorku ‘Oraindik Ametsetan’, alkarren artean lotura zuzenik euki ez arren, estilo bera buztartzen dabenak. Erritmo bat hartu eta melodia sartuz sortutako abestiak izango doguz entzungai, ames egiteko edo beste baten amesak egia bihurtzeko. Bien bitartean, izarrik gagozala be gozau geinke ...
Rockaren ikuspegi zabala Arean bizkaitarren eskutik
2005-03-25 00:00 Musikea
Rockaren ikuspegi zabala oinarritzat hartuta, erritmo eta intensidade desbardineko momentuak eskaintzen deuskuz Areanek. Bederatzi kantak osotzen dabe lana eta batak besteagaz erlazino zuzena daukala esan leiteke, oso ondo buztartzen dira bata besteagaz.
Bizkaie!
Bizkaierearen zigorra barik, euskerearen mesedea
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Xabier Paiaren 'Bizkaiera onenaren zigorra' artikulari erantzunez
Aupa Xabier!
Beste ezeren aurretik zorionak emon gura deutsudaz Bizkaiko txapelketan egin zenduan lan ederragaitik eta batez be Bizkaie-n egiten dozun ekinagaitik.
Beste alde batetik, aitatu gure neuke ez nagoela guztiz ados Biezkaiera onenaren erabilerearen sariari egin deutsazun kritikeagaz. Oso osoan ulertzen dot zure iritzia, izan be, danok dakigu Bizkaien ez gagozela gazte guztiok, euskerearen aurrean aukera bardinekaz. Holan eta guzti, nire ustez, sari bat emotea beti izango da Bizkaierean mesedetan -honetan seguru ...
Filipinetan eta Xangain pelotalekua zabaldu guran
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Xangaiko pelotalekua
Txinako Xangai urian be pelotalekua zabaldu gura dabe euskal enpresek, baina oraingoz ekimena atzeratu egin dabe, han legez kanpokoa dalako apustuak egitea.
Halan da be, ekimena bultzatuko dabela dino Aitor Totorikak, aukera ugari dagozalako frontoia eregiteko.
Xangain Jai Alai pelotalekua izan eben Mao Zedong agintera heldu arte. Manilan be, 1940 eta 1986 urteen bitartean, Jai Alai pilotalekua euken baina 1986an, Ferdinand Marcosen diktadurea behera etorri zanean, zarratu egin eben.
Bizkaie!
R. M. Azkue Literatur Sariak 2004
2005-03-25 00:00 Kulturea
Saridunak
A MAILAko epaimahaikoek honako sariak emoteko erabagia hartu dabe:
Narrazino alorrean
- Lehen Saria: “Ama”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea da. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.
- Bigarren Saria: “Denboran barrena”. Egilea: Laida Zabala (Donostia - Gipuzkoa). Donostiako Lauaizeta ikastolako ikaslea. Laguntzailea: Maria Eugenia Lozano.
- Hirugarren Saria: “Patuaren menpe”. Egilea: Sara Insausti (Ordizia - Gipuzkoa). Urdaneta eskolako ikaslea. Laguntzailea: Maixabel Aristimuño.
Olerki alorrean
- Lehen Saria: “Bihotza uhinetan, uhinak bihotzean”. Egilea: Enma Arestegi (Hazparne - Lapurdi). Kanboko Xalbador ikastetxeko ikaslea. Laguntzailea ...
Argentinako Euskal Fronte Nazionalearen sortzaileetako bat hil da
2005-03-25 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Lauaxetaren irakur menduak
2005-03-25 00:00 Kulturea
Lauaxetaren biografia
Esteban Urkiaga Laukizen jaio zan 1905eko abuztuaren 3an. Handik lau urtera familia Mungiako “Lauaxeta” baserrira joan zan biziten; denporagarrenean izen hori aukeratu eban izengoititzat idazki eta lanetarako. Batxilergoa ikasi ondoren, Durangoko Josulagunen ikastetxean, 1921ean Jesusen Konpainian sartu zan, ordena 1928an itxi arte. Nobiziatu sasoian, Loiolan, poesia klasikoaz hasi zan interesetan, latin eta grezierako irakasle eban aita Errandonearen eskutik. Evangelista de Iberoren Euzko Ami irakurri ostean, euskal kulturara hurreratzen hasi zan Jokin Zaitegi olerkariaren eskutik. Urte horreetan, gainera, idatziak ...
Koldo Isusi: 'bizkaiera hutsean idatzitako egunkaria be ederra izango litzateke'
2005-03-25 00:00 BarriketanMartiak 8
2005-03-25 00:00 Bertsolaritzea
Aldarrikapen eguna ala ospakizun eguna? Bietatik izango dau martiaren 8ak, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunak. Nik be bietatik egiteko gogoa daukat, ospatu eta aldarrikatu. Ospatu, sormena lana dan neurrian, emakumea bertsotan fin ari dala lanean. Eta aldarrikatu, emakumeen aldarrietarako ez dagiezala emakumeak bakarrik lanean jarri.
Ahozko tradizinioan ez da barria emakumearen parte hartzea. XVI. mendean baziran ezkontzetan eta hiletatan eresiak kantetan ebezan emakumeak. Baina ez ziran ondo ikusiak emakume publikoak, eta garaiko botereak isunak be iminten eutsiezan ahotsa erakusten eben plazandreei ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1745
1746
1747
1748
1749
1750
1751
1752
...
1839
1840
1841
1842
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...