Lisututeko zeregina desagertu aginean?

Bizkaie! 2006-05-19 00:00   txutxu-mutxuan
Gero eta gitxiagoa plantxetan da Baina, holako atazak neurtzeko datuei erreparauta, Euskal Herriko andrazkoek 12 minutu inguru erabilten dabez egunean erropea lisututeko, hau da, alkondora bi zelan edo halango trebetasunez plantxetako aina denpora. Gizonezkoek, ostera, askoz be denpora gitxiago emoten dabe eurentzat gorrotagarrienetarikoa dan ataza honetan eta batez beste egunean minutu bat erabilten dabela kalkuletan da. Aldi beratan, gero eta ohikoagoa da tindategira hurreratzea. Aurreko hamarkadan batez be jantzi bi eroaten ziran tintategira urtean; gaur egun, ostera, kopuru horrek gora ...

Energia nuklearraren ganeko eztabaidea gori-gori

Bizkaie! 2006-05-12 00:00   txutxu-mutxuan
Begiluzea

Mundiala, prostituzinoa eta Suedia

Bizkaie! 2006-05-05 00:00   txutxu-mutxuan
Sentsibilizauriko herrialdea Aitatzekoa da Suediako eretxi publikoarentzat prostituzinoarena nahiko gai eztabaidagarria izan dala, 'sexua erostea' orain dala zazpi urte garalazo ebelako. Ganera, gaur egun prostitutea ez da zigortzen, baina bai, ostera, sexuaren truke pagetan dauen kontsumitzailea. Alemanian, barriz, prostituzinoa legezkoa da eta, Europako ganerako herrialderik gehienetan lez, teorian zigortzen dana andrazkoen trafikoa da. Gorago esan dan lez, Suedian prostituzinoa ez-legezkoa da. Hori dala eta, Borgström-en eretxiz, mundialera joan ezean, herrialdeak argi eta garbi itxiko dau zeintzuk diran euren printzipioak. Baina ...

Adimenaren gimnasia eta garuna

Bizkaie! 2006-04-28 00:00   txutxu-mutxuan
Garunaren erreserbea Orain dala urte batzuk pentsetan zan zahartzaroari lotutako neuronen galerea (neuronek garunaren erreserbearen zatirik garrantzitsuena dira) berreskuratuezina zala eta, beraz, hondamen kognitiboa be atzera buelta bako prozesua zala. Guztiagaz be, animaliakaz eta gizakiakaz egindako hainbat ikerlanek agirian imini dabe, batetik, ez dala hainbeste zelula neurologiko galtzen eta, bestetik, pilaturiko neuronen kopurua baizen garrantzitsua dala lotura dendritikoak edo sinapsia (garuneko ehuna lotu eta komuniketan dauen zirkuitua) egoera onean eukitea, hau da, garuneko sarea modu egokian ibiltea. Eta zelan eutsi ...

4x4 ibilgailuen moda kutsatzailea

Bizkaie! 2006-04-21 00:00   txutxu-mutxuan
Gehiegizko kontsumoa zigortu beharra Aurki, Ingurumen Ministerioak autonomi erkidegoei matrikulazino zergea % 15 igoteko ahalmena emotea pentsauta dauka. Edozelan be, oraindino goiz da behin betiko igoerak zenbatekoak izan diran jakiteko, ministerio bien arteko akordioa itxita ez dagoalako. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak ziurtatu dau ez daukala aurreikusita epe laburrean aldebakarreko erabagirik hartzea. Guztiagaz be, proposamena interesgarritzat jo eta onartu dau trafikoaren kutsadurearen aurka egiteko antzeko neurriak aztertzen diharduela. Diesel ibilgailuen salmentea itzel handitu da azken urteotan; gaur egun saldutako ibilgailu guztien % 65 ...

Osasungarria plastikozko botiletan ontziraturiko ura?

Bizkaie! 2006-04-14 00:00   txutxu-mutxuan
Diru piloa mobiduten dauen salgaia Azken 30 urteotan ontziraturiko ura munduan dirurik gehien mobiduten dauen legezko hirugarren salgaia bihurtu dala kalkuletan da, petrolio eta kafearen aurretik. Munduko biztanleek urtean 148.000 miloe ur ontziratu edaten dabe, Nestlé multinazionalak emondako datuen arabera, eta urtero 84.000 miloe euro inguru gastetan dabez honetan. Zientzialariek hobeto aztertu gura dabe plastikozko botiletan ontziratuta saltzen dan uraren auzi hau. Ganera, ez dau emoten guztiak bat datozenik. Izan be, Shotyk-ek topautako antimonio dosiak txiker-txikerrak ei dira ...

