DVDen etorkizuna
Argi dago galtzaileak kontsumitzaileok izango garana. Edukien fabrikatzaileak be dudan dagoz, bata ala bestea produzidu. Baten aldeko apustua egin ostean besteak irabazten badau burrukea, diru asko galduko litzateke.
Garatutako sistemon oinarria laser urdina deitzen dan teknologia da. Orain arte erabilten dan laser gorriagaz baino askosaz be informazino gehiago gorde daiteke, bost edo hamar bider gehiago gitxi gorabehera. Blu-Ray sistemea erabiliz, 50etik 100 GBera gorde geinke disko bakotxean. HD DVD erabiliz, 15etik 65 GBera.
Toshiba izan zan lehena produktua aurkezten, Las Vegaseko elektronika eta informatika azokan (CES 2006). Martitik aurrera, produktua 499 dolarrean (Estadu Batuetan baino ez) saltzen hasiko zala baieztu eban. Sony atzeratu egin da eta udarako edo kaleratuko ei dabez Blu Ray sistemako produktuak (1.000 dolarrean).
Lehenago aitatu doguzaz hardwareko enpresak batzuk Toshibaren alde dagoz eta, beste batzuk, Sonyren alde. Tartean, ganera, beste arlo batzuetako enpresak sartu dira, zine konpainiak berbarako: Toshibaren alde, Time Warner, Universal, Universal Pictures eta Paramount; Sonyren alde, Walt Disney, 20th Century Fox, Sony Pictures eta Metro-Goldwyn Mayer. Bideo jokoen arloa be saltsan sartuta dago: Microsoftek HD DVD-ren alde egin dau (xBox 360 bideo-kontsolan holako formatua sartuko dauela dino) eta Sony, jakina, Blu Rayren alde dago, Playstation 3gaz.
Gotzon Plaza,
informatikoa
Ezkerrean, praka gorriakaz, Toshiba, Microsoft, Intel, NEC, Sanyo Electrics, Kenwood eta MemoryTech. Eskoian, praka urdinakaz, Sony, Sharp, Dell, Samsung Electronics, Philips eta Matsushita Electric. Talde bakotxaren buruzagiak, Toshiba eta Sony. Burrukea hastera doa.
Gogoratzen dozue orain hogei urte VHS eta Betamax bideo formatuen arteko burrukea? Sasoi hartan, VHS bideo formatuak (JVCrena) irabazi eban. Urteak pasau dira eta bideoen lekua DVDek hartu dabe baina teknologiak aurrera egin ahala, arazoak sortu dira.
Definizino handiko telebistez eta formatuez berbetan gagozan garaiotan, DVDak atzean geratu dira: oraingo DVD batean, definizino handiko telebista bateko programako 20 minutu baino ezin dira sartu.
Sonyk eta Toshibak, arazo horri aurre egiteko, euren produktu barriak aurkeztu dabez: lehenengoak, Blu-Ray sistemea eta bigarrenak HD DVD sistemea. Sistemok ez dira bateragarriak, hau da, sistema bat aukeratu ezkero, ezin da bestea kopiau edo erreproduzidu. Burrukea bizi-bizia da, negozioak urtero 25.000 miloe dolar mobiduten ditu eta. Dana dala, beste hirugarren partaide bat be badago saltsa honetan: Hitachi. Enpresa horrek urte amaierarako merkaduratuko dau HDV sistemea. Momentuz, jokoz kanpo dago burruka nagusitian baina ikusteko dago.