EAEk susperraldi ekonomikoari eutsi deutso 2004an
2005-04-01 00:00 txutxu-mutxuan
Behar barik dagozanen kopurua gitxitu da
Eusko Jaurlaritzako datuen arabera, euskal ekonomiak % 3 igon eban 2004an, eta estadukoak, ostera, % 2,7. Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordearen ustez, igaz "errekuperazino ekonomikoa baieztu egin zan".
Behar barik dagozanen kopurua %7,8 bajatu da azkenengo legegintzaldian. Ganera, kopurua 1985etik izandako kopururik txikerrena da. Bestalde, une honetan biztanleen % 64,2 dabilz beharrean. Guztiagaz be, datu ezkor batzuk be izan dira, berbarako inflazinoarena, % 3koa izan dalako. Ganera, 2005ean, kopuru hori ez dala bajatuko aurreikusi dau Jaurlaritzak.
Bestalde ...
Zaratots larregi M-11ko atentaduaren inguruan
2005-04-01 00:00 txutxu-mutxuan
Gomutearen osteko zaratotsak
M-11ko Biktimen Alkarteko kideek ez dabe ekitaldietan esku hartu. Pilar Manjon alkarte horretako buruak adierazo ebanez, ez etozen bat egun horretarako antolatutako ekitaldiakaz, euren eretxiz, biktimak baketan itxi eta isiltasun eguna zalako.
Horrezaz ganera, hainbat komunikabidek, esate baterako Prisa taldearen ingurukoek, behin eta barriro gogoratu dabe, arrazoiz baina helburu politiko argiakaz, PPk erabilitako faltsukeria, atentaduaren osteko egun bietan egilea ETA zala adierazotean. Era berean, PPko hainbat ordezkarik oraindino ez dabe ETAren egiletasun intelektuala baztertzen, hori baiezten dauen ...
Gurasoek seme-alabakaz sexu eta HIESAren inguruan berba egitearen garrantzia
2005-03-25 00:00 txutxu-mutxuan
“Naturaltasunez”
Kanpaineari indar eta sendotasuna emoteko, Interneten web gune bat edegi dabe; bertan, gurasoek giza inmunoeskasiaren birusaren ganeko informazino zabala eskuratu daikie, bai eta seme-alaben sexu heziketeari aurre egiteko modua be. Materiala egiten jardun daben espezialistek azpimarratu gura izan dabe sexu heziketea jaiotzatik bertatik hasten dala, “horren jakitun egon ez arren, seme-alabak hezten gabilzalako eten barik, gure lotsa, laztan, isilune edo eretxien bitartez”.
Azaldutakoagaz bat, sexu heziketearen helburua gazteek umeak nondik datozan eta sexuaren bitartez hartu daikiezan gaixotasunak zeintzuk diran ...
Munduaren egonkortasuna kolokan
2005-03-18 00:00 txutxu-mutxuan
Inbersino gehiago
Nazinoartearen miopiaren adibideak sobran dagoz. Esate baterako ur garbia eta saneamentuak emoteak holakorik ez daukien 2.000 miloe personari 37.000 miloe dolarreko kostua eukiko leuke; goseteak erdira jaisteak, 24.000 miloe; andrazkoei ugalketearen inguruan zuzendutako zerbitzuek 12.000 miloe; analfabetismoa desagertu eragiteak 5.000 miloe; garapen bidean dagozan herrialde guztietako umeei beharrezko txertoak emoteak 3.000 miloe.
Adibide gehiago dago. Urtean Hiesaren kontra burrukan egiteko 10.000 miloe eta malaria kontroletako 3.000 miloe dolarreko inbersinoa eginda ...
Matxismo birtuala
2005-03-11 00:00 txutxu-mutxuan
Andrazko hipersexualak
Bataz beste, joko bakotxean 15 personaia maskulino agertzen dira eta hiru femenino besterik ez. Baina, ganera, andrazkoen irudikapenak hipersexualizauta dagoz. Holan, bideojokoetako hamar andrazkotatik bederatzik gorputz sentsuala daukie (bular handiak eta oso gerri biribilak); era berean, % 67 inguru oso argalak dira eta ez dagoz bape proportzionauta. Laburbilduz, neurri fisiko irrealak daukiez, gehienetan erdi gardenak eta erakargarriak diran jantziak eta guzti.
