Euskaldunok munduan  IV. urtea // 153. zenbakia

Kimuak 2005 programako filmak, mundu osoan ikusgai


Bizkaie!

Kimuak 2005 programako film laburrak, besteak beste, AEBetako eta Australiako hainbat zinemalditan emongo dabez. Martian, apirilean eta maiatzan Miami Film Festival-en eta Tiburon, Kalifornia, Vail, Colorado, Aspen, Nashville, Tennessee, Chicago eta Illinois lurrandeetako jaialdietan egongo dira ikusgai lanak.

AEBetako jaialdietan parte hartzeaz gan, Kimuak programako film laburrak Frantzian (Villeurbanne, Nantes, Burdeos, Lille, Rousset eta Aubagne), Portugalen (Tavira eta Algarve), Britainia Handian (Kinofilm eta Viva!), eta Edinburgon (Dead By Dawn) pantailaratuko dituzte. Horrez gain, zazpi lan ikusi ahal izango dira Susan (Tunis), lau Sydneyn, Melbournen eta Brisbanen (Australia), hiru Larissan (Grezia), hiru Salernon (Italia), bi Györren (Hungria) eta bat Guadalajaran (Mexiko), Belgradon (Serbia), Dresden (Alemania), Bruselasen (Belgika), Amsterdamen (Holanda) eta Pragan (Txekiar Errepublika).

Kimuak 2005 Eusko Jaurlaritzeak laburmetraiak egiteko emoten dituan laguntzak kudeatzen dituan ekimena da. Euskadin egindako lan onenak aukeratu ditu aurten programeak bere 8. edizinoa ospatzeko.

Arrakasta handiena eskuratzen ari diran filmak Borja Kobeagaren 'Eramos pocos', Jose Mari Goenagaren 'Sintonia', Isabel Hergueraren 'La gallina ciega' eta Ugo Sanzen 'Los ojos de Alicia' dira.