Hamabost urte barru, etorkinak biztanle guztien % 10 inguru EAEn
2004-11-19 00:00 txutxu-mutxuan
Ondorioak
- Gure biztanleriaren piramidean belaunaldien ondorengorik ez dagoan legez, etorkinen ekarpenak orain arte sortutako desoreka handia bardindu leike. Kontuan izan behar da azken 30 urteotan euki doguzan jaiotze tasa urriek gure egitura ekonomikoa kolokan imini dabela. Hamasei eta 24 urte bitarteko 125.000 persona gitxiago dagoz, kopuru absolutuetan, 1997an baino.
- EAEk gizarte lehiakorra izaten segiduten badau, immigranteak biztanleriaren % 10 izan leitekez 15 urte barru, hau da, 200 mila persona inguru kopuru absolutuetan.
- Horren ondorioz, planifikazino eta integrazinorako ahalegin handiak egin ...
Udan puntutako gidabaimen barria izango da abian
2004-11-12 00:00 txutxu-mutxuan
Araua ez betetearen larritasuna
-6 puntu: alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzea; ausarkeriaz gidatzea; abiadura handian joatea, mugearen % 50etik gora eta 30 kilometroan; eta alkoholemiaren edo drogen probak egiteari uko egitea. Horreek guztiak arau-hauste oso larritzat joten dira.
-4 puntu: baliorik ez daukien agiriakaz gidatzea; beharrezko segurtasun neurriak beteten ez dauzan autoagaz gidatzea, edo IAT (ITV) arauak ez betetea; istripua edo sutea eragin daiken edozer autotik kanpora botatea; stop bide seinalean ez gelditzea; eta egokitzen jakonari bidea ez emotea, besteak beste ...
DBHko hiru ikasleetarik bat erasoen jomugea EAEn
2004-11-05 00:00 txutxu-mutxuan
Adiskideen laguntzea
Azterlanak dakarrenez, persekuzino mueta honen biktimeak ikaskideei eta adiskideei eskatu ohi deutsie laguntzinoa. Oso gitxi dira guraso edo irakasleen babesa eskatzen dabenak. Aita-amek, ganera, ez dabe eskolako hartu-emonen barri eukiten. Ez dakie zein dan seme edo alabearen rola, euren portaerea ondo ezagutzen dabela adierazo arren. Irakasleei beste horrenbeste pasetan jake. Jokabide batzuk asmetako gauza izan daitekez, baina, argibide eske hurreratukeran gazteek erasook ezkutatu edo ukatzen badabez, ezin dabe gauza handirik egin.
Amaitzeko, José Antonio Oñaederrak adierazoten dau erasotzaileek ...
Tabako enpresak, errudunen jesarlekuan
2004-10-29 00:00 txutxu-mutxuan
Legezko ekintza nagusiak tabakoaren kontra
1998ko zemendiaren 17an: AEBetako tabako enpresek 46 estaduri 206.000 milioi dolar pagetea onartu eben 2025era bitartean, epaiketak saihesteko.
1999ko irailaren 22an: Janet Renok, AEBetako fiskal nagusiak, tabako industriaren kontrako 25.000 milioi dolarreko demanda baten barri emon eban.
2000ko garagarrilaren 15ean: bost enpresak 145.000 milioi dolarreko isuna ordaindu behar izan eutseen Floridako hainbat erretzaileri.
2000ko zemendiaren 7an: Europako Batzordeak Estadu Batuetako konpainiei demandea imini eutsen kontrabandoa zala eta.
2001eko urtarrilaren 4an: Bartzelonako hainbat ...
Gazteen geroa
2004-10-22 00:00 txutxu-mutxuan
Osasuna eta jateko moduak
Honek beharbada ez dauka zerikusirik bizi maileagaz baina bai bizi kalidadeagaz. Gaur egungo gazteek txarrago jan, kirol gitxiago egin eta gozputzearentzat askoz be kaltegarriagoa dan ingurumen batean bizi dira. Ondorioz, 50 urtera heldukeran, gurasoena eta, batez be, aitita-amamena baino osasun txarragoa eukiko dabe.
Arazoa elikatzeko moduan dago, jateko modua gero eta urrunago dagoalako gure betiko dieta tradizionaletik. Erruduna denpora faltea ei da; aita eta amek etxetik kanpo behar egiten daben ezkero, umeek ogitartekoa jan beharrean industri ...