Andrazko ederren pertzepzino honi, kasuen % 87an, “aingeruen arpegiak” gehitu behar jakoz, behin betiko gaztetasunaren mitoaren erakusgarri. Ezaugarri horreek ...
Kiotoko protokoloaren ostean, zer?
2005-03-04 00:00 txutxu-mutxuan
”Asmo handiak daukaguz”
Ingurumen komisarioak, Stavros Dimas-ek, ukatu dau Batasuneko presidenteak jarrera hau albo batera laga gura dauanik. “Asmo handiak daukaguz eta aldaketa klimatikoa ebitetako buruzagitza eta zuzendaritza zereginari eutsi gura deutsagu, baina, era berean, eraginkorrak izan gura dogu. Emoitzak eskuratzeko beharra itxurak egiteko politika baten ordez aldatzen badogu, ez nago konforme” adierazo eban.
Hori dala eta, Europako estrategiaren helburu nagusia ondokoa da: Estadu Batuak, Indiak eta Txinak aldaketa klimatikoaren kontrako burrukeari heldu deioen lortzea; izan be, Kanada, Errusia, Japonia ...
Dirua eta osasuna
2005-02-25 00:00 txutxu-mutxuan
Eskuzabaltasuna eta burtsak
Asiari begira dagoan eskuzabaltasun handi honek bape itxaroten ez zan beste ondorio bat ekarri eban. Pentsetakoa zan kalteturiko herrialdeetako burtsek behea joko ebela hondamendi handi eta ikaragarria ikusita, baina, harrigarria izan arren, gora egin eben. Lehenengo astean, Sri Lankakoak % 3,9 egin eban gora, Indonesiakoak % 3 eta Thailandiakoak % 4,4. Analisten esanetan, burtsen baikortasun hori bakar-bakarrik azaldu eikean nazinoarteak erakutsitako eskuzabaltasuna zala eta. Herrialde honeen aldeko ekimena izugarria izan da eta horren adibidea da Mugabako Medikuek “dohaintza ...
Andra eta gizonen garuna
2005-02-18 00:00 txutxu-mutxuan
Neurria garrantzitsua da? ANDRAK: Israelgo Ruben Gur zientzialariaren esanetan, andreek materia gris handiagoa (zelulak) daukie eta gizonezkoek materia zuri handiagoa (zuntz nerbiosoak). Horrek azalduko leuke emoitzak zergaitik diran bardinak adimen probatan. GIZONAK: orokorrean andrazkoek baino garun handiagoa daukie. Aldi berean, sexu portaeraz arduratzen dan hipotalamo handiagoa daukie. Dana dala, sistema linbiko txikiagoa daukie eta horrek sentimentuak adierazoteko gaitasuna murrizten dau. Gizona, ganera, bortitzagoa da.
Eboluzinoa. ANDRA-GIZONAK. Azterlan eztabaidatsuan, Gur zientzialariak deduzidu dau gizonezkoek kasu gehiago egiten deutsiela narrastietan oso garrantzitsua ...
Jateko pozoituak
2005-02-11 00:00 txutxu-mutxuan
Isilpeko intoxikazinoa
Elikagaien oihan honetako benetako arriskua ondokoa da: gaur egun kontsumitzaileok ez dakigula onaren eta txarraren artean bereizten. Adituentzat be gatx-gatxa da hainbat alergia, gorabehera hormonal edo bizienen benetako jatorria non dagoan jakitea. Arazoa da fruten eta barazkien hazkuntzan erabili ohi diran pestizida, fungizidak eta bestelako produktu kimikoak gorputzaren ehunetan gitxika-gitxika metatzen doazela eta sintomak ez dirala epe laburrean agertzen. Jatekoen bitartez urteetan produktu honeen kantidade handiak iruntsi eta gero baino ez gara gaixotuko. Isilpeko intoxikazino baten antzekoa da ...
Depresinoaren kontrako botiken kontsumoa gora
2005-02-04 00:00 txutxu-mutxuan
EAEko datuak
EAEn be antidepresiboen kontsumoak eten barik gora doan jokaera bati segitzen deutso. Azken datuen arabera, botika mueta honeen salmentak %10 hazten dira urtero-urtero. Ondorioa sano argia da: kontsumoak erritmo horri eusten badeutso, medikamentu honeen errezetak bikoiztuko dira hamar urteko epean. Araba da hazkunde tasarik handiena daukan lurraldea; bertan kontsumoa % 11 hazi da. Horren ostean, Bizkaia daukagu % 8,5eko igoereagaz eta Gipuzkoa % 6,5ekoagaz. Lasaigarrien kasuan be, Araba da lehenengo postuari eusten deutsona; gauzak holan, lasaigarrien kontsumoak % 10 igon ...
