CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko XII. sariak banatu dabez
Azken buruan, dibulgazino-liburua idazteko 4.500 €-ko beker Begoña Arrate Larrañaga biologoak irabazi dau 'Biziaren sarea ehuntzen' izenburua daroan proiektuarengaitik. Liburuan, biziaren kontzeptua landu nahi dau, sare bat dala kontuan izanda. Sare horren deskribapena egitea da proiektuaren helburua, hainbat oinarriren ikuspuntutik –gizakia, eboluzinoa, ingurumena...–. Egileak oinarri horreen guztien arteko hartu-emonak landuko dauz.
Bizkaie!
CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazinoko X. sariak pasa dan barikuan, martiaren 10ean banatuko ebezan Elhuyar Fundazinoaren egoitza nagusian. Aurtengo edizinoan, dibulgazino-artikuluei jagokezan hiru sari nagusiez eta gazteentzako sari bereziaz gan, dibulgazino-liburu bat idazteko urtebeteko beka bat be emon da. Danetara, 28 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira, eta dibulgazino-liburua idazteko 3 proiektu.
Sariak eta sarituak
- Lehenengo saria: 'Burdinbideen iraultza' lanarentzat izan da. Egilea Hibai Unzueta García izan da. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 1.000 €. Trena garraiobide lehiakor eta moderno bihurtzeko materialetan, egituran, komunikazino-sistemetan eta beste hainbat alorretan egiten ari diran garapen- eta barrikuntza-lanak laburbildu ditu egileak artikuluan.
- Bigarren saria: 'Zaharrak berri' lanarentzat izan da. Egilea Estibaliz Arbelaitz Ubegun izan da. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 500 €. Egileak garai bateko bizimoduaren eta jarduerearen ondare diran zuhaitz zaharrei buruz idatzi dau, zuhaitz moarratuei buruz batik bat, eta ondare hori gordeteko beharraz.
- Hirugarren saria: 'Arrainak, geneak eta txipak: kutsaduraren aurrean espresatzeko askatasuna' izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egileak Eider Bilbao Castellanos eta Ibon Cancio Uriarte izan dira. Saria, Andonegiren eskulturea eta 300 €. Lan honetan, arrainek poluzinoa eta poluzinoaren eraginak ikertzeko daben erabilgarritasunaz aritu dira egileak. Poluzinoak arrainen ezaugarri genetikoetan eragin leikiezan aldaketak ikertzen dabez horretarako. Era berean, toxikogenomikearen munduaren barri emoten dabe.
- Gazteentzako sari berezia: 'Maite haugu, zorion' artikuluarentzat izan da. Egilea Igor Aristegi Urkia izan da. Saria: Imanol Andonegiren eskulturea eta 300 € izan dira. Gazte hau tristuraz, malenkoniaz eta depresinoaz aritu da artikuluan, eta horreek osatzeko erabilten doguzan botikez, baina baita psikologia-teknika barriez be.