Anjel Lertxundi idazlea eta Jorge Gimenez itzultzailea Erroman
Bizkaie!
Associazione Culturale Euskara elkarteak eta Erromako UPTER Unibersidadeak Anjel Lertxundi idazlearen eta Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko presidentearen eta itzultzailearen berbaldi bat antolatu dabe apirilaren 3rako Erroman bertan. Euskal literaturea izango dabe berbagai eta, horri esker, idazle oriotarra barriro bueltauko da 1969an bere lehen obrea idatzi eban urira.
Erroman Euskal Herriaz eta kultura euskaldunaz interes handia dago, batez be Associazione Culturale Euskara eta UPTER Unibersidadean orain gitxi sorturiko Euskal Hizkuntzea eta Kulturearen Departamentuaren lanari esker. Gauzka holan dirala, euskerazko ikastaroak, kontzertuak eta euskal gaiei buruzko berbaldiak antolatu dira Erromako eskaintza kultural handiaren barruan.
Oraingoan, Lertxundi eta Gimenez izango dira protagonistak. "Gli scaffali di Babele" (Babelgo liburu-dendak) izenburupean, berbaldia astelehen arratsaldeko 19:00etan hasiko da, UPTERen egoitzako Pantaleoni Institutuan.
'Euskereak eta euskal literatureak Babelgo liburu-dendetan daben presentziaz berba egingo dot, unibertsaltasunetik zehaztasunera bidaiatuz', adierazo dau idazle orioarrak. Berbaldiaren bigarren zatian, normalean Lertxundiren obrak itzultzen dituan Jorge Gimenez itzulpegintzan dauen esperientziaz egingo dau berba.
Berbaldiaren ondoren, eta eguenera arte, Lertxundi eta Gimenez editore italiarrakaz batuko dira, idazle oriotarraren zenbait obra Italian argitaratzeko aukerea aztertzeko