Euskerea berbagai  IV. urtea // 156. zenbakia

Etorkinak eskolan


Amaitzeko, neuk be Julen Arexolaleibak Bat aldizkarian (2004) egindako adierazpenak ekarri gura dodaz hona: 'Uste dut makalenari errua botatzea jarrera xenofoboa dela. Nik irakasleen artean sumatzen dudanean, eta idatziz ekar ditzaket kasuak, "bi etorkin etorri dira gure eskolara eta orain arteko hizkuntza jarrera aldatu egin dute". Ba oso hizkuntza jarrera egokirik ez zen egongo etxe horretan! Pentsatzen dut nik: izan ere, bi etortzea nahikoa izan bada zegoen guztia hankaz gora jartzeko, askorik ez zegoen seinale. Ala?'.

Egia santua.

Xabier Paia

Patxi Juaristik Azpeitiko Euskerearen Patronatuan argitara emondako artikulua interes handikoa da gaur egungo gizartearen egoerea aztertzeko. Jon Maiaren Riomundo eleberriak joan dan urteko Durangoko azokatik euskal herritar askori gogoratu deutso euren abertzaletasunaren ostean zer dagoan ostonduta. Extremadura zein Zamoratik etorritako euskaldunak gaur egun aurrera begira bizi dira Euskal Herrian, noizean behin atzera begiratuta. Gaur egun, ostera, Zamora Rabat da eta penintsulea mundua, eta etorkinen saldoen arazoa be neurri berean hasi da.

Erakargarriak gara orain. Hego Ameriketako gazte batzuek esaten dabe eurei gizaldi batzuk lehenago ostutako ondasunak berreskuratzera etorri dirala. Beste batzuk euren ondasuna geure artean banatzera datoz, bizitzeko ezer gitxiren truke. Azken batean, ez dogu ahaztu behar datorrena badoala inondik eta bardin joango dala beste inor.

Hori bai, joan-etorria gauzatzen dan bitartean (edo hemen amaitzen dan kasuan betiko, jakina) migratzaileek Euskal Herrira egokitzen jakin behar dabe, hainbeste urtean arerioaren kontra izan dogun burrukea orain ez deiskun arerio handiago batek irabazi; ganera, konturatu barik irabaziko leukeen burrukea da geurea. Beraz, hemen lotu gura dabenei ahalik eta erraztasun gehien emon behar deutsegu, datuak ez daitezan izan diranak.

2004-2005 ikasturteko datuen arabera, Haur eta Lehen Hezkuntzan ikasten dabizen etorkinen % 82k A ereduan ikasten eben. Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, etorkinen % 79,3 egozan erderazko hezkuntza ereduan.

Egia da etorkinen eskolaratzea Euskal Herriak aurreikusi bako fenomenoa izan dala. Hainbat eskolatan gainbehera etorren A ereduaren berpizkundea ekarri dau horrek, A eredua bardin-bardin lotu ez dan arren. Izan be, bai Haur eta Lehen Hezkuntzan, bai Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan, helburuak errotik aldatu behar izan dira gazte barrien beharrizanetara egokitzeko: gaztelaniaz ezer gitxi dakienari ez jako Gongoraren testu bat emongo lehenengo egunean, ume jaiobarri bati babarrunak emotea lakoa izango litzatekeelako.

Horren ondorioz, eskola askotan A ereduari eutsi behar izan deutse. Horren kasu txarra be ez zan izango, sikeran teoriak dinoan konpetentzia bardintasuna lortuko balitz euskeraz eta erderaz. Baina argi dagoenez hori ez dala beteten, etorkinek jakin behar dabe zein dan gure egoerea.

'Etorkinen Hezkuntza Eredua' artikuluak dinonari jarraituz, Hizkuntzak eta Immigrazinoa jardunaldien (2004) barruan etorkinen mahai-inguruan parte hartu eban etorkin batek esandakoa kontuan hartu beharko geunke: 'Gurasoei bardin jake A edo D ereduan sartzea euren umeak, eskolara eroatea baino ez dabelako gura. Gurasoei ulertzeko moduan azaldu behar jake zenbaterainoko garrantzia daukan euren umeek euskerea ikastea, eta orduan ziur nago guzti-guztiek D eredua aukeratuko dabela'.