Keuren laugarrena: ‘Heltzear diren egunak’
Kontzertuak
Hasita dagoz, daborduko, zuzenekoekaz. Lehenengoz lagun artean jo eben, Arantzan. Ostean, lehenengo agerraldi publikoa Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin eben pasa dan barikuan, Arima Beltza taldeagaz batera. Izan be, biran talde horregaz joko dabe. Aurrerantzean non egongo diran jakiteko, hona hemen:
Martiak 18: Ondarroako Kafe Antzokian (22:30)
Martiak 25:Lekeition (+Zea Mays + Deskontrol)
Martiak 31: Elgetan, Espaloia Kafe Antzokian (22:30)
Apirilak 6: Bilboko Kafe Antzokian (22:00)
Apirilak 28: Arrasaten
Etorkizunerako asmoak
Oraingoz, aurkezpen-kontzertuei ekingo deutse Keuk eta taldekideek. Ostean, udeari begira, jasoten dabezan eskaintzen arabera joko dabe Euskal Herrian zehar eta, datorren udazken-neguari begira, Atlantikoa zeharkatu eta Argentinan, Mexikon edota Latinoamerikako beste edozein herrialdetan birea egin gurako leukie.
Bizkaie!
Jesus Mari Agirretxea ‘Keu’ ondarrutarrak bakarkako laugarren lana atarako dau aste honetan, UEK taldeagaz: ‘Heltzean diren egunak’. Andoaineko Garate estudioetan grabautako diskoa daborduko aurkeztuta dago, Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik.
Etsaiak eta Fjord taldeetan ibili ostean, bakarkako ibilbidean buru-belarri sartu da Keu. ‘Lehen, Etsaiak edo Fjord taldeen etenalditxuak aprobetxetan nebazan nire diskoak atarateko baina orain neure ibilbideari ekin deutsat’, autortu eban diskoaren aurkezpen ekitaldian. ‘Heltzear diren egunak’ lanak daukan berezitasun nabarmenena ahotsa dala jakinarazo eban musikariak. Orain arte egindako lanak instrumentalak diran baina orain Keu abesten entzun geinke. Letrak berak egin ditu baina Txilik eta Peru Aranburuk egindako ekarpenak be badagoz. ‘Pauso handia izan da niretzat letrak egitea eta abestea. Sentimentuen ganeko berbak dira eta uste dot entzuleak bere egingo dituala’.
Diskoak badauka, baita, beste berezitasun bat be: taldekideak. UEK taldean, Keuz gan, Mikel Arakistain bajuan entzun daiteke eta Jon Gurrutxaga (Arima Beltza) bateriaz arduratu da. Estiloari jagokonez, rocka da nagusi. Ganera, ‘zuzenera eroateko diskoa egin dogu, adornu eta txikikeria lar barik, diskoan entzuten dana oso-osorik zuzenera eroateko’.