Conversaciones con mamá
2005-02-25 00:00 Zinemea
Asmo eta aurrekontu handi barik, Santiago Oves-ek ama baten eta semearen arteko hartu-emonen ganeko komedia samur eta hunkigarri honetako gidoia egin eta filma bera be zuzendu dau. Lan xume baizen freskoa, bizitzearen gai serioei oratzen deutsena, baina umore eta aldarte ona galdu barik.
Herrialde australean bizi izandako krisialdi ekonomikoak Jaime be ikutu dau. Behar barik lotu dala eta, gizon on hau nahiko galduta dabil; ganera, andreagaz daukazan hartu-emonak hotzitu dira eta seme-alabak berea ez dan mundu batean bizi dira. Itolarri ...
Minitel, frantziarren harrotasuna
2005-02-25 00:00 sarean
Frantziako etxe askotan, bideotestoa guztiz erabilgarria izan da gaur egun arte eta berezitasun honegaz, zelan ez ba, harro baino harroago sentiduten dira gure auzokideak. Istorioa hauxe da: “France Telecom” telefonia-enpresak 1983. urtean traste txiki batzuk merkaturatu ebazan: pantailatxua, tekladua eta telefonorako kabletxu bat. Sistema hau Minitel deitzen da. Honegaz, eta Interneten antzera, informazinoa eskuragarri daukagu, baina Internet baino sistema askozaz be sinpleago baten oinarritzen da: telefono-sare zarratua eta informazinoa gordeteko datu baseak. Akatsak? Telefono-sareak daukan banda zabalerea mugatuta dago eta ...
Orain, herriak dauka berbea
2005-02-25 00:00 eretxia
Argi baino argiago geratu da, guk danok ikusteko moduan, legitimidade bi dagozala aurrez aurre: lehentasuna zeri emon behar jako, euskal herritarron berbeari ala espainarrenari? Euskal arazo politikoa, benetakoa, agirian dago. Eta herritarrok erantzun beharko dogun galderea be gure aurrean dago: badaukagu euskaldunok geure etorkizuna erabagiteko eskubiderik ala Espainiatik erabagi behar ete dabe guri jagokuna? Erantzuna, hauteskunde egunean.
Iñaki Atxutegi
Yahoo! enpresearen beste pausu bat... eta Google-en erantzuna
2005-02-25 00:00 sarean
Honegaz batera, Yahoo! enpreseak pasa dan abenduan beste zerbitzu barri bat be eskaini euskun: bideoak topetako sistema barria, “Yahoo Video Search”. Berbak edo esaldiak idatzita, internauteak berba horreekaz lotuta dagozan bideo laburrak ikusi ahal izango ditu, edozein soft erabiliz (Windows Media edo QuickTime). Bideoak beste edozein informazino legez aurkituko ditu eta bide honetatik, multimedia produktuak garatzen dabezan enpresakaz be hartu-emonetan jarri da Yahoo!, bilatzaileraren edukiak hobetzeko asmoz.
Zaldi lasterketatan legez, atoan agertu da Google. Honek be, bideo zerbitzua eskaintzen deusku ...
Gizarte glotokapitalistea
2005-02-25 00:00 Euskerea berbagai
Kontzientziaren kontuak neurea ez dau baretu ba! Neure ustez, gure herriaren geografian kontzientzia&hizkuntza erlazinoa modu asimetrikoan proportzionala da; hau da, zenbat eta hizkuntza gehiago, orduan eta kontzientzia gitxiago eta alderantziz. Errealidade ugari daukadaz neure alde; Quebecen frantsesez berba egiteko eskubidea lortu zan egunean kontzientzia hilten hasi zan. Jentea erraz konformetan da. Bestalde, Euskal Herriko fenomeno soziologikoetako bat be bada hizkuntza bako kontzientziadun biztanleriarena, euskeraz jakin ez eta euskerearen alde egiten dauana, guztiz ilogikoa emonagaitik. Kontzientziaz ganera, baliabideak emon behar jakuz gazteoi. Garatek berak dino euskerea ...
Barazkijaleen dietea okelajaleena baino hobea?
2005-02-18 00:00 Jan edanak
B12 bitaminea edo zianokobalaminea
Barazkiak bakarrik jaten dabezan personek bitamina honen gabezia eukitea nahiko erraza da, berau animalia eratorriko elikagaietan dagoalako batez be. Arrautza eta esnekiak jaten dabezan personek normalean ez dabe horren faltarik eukiten. B12 bitaminearen falteak anemia, nerbio asaldurak eta depresinoa sortarazoten dau baina gure gorputzak daukazan konpensazino bideak dirala-eta, hainbat urte pasau daitekez sintomak agertu orduko.