Gosearen kontrako burrukea
2005-01-28 00:00 txutxu-mutxuan
Urtenbide bikotxa
Berekoikeriagaitik besterik ez bada be, FAOk uste dau arazoa ikuspuntu pragmatiko batetik oratu eta giza hondamendi honek 500.000 milioi dolarreko diru sarreren galerea dakarrela pentsau behar dala. “Produktibidade defizit hau Estadu Batuak bat-batean desagertzeak ekarriko leukenaren antzekoa da”, argitu dau Diouf-ek. FAOk hainbat herrialde pobretan egindako beste kalkulu baten arabera, gaur egungo iodo, kaloria eta proteina falteari eusteak herrialde pobre bakotxaren BPG % 15 murrizten dau kasu batzuetan.
Txostenean behin eta barriro aitatzen da goseari aurre egiteko beharrezko ...
Mamuez beteriko garunak
2005-01-21 00:00 txutxu-mutxuan
Jainkoa eta mamuak
Sinismen edo siniskeriek zalantzazko estimuluak esangurez beteteko jokaerea handitzen dabe. 1996ko irailean Floridako eraikin bateko kristal erdi garbituetan Ama Birjinearen irudia agertu ei zan; milioi erdi sinistun batu zan irudia ikusteko. 2003ko urtarrilean, ehundaka persona batu ziran Sydneyko hondartza batean 300 metrora egoan egurrezko hesi bati begira; izan be, asaotik ikusita, hesian Birjinearen silueta bat ikusten ei zan.
Edozelan be, kultur arrazoiak dirala eta, baten batek existiduten ez diran ereduak topetako jokaera handiagoak eukita be, horrek ez ...
Gabon laikoak jaio dira
2005-01-14 00:00 txutxu-mutxuan
Heriotzearen mitoa
Gotzainen protestak gorabehera, gabon laikoek etorkizuna daukiela emoten dau. Adituek, behinik behin, hori uste dabe. Izan be, gabonak kristinautasunaren zentzua galdu eta kontsumoaren jai eta ospakizun bihurtu dira. Jenterik gehienak gabonen barri dauka kalean iminten diran apaingarriak dirala eta, baina ez daki zeintzuk izan diran jai honeetako orain arteko edukinak. Kristinauak be gabon tradizionaletako baloreak galtzen dagoz arian-arian.
Estadu Batuetako zine industria indartsuan ikur kristinauak aspaldi desagertu eta horren ordez Noel jauna, edur oreinak eta arbolea sartu deuskue ...
Lurraren tenperaturea gora eta arrain tropikalak Bizkaiko itsasoan
2005-01-07 00:00 txutxu-mutxuan
Osasuna
Azaleko bizien kasuak handituko dira ozonoko geruzearen zuloa dala eta. Sikateakaz batera, edateko ura urritu eta horrek osasun publikoari mehatxu larria ekarriko deutso. Malariaren moduko gaixotasunak eta orain arte tropikoan besterik agertzen ez ziran beste batzuk beste lurralde batzuetara zabalduko dira.
Espezieen desagerpena
Landare eta animalia espezieen % 15etik % 37ra bitartean desagertuko dira 2050erako. Artikoko lurraldea urtuko dan ezkero, hartz zuriak, kasu baterako, desagertu egingo dira mende honen amaieran. Zetazeoen hainbat espezie urrituko dira. Tenperaturen aldaketen ondorioz, animalia asko lekualdatu ...
Euskal herritarrak gero eta zaharrago
2004-12-31 00:00 txutxu-mutxuan
EAEko osasun gastua
Gizartearen aldaketa honen ondorioek Osakidetzaren arlo ekonomikoari be eragingo deutsie. Txostenak emondako datuen arabera, EAEko osasun gastuak Europako hainbat herrialdetan egiten dabezanen azpitik dagoz. BPGri jagokonez, EAEk % 6,1 inbertiduten dau; zerbitzu hau ondo be ondo jagoten dauan Alemaniak, ostera, % 10,5 eta Italiak % 6,8. Ganera, azterlanak zehazten dau arlo publikoak finantzaketa osoaren % 76 hartzen dauala eta ekarpen pribatuak oso zati txikia, hau da, Europako beste herrialde batzuetan baino zati txikiagoa.