Gazteak eta boteiloiak

Bizkaie! 2006-04-07 00:00   txutxu-mutxuan
Halanda ze, datorren martiaren 31n makroboteiloiarako deialdia eginda dago; horren haritik, Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, adierazo dau, azkenean topaketa hau aurrera eroaten bada, 'neurriak hartu behar izango dirala'. 'Hogei mila badatoz, ez dogu zalditeria atarako, baina ez gara bape pozik egongo eta zer edo zer egin behar izango da'. Ikusi beharko. Begiluzea

Alemania etorkizuneko autoaren bila

Bizkaie! 2006-03-31 00:00   txutxu-mutxuan
Begiluzea

‘Da Vinci's Code’-ren turistak

Bizkaie! 2006-03-24 00:00   txutxu-mutxuan
Begiluzea

Emakumezkoentzako azken estimulatzaile arrakastatsua

Bizkaie! 2006-03-17 00:00   txutxu-mutxuan
Emakumeak pozarren Eraztuna behin baino ezin da erabili, 20 minutuko autonomia besterik ez daukalako, baina amatau daiteke, behin erabilteari itxi eta gero. Produktu honek ez dau gizonezkoen erekzinoa luzatzen, andrazkoen klitoria estimuletako baino ez dago eginda. Une honetan eraztuna ezin da erraz topau; izan be, Taiwan-en egindako dardargailu txiki hau banaketa fasean dago eta oraindino ez da modu ofizialean merkaduratu; orain dala gitxi amaitu barri dabe telebistarako iragarkia, baina ez da pantailaratu eta botikaririk gehienek ez daukie haren barririk. Edozein ...

Ligetako eta lagunak topetako bide barriak

Bizkaie! 2006-03-10 00:00   txutxu-mutxuan
Zelan topau lagun barriak? Imajinatu eizu lan kontuak dirala-eta uri barri batera ailegau zarala edo betiko lagunak ezkondu eta seme-alabak ekarten hasi dirala edo buru-belarri ikasi ostean, amesetako oposizinoa gainditu dozula, baina horretarako koadrilako lagunak galduta. Jentea ezagutzeko gurari hori ez da beti lotu behar ligetako edo bikotekide bat eukiteko helburuagaz. Edade batera heldu eta bikotekiderik ez daukien personei urtetea gustetan jake, afaltzen joatea edo astialdiaz beste modu batera gozetea; normalean ez daukiez ezkondutako lagunek adina betebehar. Orain arte, single ...

Bardintasunik ez neska-mutikoen artean

Bizkaie! 2006-03-03 00:00   txutxu-mutxuan
Desbardintasuna zuzentzea Emakunderen ustetan, hezkidetzea tresna egokia da, desbardintasuna zuzentzeko; guztiagaz be, dan-dana ez dago irakasleen esku, gizarteak eta familiak zeregin garrantzitsua beteten dabelako jarreren aldaketan. Edozelan be, Moyuaren eretxiz, hezkuntzako profesionalei jagoke hezkidetzearen ganeko preparazinoa eskatzea, bai eta aldaketarako proposamenak bultzatzea be, ikastetxeetan bardintasunaren gaia lehentasunezkoa izan daiten. Txostenak azken hamarkadotan egindako lana positibotzat jo arren, oraindino asko be asko egiteko dagoala adierazoten dau; izan be, bardintasuna lortuta dagoalako ideia zuztartuta egon arren, hori ez da benetako errealidadea. Azterlanak ...

Zilborrestearen odola eta zelula amak

Bizkaie! 2006-02-24 00:00   txutxu-mutxuan
Linfomak osatzea Etorkizunean emoileak edo senideren batek gaixotasunen bat tratetako zelula amak erabili behar izan ezkero, amari erditu ostean ataratako odola erabiliko litzateke horretatik zelula amak eskuratzeko; gomutatu beharra dago zelula amek organoak eta ehunak birsortzeko gaitasuna daukiela. Antza danez, zelula amei esker etorkizunean hainbat leuzemia edo linfoma mueta osatu ahal izango dira; ganera, bihotzekoek kalte egindako zatiak lehengora ekarri edota bizkarrezur-muinetako gaixotasunak osatu ahal izango dira. Bestalde, Valentziako laborategiak erabilitako teknikeak ez ei dakar legezko arazorik, gordetan dan odola ...