Garagardao legamiak bitamina honetan aberastuta egoten dira, batzutan sojeagaz egindako produktuak be bai eta beste modu bateko osogaiak hartuta be bakotasun ...
Tunisia iparraldea (I)
2005-02-18 00:00 Bidaide
- Erlijinoagaz zerikusia daukan arazorik euki dozu?
Bat bera be ez. Islamaren eragina edonon igarten da, batez be emakumeen janzkeran, ezin dabezalako orpoak eta hankak erakutsi. Baina horrek ez deutso ezertan eragiten mendebaldeko turisteari. Arazoak eukiko nebazala uste neban, baina egoera guztiz kontrakoa topau dot. Gehiago esatearren, gizartea oso edegia dala esango neuke, eta horreri jagokonez pasarte bereziren bat be badaukat kontetako... Hammamet hondartzan nengoala, tunisiar bat hurreratu jatan. Bakarrik nengoalako edo, eta ea masturbetea gura neban esan eustan. Harrituta, eta ...
Txinatar baten izena: Zhao.com
2005-02-18 00:00 sarean
Hona hemen ikur hau esateko beste hizkuntza batzuetan erabilten diran berbak.
- Euskeraz: “a bildua”
- Katalanez: “arrova” edo “rova”
- Gaztelanieraz: “arroba”
- Ingelesez: “At” edo “Commercial sign” edo “arroba”
- Frantsezez: “Arrobase” edo “escargot” (barraskiloa)
- Alemanieraz: “At” edo “Klammaraffe”
edo “Affenschwanz” (tximinoaren buztana)
- Italieraz: “Chiocciola” (barrazkiloa)
- Nederlanderaz: “Apestaartje” (tximinoaren buztana)
- Frisieraz: “Apesturtsje” (tximinoaren buztana)
- Hebrarieraz: “Shablul” (marrazkiloa)
- Finlandieraz: “Taksa” (prezioa)
edo “kissanhäntä” (katuaren buztana)
- Turkieraz: “Gül” (larrosa)
- Errusieraz: “Sobachka” (txakur txikia)
- Bulgarieraz: “Majmunsko a” (tximinoa)
edo “majmunska” (tximino txikia)
Gotzon Plaza,
informatikoa
Bryan Adamsen kapritxoak eta U2 Anoetan
2005-02-18 00:00 Musikea
U2 Donostian, abuztuaren 9an
Beste talde ezagun batek be Euskal Herria bisitauko dau aurten, abuztuaren 9an Donostiako Anoeta estadioa hain zuzen be. Bilboko BEC azokako Arena aretoaren zabaltze-ekitaldian parte hartzekoak ziran irlandarrak baina Bryan Adams izango da inaugurazinoa egingo dauana.
‘Vertigo 2005’ birea San Diegon (AEB) hasiko dau martiaren 28an laukote irlandarrak eta Ipar Amerikako 13 uritan kontzertuak eskaini ostean, bagilaren 10ean helduko dira Europara Bono eta lagunak, Bruselara hain zuzen be. Europan 24 kontzertu eskainiko ditu taldeak.
'How To ...
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa "Titanic The Exhibition" erakusketearen Europako biran sartu dabe
2005-02-18 00:00 Kulturea
Bizkaie!
'Mamutxen Eremua', eskuko telefonoetarako jokoa euskeraz
2005-02-18 00:00 sarean
Animatu Bilboko enpreseak Internet, telebista eta eskuko telefonoetarako marketing eta denpora librerako aplikazinoak sortzen ditu. Azken lanen artean Kukuxumusugaz egindako eskuko telefonoetarako beste joko bat dago.
Eskuko telefonoen ganean berba egiten gagozala, ondo dator aitatzea Italiako mediku batzuk esan barri dabena, neska bateri pasau jakona ikusita. Kontua da hamahiru urteko neskato bat ospitalera joan zala eskumuturra guztiz handituta eukalako. Egunean ehun bat mezu inguru idazten ebazala esan ebanean konturatu ziran medikuak eskuko telefonoek be gatxak sortu leikiezala (tendinitisa...) eta arazoa ...
Bizitzaren gainean dantzan
2005-02-18 00:00 Kulturea
Azkenik, ezin da aitatu barik itxi lan honen eszenografia berezia, Tanttaka taldeko Fernando Bernuesek egindakoa. Arbela eta klariona erabilita lortu dau Bernuesek eszena sortzea: oholtza arbel handi bat da, eta, beste alde batetik, klarionen bidez arbel bat egin dau, bertan proiektetako obran eskaintzen diran ikus-entzunezkoak. Gogoratu behar da arbela eta klariona funtsezko elementuak dirala Oteizaren lanean, eskulturen bozetoak klarionakaz egiten zitualako eta arbela, barriz, bere pentsamentu eta diseinuak azaltzeko erabilten ebalako.