Edozein kasutan be, agiriak adierazotakoaren ...
Gabonek esplotauta
2004-12-24 00:00 txutxu-mutxuan
Hilean 55 euro baino gitxiago jasoten dabezan esklaboak
Txinako gobernuak dino Txinako fabriketako batezbesteko soldatea 600 yuanekoa dala, hau da, hilean 55 euro ingurukoa. Errealidadean legeak ezarritako lan baldintza gogorrak be (gitxieneko soldatea 40 eurokoa da hilean) ez dira beti beteten. Shantou eta Dongguan-eko fabrika askotan beharginak 50 erantzun daukazan galdera-sorta bat memorizetan behartzen dabez, lan ikuskatzaileek edo Sartaldeko enpresa buruek itaundutakoari erantzun ahal izateko.
Langileen lekukotzek bestelako ikuspegi bat emon eta, produkzioan akatsak egitean, zigor sistema baten aplikazinoaren barri ...
Gripea, mehatxu ezkutua
2004-12-17 00:00 txutxu-mutxuan
Benetako arriskua
Adituen esanetan, oilaskoen gripearen birusa nahiko kontrolauta dagoala emoten dau; dana dala, OMSk pentsetan dau epe laburrean mundu mailako larrialdi bati egin beharko deutsagula aurre, mutazino bat izateko arriskua benetakoa dalako. Ganera, negua gero eta hurrago dago, birusak ondoen moldatzen diran sasoia, hatan be.
Aurtengo denporaldian 65 urtetik gorako personei eta arrisku taldeei (gaixo kronikoak eta osasun arloko beharginak) emongo jaken txertoa tribalentea da, Kaledonia Barriko 1999ko A birusaren anduiagaz, Fujian-go 2002ko bigarren A birusaren anduiagaz eta Shangaiko ...
Umetarik eskuko telefono eta guzti
2004-12-10 00:00 txutxu-mutxuan
Mozkorraldi elektronikoa
Eskuko telefonoa umeen bizitzan bete-betean sartu da. Orain dala hogei urteko jaunartzeetan erloju, liburu edo bizikletak erregaletan baziran, gaur egunean ohikoa izaten da hari bako telefono mueta honeek erostea.
Zelularren fenomeno hau modearen araberakoa dala pentsetan da, baina gurasoak ez dagoz bape arduratuta traste horreei sarritan emoten jaken erabilerea larregizkoa izan arren. Komunikazino faltea bultzatuagaitik be, arazo honek ez dau zaratarik ataraten.
Hainbat soziologok esaten dabenari jarraituz, aztertu beharra dago umeek ia zergaitik joten daben eskuko telefonoetara edo ...
Bush-en aldekoak ezagutu guran
2004-12-03 00:00 txutxu-mutxuan
Hirugarren baieztapena: 'Bush-ek alde handiz irabazi dau'.
Guzurra. Berraukeraketa hau estu-estua izan da. AEBak bitan bananduta dagoz. Uriak eta landa eremuak. Adibiderik onena uriburua da, Washington. Bertan Kerry-k botoen % 90 eskuratu ebazan. Handik 40 kilometrora errepublikarren eremua hasten da. Eta Kaliforniaraino heltzen da, gitxi gorabehera 4.000 kilometro zeharkatu ostean.
Eremu zabal horretan Bibliagaz batera (edo Bibliaren interpretazino berezia eginda) emoten da botoa. Bush-en aldekoen % 85ek botoa emon deutsie 'presidentearen balioakaitik'. Bape morala ez dan goi burgesiaren eta balioen gaiakaz ...
Hamazortzi mila hildako, medikuarenera joaterik ez daukielako
2004-11-26 00:00 txutxu-mutxuan
Klase ertainak eta osasun zerbitzuak
AEBetako ekonomia apaltzen danean, klase ertainek horren kalteei eutsi behar deutsee. Ironikoa da, baina AEBetan pobrea izan eta behar barik egonda laguntza mediko hobea jaso daiteke lanaldi osoko beharra eukita baino.
Estadu Batuetan enpresa handietako beharginek, jubilatuek eta pobre-pobreek baino ez daukie poliza medikorik. Baina negozio txiki bateko behargin batek edo enpresaburu txiki batek asegurua pagau beharra dauka, hau da, hilean batez beste 800 euro balio dauan asegurua. Hori, zoritxarrez, lujo itzela da 40 milioi ...