Musikea  IV. urtea // 156. zenbakia

Gazte Topagunea 2006


Lehenengo egunean, (apirilak 14, barikua), ‘Gaztetxe’ gunea dalakoan, Mikel Urdangarin izango da disko barriko abestiak aurkezten arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Gauez, gune berean, Musikherria egitasmoak bultzatutako bi talde gaztek joko dabe, Anger eta Banda Batxoki, 20:30etatik aurrera. Egun berean, ‘Karpa erraldoia’ dagoan lekuan, Obrint Pas eta Ken 7 Gernikako talde arrakastatsuaren kontzertuak izango dira.

Zapatuari jagokonez, ‘Gaztetxe’ gunean, hip hop doinuak izango dira Ari kantariagaz. Espainiako hip hop musikan izen esanguratsua da Ari. Beragaz batera, Mix6t taldeak joko dau 21:30etatik aurrera. Egun berean, karpea dagoan lekuan, 21:00etatik aurrera lau talde izango dira: Izate, Etsaiak, Koma eta Berri Txarrak.

Domekan, karpan baino ez dira izango kontzertuak. Bertan, Kuraia, Def Con Dos, Macaco eta Zebda taldeen proietu barria aurkeztuko da: Mouss eta Hakim. Egun honetan, Macaco Bartzelonako taldeak disko barria aurkeztuko dau, egunotan plazaratu barri dauena. Doinu desbardinen nahasketea eta sonoridade propioa topetako saiakeretan buru-belarri ibili da taldea.

Amaitzeko, astelehenean arratsaldeko 17:00etatik aurrera Anje Duhaldek eskainiko da kantaldia ‘Gaztetxe’ gunean.

Oraindino ez dago zarratuta taldeen partaidetzea eta, besteak beste, Negu Gorriak taldeak kontzertua eskainiko dauenaren zurrumurrua zabaldu da.

Kontzertuez gan, aitatutako lau egunetan hainbat ekitaldi eta azoka antolatu dabez Etxarrin.

Gotzon Uribe

Gazte Topagunea 2004an egin zan azkenekoz, Gipuzkoako Itsasondo herrian. Aurten, Aste Santuagaz batera, apirilaren 14tik 17ra Etxarrin ospatuko da. Holan, hainbat ekimen eta kontzertuz disfrutetako aukerea izango da bertan.