Julen Gabiria
Mahatsaren eta ardaoaren azidoak
2005-02-18 00:00 Jan edanak
Azido tartarikoa: (L (+) tartariko azidoa) Ardaoan gehien dagoan azidoa da, baita landarean be. Azido gogorra da eta ardaoaren pHa beronen kontzentrazino-mailearen araberakoa izaten da.
Mahatsa heltzen danean, kontzentrazinoa litroko 3 eta 9 gramokoa izan daiteke, mahats mueta eta inguruko baldintzen arabera batez be. Tenperatureak eta landarearen ureztaketeak be garrantzia dauka.
Azido malikoa: (L(-) maliko azidoa) Fruta gehienetan agertzen da, ia danetan. Azido tartatikoa, barriz, ez.
Azido honen kontzentrazinoa aldakorra da, mahats muetearen eta heltzen dagoanean egiten dauan tenperaturearen araberakoa. Holan ...
Elekak kode edegiko itzulpen automatikorako sistemea garatu dau, Estaduko lau hizkuntzen artean
2005-02-18 00:00 sarean
Ondoko enpresa eta ikerketa-zentroek parte hartu dabe proiektuan: Euskal Herritik, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, Elhuyar Fundazinoa eta Euskal Herriko Unibersidadeko IXA ikerketa-taldea; Bartzelonako Zientzia Parkeko Thera, Centre de Llenguatges i Computació enpresa, Kataluniako Unibersidade Politeknikoko TALP ikerketa-zentroa; Alacanteko Seminario de Lingüística Informatica mintegia.
Bizkaie!
Patxo Iturrate: 'koru gehienak desagertu egingo dira'
2005-02-18 00:00 BarriketanAEBetako euskaldunak Bilbon, Adriá Juliá katalanaren eskutik
2005-02-18 00:00 Euskaldunak munduan
Juliák interesa izan eban jatetxea sortu eben personengan eta ildo horri jarraituta egitasmo zabalean sartu zan buru-belarri. Adriák ahalegin berezia egin dau erakustearen bitartez identidade biak eta AEBetako kulturearen eta gordeta daukien euskal kulturearen arteko buztarketea islatzeko. Mundua mundu danetik, eta personak erbestera joaten hasi ziranetik sortutako egoerea da. Joseba Sarrionaindiaren "Lagun izoztua" liburuak be ederto azaltzen eban dilemea, kontraesanak, herri bi buztartzeko saiakerea eta jaioterritik urrun bizitzeko eta bizitza antolatzeko norberaren baitan egin behar dan ahalegin handia. Bihotza herri ...
1go sgpt 2deo jkoa euskrz
2005-02-18 00:00 Euskerea berbagaiAsmoa, ona, baina ez osoa. Gatxerdi. Mamutxak ez dira hil behar, erretratuan atara baino; kanpaldian joan dan ume jator, wapo eta ausartak ez dau hegaz egiten; eta seguruenik, mamutxak lazudun izaki arrosa maitagarriak izango dira (azken hau “marketing” hutsa dala esan daiteke, horreri erantzun gura deutsonak jokoa amaitu beharko daualako). Aurkezpenean holan esan eben:
“Gazteei zuzenduta dago, beraz, ez dago indarkeriarik. Zailtasuna jokalariaren abilezian eta personaia bakotxak emondako informazinoa ulertzean datza. Horregaitik oso egokia da euskerea ikasteko”.
Horra euskerearen akats ...
Ieup!
2005-02-18 00:00 Bertsolaritzea
“Agate Deuna, mendebaldeko lehenegotariko birgina-martiria dogu. Sicilian jaio zan 230ean eta Catanian martirizau eben 251eko zezeilaren 5ean, kristinautasuna jagotearren Quincianoren ezkontza-proposamenaren aurrean. Euskal Herrira etorrita, Agate Deuna patroitzat hartu zan beste martiri askoren moduan eta herri batzuetan kondaira izatera be ailegau zan. Gaur egun be, hainbat parrokia eta baseleizatan ospatzen dogu Agate Deunaren eguna. Bezperatik ospatzen da hau egunau eta gaur egun zabal dabil Agate Deunaren koruak etxerik etxe, kalerik kale eta herririk herri kantuz ibilteko ohiturea.”
Juan Manuel Etxeberria ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1743
1744
1745
1746
1747
1748
1749
1750
...
1831
1832
1833
1834
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...