Xanti Iparragirre egitasmoa abiarazo dau Bertsozale Elkarteak
Xanti Iparragirre egitasmoan parte hartu gura daben bertso eskolek izena emon beharko dabe martiaren 15a baino lehen, transmisioa@bertsozale.com
helbidera mezu bat bialduz ondoko datuakaz: bertsolari parte-hartzaileen zerrendea, gai-jartzailearen izena, antolakuntzako arduraduna, bilguneari buruzko informazinoa, topaketea egiteko nahiago dan asteko eguna eta maiatzaren 6ko egun pasara joango diran kideen kopurua.
Bizkaie!
Euskal Herri osoko bertso eskolen arteko hartu-emonak sendotzeko eta gazteei lagun giroko saioak eskaintzeko asmoagaz, Xanti Iparragirre egitasmoa aurkeztu dau egunotan Bertsozale Elkarteko transmisino sailak.
Bertso eskola bakotxak bere herrian beste bertso eskola baten bisitea jasoko dau, eta egun horretako egitaraua antolatzeaz arduratuko da. Ondoren, bertso eskola hori beste herrira joango da bisitan. Saio guztiak apirileko lehen eta azken asteetan egingo dira. Alkartrukea osotzeko, bertso saioa izango da giltzarria baina bestelako saio osogarriak antolatzea be proposatzen da, baina hori bertso eskola bakotxaren esku itxiko dau Bertsozale Elkarteak.
Egitasmoa, beren beregi 14 eta 18 urte bitarteko gazteentzat pentsauta dago, eta bertso eskola bakotxak hiru bertsolariz osotutako talde bat aurkeztuko dau. Bazkari edo afari osteko saio batean bertso eskola bakotxeko hiru bertsolarik saioa egingo dabe. Saioak ez dira sariketa edo txapelketa formatuan egingo, besterik barik kantau egingo dabe, eta ez da ezelako puntuazinorik emongo.
Bertso eskolen zeregina izango da saio baterako gaiak preparetea, baina ez euren herrirako, beste baterako baino.
Alkartruke horren ondoren, maiatzaren 6an topaketa bat egitea da asmoa.