Sikate eta eurite handiagoak, beroketa globalaren ondorioz
2004-10-15 00:00 txutxu-mutxuan
Eurite eta sikate gehiago
Beroketa globalak dakarzan arazoak fenomeno meteorologikoetan be ikusten dira: korronte eolikoak handitzen dira eta eguraldiaren ohiko ereduak aldatzen dira, eurite eta sikate ugariagoak edo haizete gogorragoak sortu eraginez.
Administrazino Ozeaniko eta Atmosferikoko zientzialaria (NOAA) dan Kevin Trenbert-en esanetan, negutegi eragineko gasen emisinoa beroketa globalaren arrazoi nagusia da. Emisinoek ziklo hidrologikoa bizkortu eta ondorioz sikate gogor eta luzeagoak izateko arriskua handitzen da. Era berean, eurite eta uriol gehiago izateko arriskuak gora egiten dau, fenomenoak berezkotzat hartzen diran ...
Makinek bizimodua estututa
2004-10-08 00:00 txutxu-mutxuan
Esklaboak
Teknoestresaren adierazpideetariko bat informatikako berbakeran “multitasking” edo atazen pilaketea deritxon arazoa izaten da. Makina bat zeregin aldi berean beteteko gaitasuna tresnen ezaugarrietariko bat da, baina ez personena. Guztiagaz be, personok makinen ahalmenak bardindu gura izaten doguzanean, telefonoz berba eginez eta aldi berean teklatuan edo agenda elektronikoan idatziz, sarean nabegatuz eta programa batetik bestera salto eginez, gauzak ez doazela lar ondo esan daiteke. Seguru antzean menpean euki dogun teknikea apurka-apurka matxinatu da eta euren esklabo bihurtu gaitu, horretaz konturatu ez ...
Oporren osteko sindromea
2004-10-01 00:00 txutxu-mutxuan
Sintomak
Estresa sentiduterainoko irudipena handitu eta larridura hori bestelako adierazpideen bitartez azaltzen da. Sabeleko eta hesteetako gorabeherak izaten dira, digestinoa egiteko zailtasunak, meteorismoa. Beste batzuetan arnasa falta dala emoten dau eta bihotz taupaden erritmoa bizkortzen da. Larridureak eta artegatasunak eguneroko zereginei eragiten deutsee. Beharrean blokeo egoera batera heldu daiteke, egindako ahaleginak gitxi dirala pentsetan dalako eta bete beharreko zereginak pilatzen doazelako.
Traba honeek guztiek hartu-emon personalei be eragiten deutsee eta, ondorioz, hasarretzeko eta sumintzeko aukerak handiagoak dira, eztabaidak sortuz. Laneko ...
Bost piercingetariko batek arazoak sortu eragiten dauz ahoan
2004-09-24 00:00 txutxu-mutxuan
Infekzinoen iturburua
Literatura medikoan gaixo europar baten kasu bitxia jasoten da; izan be, persona honi larrialdiko ebakuntzea egin behar izan eutsien, mihineko giharrak apaingarri horreetariko bat oso-osoan iruntsi ebalako. Azken hilabeteetan, Europako Batasuneko batzordeak, gitxien-gitxienez, heriotza bi izan dirala adierazo dau; arrazoia baldintza higieniko txarretan ipinitako metalezko apaingarriak. Beharrezko ardura higieneko barik jarritako eraztunek eta tatuajeek ekarri leikiezan arriskuak dirala eta, Europako Batzordeak gai honetan esku hartzea erabagi dau; gauzak holan, batzordeak agindutako txostenen arabera, piercingen erdiak baino gehiagok ...
Bizitza barri baterako leihoak
2004-09-17 00:00 txutxu-mutxuan
Urietako erdiguneak eta egoitza eremu barriak
Bien bitartean, ekonomi maila handiagoko herritarrak erdiguneak berraukeratzen hasi dira; hainbatetan, ganera, ondo be ondo kokatuta dagozan eremu zaharrak berreskuratzeari ekin deutsie. Iparramerikako ereduari jarraituz, urien kanpoaldean gasolindegi, hipermerkatu eta astialdi lokalak izaten dira. Espazio lakonikoak dira, erdigunearen animazino, giro eta memoriarik ez daukienak. Era berean, gune urbanoetatik hurrago dagozan herri txikerragoetan egoitza eremuak eratzeari ekin jako, densidade urriagoko baina kalidade handiagoko etxeak eregiz.
Bizimodu lasai eta erosoaren aldeko ilusinoak batzen dauz auzo barri ...
