Zinea  IV. urtea // 153. zenbakia

Nontzefilm eta Nontzeflash film laburren lehiaketak amaitu dira


Lutxo Egia

2005eko urriaren 7tik 2006ko martiaren 8ra bitartean Nontzeflash III Animazino Lehiaketea egin da www.nontzeflash.com gunean. Nontzeberri.com webguneak, Bilboko Zine Fantastikoko (FANT 2005) jaialdiaren laguntzaz, Nontzeflash interneterako swf-ko film laburren lehiaketa antolatu dau.

Danetara, 174 film labur aurkeztu dira. 32 herritatik bialdu dabez filmak: Espainia 28, Argentina 20, Mexiko 14, Italia 11, Euskal Herria 10, AEB 8, India 8, Txile 7, Brasil 7, Peru 6, Venezuela 6, Turkia 6, Kolonbia 5, Ingalaterra 5, Katalunia 5, Alemania 4, Portugal 3, Guatemala 2, Frantzia 2, Austria 2, Herbehereak 2, Errusia 2, Indonesia 2, Singapur 2, Kanada 1, Japonia 1, Iran 1, Eslovakia 1, Galizia 1 eta Polonia 1.

Aldi berean, Nontzeberrik beste lehiaketa bat be antolatu dau ikus-entzunezkoen arloan: Nontzefilm II. Film Laburren lehiaketa, www.nontzefilm.com gunean, 2005eko urriaren 15etik 2006ko zezeilaren 22ra arte.

Bigarren edizino honetara fikzinozko 164 film labur bialdu dabez honako herrialdeetatik: Espainia 81, Euskal Herria 26, Argentina 14, Katalunia 13, Mexiko 11, Kolonbia 7, Galizia 3, Italia 1, Frantzia1, Uruguai 1, Bolibia 1, Txile 1, Brasil 1 eta Peru .1

Danetara, bietan, 236 bideo-egilek hartu dabe parte.

Igaz Nontzeflash-en 144 aurkeztu ziran; beraz, 30 gehiago aurten.

Igaz Nontzefilm-en 170 aurkeztu ziran; beraz, 6 gitxiago aurten.

Danetara, 24 film gehiago aurten.

Epaimahaikideek film onenak aukeratu eta Bilboko Zine Fantastikoaren Jaialdian (FANT 2006) pantailaratuko dira. Saridunak FANTen be ezagutarazoko dira.