Missouriko unibersidadean ‘Bereterretxeren Kantoria’ entzungo dabe
Iratxe Ormatza
Urtero Missouriko San Louis unibersidadean hainbat hizkuntzatan errezitaldia egiten dabe. Orain dala urtebete, Maite Nuñez-Betelu irakasleak Itxaro Bordaren poemak irakurri ebazan ‘Munduan zeharreko emakume olerkarien ozpakizuna’ izeneko ekitaldian.
Aurten, gaia ‘Maitasunean eta gerran’ izan da eta horretarako Nuñez-Beteluk Bereterretxeren kantoria aukeratu dau. Abestia XV. mendekoa da, Zuberokoa. Bertan, konde batek zaldun bat zelan hilten dauen adierazoten da. Bareterretxe zalduna agramondarra zan; hil ebana, barriz, Luis Beaumont zan, Mauleko alkatea eta Lerineko kondea. Ingalaterrako erregeak aginduta hil eban.
Abestia Zuberoan belaunaldiz belaunaldi kantau izan dabe. Gaur egun Benito Lertxundik, Mikel Laboak eta Ganbarak bere kantetan dabe. Igaz, hain zuzen, Atherein egin eben pastoralean abestu eben.
Nuñez-Beteluk esan dau olerkia aukeratu dauela Ameriketako Estadu Batuetan ikusi daien Euskal Herria ez dala bakarrik hegoaldea, iparraldea bere badagoala, Euskal Herria bera be askotarikoa dala.
Bereterretxeren Kantoriaz gan, beste poema batzuk be entzun dabez, gaztelaniaz, greziera klasikoaz, latinez, frantsesez, gaur egungo grezieraz, txineraz eta japonieraz.