Lo falteak osasun arazoak sortu eragiten deutsoz herritarren erdiari
2004-09-10 00:00 txutxu-mutxuan
Garrantzi handiko gorabehera
Ondo lo egitea garrantzi handikoa da. Kontuan hartu beharra dago loak indarbarritzeko zeregina ez eze oraindino ondo ezagutzen ez doguzan bestelako funtzioak be beteten dauzela. Lo egin bitartean, gorputzearen funtzionamentua hobetzen daben hormonak jariatzen doguz, aldaketa metabolikoak gauzatzen dira eta memoriak behar egiten dau egunez jasotako informazinoa finkatzeko.
Egunez gitxienez herritar helduen %5i eragiten deutson logureak gauez atseden hartzeko ezintasunen ondorioa da. Aharrausia ez da arazo handi bat, baina gidatu edo prezisino handiko tresnak kontrolau bitartean lokartzea ...
Iruñean biodiesela ikertzeko lehenengo lana bultzatu da
2004-09-03 00:00 txutxu-mutxuan
Landa garapena
Bioerregaien erabilerea (biodiesela eta bioetanola) garraioaren ingurumen eragina murrizteko bultzaturiko neurrietariko bat da; kalkuluen arabera, negutegi efektua sortarazoten daben gasen eragilerik nagusienetariko bat garraio publikoa da, guztira gas horreen % 40 inguru produziduten daualako.
EHNk zehaztu dau, bertoko nekazaritza baliabideak erabiliz egindako erregaia dan ezkero, produktu honeek bide ezin hobea dirala petrolioagaz daukagun menpetasuna gitxitzeko eta produkzino energetikorako laborantzen bitartez landa garapena sustatzeko.
EHNk Caparroson daukan intalazinoaren ondorioz, 33.000 hektarea oleaginoso landatu beharko dira, berbarako koltza edota ekilorea ...
Mende erdia Quinoren marrazkiakaz batera
2004-08-27 00:00 txutxu-mutxuan
Erakusketeak, bada, filosofiarako jokerea daukan artista honen ibilbidea aztertzen dau eta, bitxikeria legez, 1954an “Esto es” aldizkarian argitaratu eutsiezan lehenengo binetak ikusi daitekez. Maitasuna, gerrea, zalpalkuntzea, paranoia, erlijinoa, psikoanalisia eta giza kontraesan asko be asko azaltzen dira ia munduko merkadu guztietan sartu ziran istorio txiker honeetan.
Salbuespenetariko batzuk Estadu Batuak eta Erresuma Handia izan ziran. Herrialde horreetako orduko argitaratzaileek pentsau eben Mafalda “lar sofistikatua” zala. Gabriel García Márquez Nobel saridunak, ostera, kontrakoa uste dau: “Mafalda eta Quinoren dosi batzuk konponbide ...
Sudango gatazkea
2004-08-20 00:00 txutxu-mutxuan
Oposizinoko talde bakarra dago?
Ez, Darfurreko mendebaldeko lurraldean be oposizino handia dago, baina eremu honen kasuan 50.000 pertsona hil dira eta 200.000 inguruk alde egin behar izan dabe euren etxebizitzetatik, Chad-en babesteko. Hori guztiori Sudango armada ofizialak egindako sarraskiaren ondorioetariko bat izan da. Edozelan be, gobernuak dino Darfurreko matxinoak Hegoaldekoakaz dagozala hartu-emonetan. Iparraldeko politikari islamista garrantzitsu bat, Hassan al-Turavi, askatu egin dabe, bake akordioak bultzatzeko keinu modura. Al-Turavi orain dala urte bi atxilotu eben, hegoaldeko oposizinoagaz akordio bat ...
Ipar Euskal Herriko biztanleek euro bat pagau behar izango dabe kontsulta mediko bakotxeko
2004-08-13 00:00 txutxu-mutxuan
Frantziako Estatuko biztanleak medikuarenera, batez beste, zortzi biderrez joaten diran ezkero, neurria 8 eurokoa izango da urtean. Gaixo kronikoak izango dira kalterik gehien hartuko dabenak; Frantzian biziena edo iraupen luzeko beste gaixotasunen bat daukien sei milioi gaixok urtean berrogeita hamar bisita inguru egiten dabez.
Edozelan be, neurri honek ez deutse eragingo edade txikikoei, umedunei (haurdunaldiaren laugarren hiletik erditu osteko hamabigarren egunera arte), ez eta bitartekorik ez daukien dobaneko aseguruaren onuradunei be. Era berean, ez dabe euro hori pagau beharko larrialdietako ...