Galdutako altxorraren bila

Bizkaie! 2006-02-17 00:00   txutxu-mutxuan
Teknologiarik onena Teknologiari jagokonez, 'Odyssey' enpreseak munduko ekiporik onenak daukaz. 'Odyseey Explorer' itsasontziak miloe bi dolarreko kostua euki eban. Itsasontzi hau kokapen dinamikoko sistema batez horniduta dago, hau da, alboko helizeak daukaz, itsasontzia hondoaren ganeko puntu berari eusteko kapaza izan daiten, beti be GPSren laguntzaz eta itsasoaren nahiz haizearen egoerea gorabehera. Hori abantaila ikaragarria da, 700 metrora 7 metroko luzerako eta 3 tonako urpekuntzi bat egon ezkero. 'Zeus' izeneko urpekuntzi hori Robert Ballard-ek 'Titanic' esploraukeran erabilitakoaren antzekoa da. Itsasontziari kable ...

‘New Horizons’ Plutonera bidean

Bizkaie! 2006-02-10 00:00   txutxu-mutxuan
Pluton benetako planetea? Gorago esan lez, kapsulearen beste interesgune bat Neptunotik harantzago dagoan Kuiperren gerrikoa aztertzea da. Lehenago planeten hondakinak gordeten ebazan troka edo zabortegi modura ikusten zana, gaur egun miniaturako 100.000 mundu baino gehiago daukazan gordeleku modura ikusten da. Igaz Kaliforniako Michael Brown astronomo ezagunak gerriko honetan Pluton baino handiagoa dan mundu bat dagoala adierazo eban; mundu horri Lilah izena emon eutsien zientifiko ospetsu honen ohorez. Eguzki sisteman hamargarren planetea topau izanak Pluton benetako planetatzat hartzen ez dabenen ...

Nork jagoten dauz medikuak?

Bizkaie! 2006-02-03 00:00   txutxu-mutxuan
Depresioak, eskizofreniak... Kataluniako esperientziak erakusten dauenari jarraituz, medikuen artean ohikoak diran gaixotasunen artean nortasunaren gorabeherak, psikopatia arazoak, depresioak eta erretako profesionalaren sindromea dagoz. Sustantzien kontsumoari jagokonez, zuztartuen dagoana alkohola da. Morfinearen edo estupefazienteen kontsumo kasuak sano urriak dira. Edozelan be, arazo honeek lanean daukien eragina azkenengo gauzea da. Programa honetako adituen esanetan, esate baterako kokainearen gehiegizko kontsumoak beharrari eragiteko, lehenengo eta behin, seguru antzean medikuaren famili inguruneak edo ingurune personalak guztiz apurtuta egon behar dabe. Medikuen Euskal Kontseiluak Osasun Sailagaz ...

Kaxmirren eta Pakistanen hotzak hilten hasita

Bizkaie! 2006-01-27 00:00   txutxu-mutxuan
Edozelan be, txarrena ez da oraindino heldu, negua gogortzeagaz batera, datozen asteetan egoereak okerrera joko dau eta. Ganera, mendietako haranetan geratu diran familia askok erabagi leikie zelaiotara jaistea, babes bila. Beste ardura larria zera da: osasun laguntzarik eza. Eskualdeko eraikin publikorik gehienak suntsituta dagoz, bai eta ospitaleak nahiz osasun zentroak be. Negu gorria dator eta persona honeek ez dabe aterperik eukiko. Hotzak, gaixotasunek eta goseak koktel hilgarria osotzen dabe eta ez dau emoten munduari lar ardura deutsonik. Begiluzea

Ostalariak eta tabakoa

Bizkaie! 2006-01-20 00:00   txutxu-mutxuan
Amarruak Legeak egiten dauenak amarrua be egin ei dau. Ostalaritzearen gremioak zirrikitu guztiak bilatuko dauz,'zuzena ez dan araudi honen aplikazinoa' ebitetako. Legezko testuak ezartzen badau 100 metro koadroko establezimentu guztiek erretzaileentzako guneak atondu behar izango dabezala, jaubeak ahaleginak egingo dauz lokalak 99,2 m2 besterik euki ez daian.' Ez dogu desobedientziaren aldeko deirik egingo, hori legearen aurkakoa dalako'. Aukera modura ikusten dabezan presino neurrien artean poliziaren telefonoak kolapsetea dago, baimenduta ez dagoan gune batean erreten dabilen bezero bat dagoala ...