Musikea  IV. urtea // 153. zenbakia

Juanma Bajo Ulloak Su Ta Gar taldearen bideo barria grabauko dau


Bizkaie!

Musikea eta zinea buztartuz, Su Ta Gar rock talde euskaldunaren 'Jainko hilen uhartean' izeneko lan barriaren barruan, Juanma Bajo Ulloak zuzenduko dauen bideoaren grabazinoa gauzatuko da eguazten honetan, martiaren 15ean.

Hitzordua arratsaldeko 17:00etan izango da uriburu arabarreko Badaia kaleko 10. zenbakiaren behekaldean dagoan Ciberqueen-en.

Apirilaren lehenengo hamabostaldirako kalean egongo da Su Ta Gar talde eibartarraren hamaikagarren lana, ‘Jainko hilen uhartean’. Egunotan, Asier Osoro, Xabier Bastida, Galder Arrillaga eta Gorosabel Lorenzo Records estudioan ibili dira diskoaren grabazinoan.