Kirola bulegoan
Gotzon Plaza,
informatikoa
Ez, ez dogu kirolik egingo bulegoan, ikusi baino. Telebista eta irratia leku guztietara heldu dira. Internet euskarri legez aprobetxau eta telebistako saioak sarean ikusteko aukerea daukagu (hor dago Euskal Telebista, gure kasuan) eta gauza bera pasetan da irratiagaz (hor dago Bizkaia Irratia). Baina kasu batzutan, telebista-saio batzuk ikusi ahal izateko pagau egin behar da.
Estadu Batuetan, unibersidade mailako saskibaloi partiduak doban emitidu dabez sarean, CBS telebista-katearen bidez, 16 eguneko aproba moduan. Txapelketa hori oso ospetsua da baina orain arte telebista ‘klasikoan’ ikusteko aukerea baino ez egoan, CBS katean. Audientzia-maila oso altua izaten dabe eta internetez be ez da edozelakoa izan: 1,2 miloe ikus-entzule. Dana dala, CBSkoek muga batzuk be jarriz dabez, euren telebista klasikoa ez hondatzeko: kateak bide tradizionalez emitiduten eban urietan ez eben Internetez emoten partidua.
Kontua da bulegoetan partidu horreek ikusteko aukerea egon dala. Zaletuentzat, aukera interesgarria baina enpresa buruarentzat ez. ‘Challenger, Gray and Christmas’ izeneko enpresearen ikerketearen arabera, 16 egun honeetan Interneten emon diran saioek 3.800 miloe dolarreko galerak ekarri deutsiez enpreseari.
Honek guztiak bitxikeria bat be badauka: kirol saioak emoten ziran unean, CBSren webguneak ‘nagusia dator’ izeneko tartetxua eukan pantailan. Langilea saskibaloiko partidua ikusten baegoan eta nagusia hurreratzen bazan, botoitxu hori klikau eta finantza eta ekonomiako webgune bat agertzen zan monitorean. CBSkoen esanetan, ‘bromatxua’ baino ez zan.