Azken hogei urteotan Hiesaren izurriteak hazkunde geldiezina euki dau andrazkoen artean
2004-08-06 00:00 txutxu-mutxuan
Desbardintasunak
Bata nahiz bestearen kasuak adibide hutsa besterik ez ziran izan, hau da, NBEk nazinoarteko komunidadeari kolektibo honentzako estrategia bateratu eta zehatzak abian ipintea eskatzeko erabili ziran lekukotzak. Datuek, beti hotzek eta gordinek, batzarrean salatutako errealidadearen barri emoten dabe. 1985ean infektauriko guztien % 35 baino ez ziran andrazkoak. Gaur egun, kopuru horreek % 48ra heldu dira eta planetako hainbat alderditan, berbarako Sahara azpiko Afrikan, % 57koak dira.
Andrazko batek kutsatzeko daukazan aukerak gizonezkoen bikoitza dira babes bako sexu hartu-emonen kasuan. Baginako mintzak birusaren ...
Udea eta bikoteen arteko hartu-emonak
2004-07-30 00:00 txutxu-mutxuan
Erdiko bidea
Umeen jokabidea dala eta, gurasoak behin edo behin euren onetik ataratea ez da arduratzekoa. Baina, hori sarritan jazoten bada, udea “jasaezin” bihurtu daiteke. Orekeari eustea bide luze eta korapilatsua izanagaitik be, adituek gomendatzen dabe gurasoek muturretara ez jotea; hau da, dana onartzea diziplina zorrotz-zorrotza baizen kaltegarria izan daiteke.
“Ia eskolara joateko sasoia ailegetan dan!”. Geuk be sarri entzuten izan doguz holakoak, txikiak ginanean, bikote eta seme-alaben arteko hartu-emonak errezak ez diralako seinale.
Begiluzea
Dan-dana Louis Vuitton baten truke
2004-07-23 00:00 txutxu-mutxuan
Kontsumo gizartea
Gaztetxuen prostituzinoa Japonian ganerako herrialde industrializatuetan dagoanaren antzekoa da: kontsumo gizartearen ondorioa da eta ez pobreziarena. Matsuda-ren moduko adituek uste dabe arazoaren iturburua Japoniako gizartearen muturreko kontsumismoan dagoala, 80 eta 90eko hamarkadetan lortutako oparotasun handiaren emoitza legez.
Edozelan be, gaur egungo finantza krisialdia gorabehera, arazoaren urtenbidea ez dago hur. “Beharbada, Japoniako kulturan pederastiarako jokera handiagoa dago” aitatu dau Matsuda-k. “Arazo hau 13 eta 14 urteko nesken esparrura zabaltzen hasi ete dan bildur naz”.
Sakelako telefonoa tresna ezin hobea ...
Herrialde pobreen menpetasuna
2004-07-16 00:00 txutxu-mutxuan
Diru-laguntzen burrukea
Horrezaz ganera, herrialde garatuek oraindino be muga-zergak ezartzen dabez nekazaritzako produktuen kontra. Hori bai, pobreei traba guztiak kendu eta ateak zabal-zabalik itxi deutsiez munduko merkataritzeari.
Herrialde garatuek ezarritako muga-zergak edo euren nekazaritzeari emondako diru-laguntzak galga ikaragarria ipini deutsie kanpoko produktuei. Gauzak holan, herrialde pobreetako produktuak ezin dira lehiatu herrialde garatuetako nekazarien produktuakaz.
Ikusi danez, merkataritza librea orain arte ez da garapenerako urtenbidea izan. Herrialde aberatsak, seguru antzean, horrexegaitik gara hain aberatsak, beste batzuk oso merke produziduten dabelako guk ...
Andrazkoen erotismoa eta plazerra
2004-07-09 00:00 txutxu-mutxuan
Plazerraren jokerak
Andrazkoen sexu erantzunaren arloan jokera orokor batzuk ezarri ahal izan ziran, guztiz unibersalak ez izanagaitik be. Adituek dinoe andrazkoen sexu erantzuna estu-estu lotzen jakela alderdi emozionalagaz zerikusia daukien gomuta, fantasia eta sensazinoei, bai eta ikumenari be. Gizonezkoen kasuan, ikusten diran irudiei lotuta dago.
Sentikorrak diran gorputz atalei jagokenez, titiburuak, klitoria, ezpanak eta gorputzearen alboak aitatzen dira, gune erogenoak andre batetik bestera aldatzen dirana jakin arren. Adituek be adierazoten izan dabe andrazkoek jarraikako estimulazinoari erantzuteko jokerea daukiela.
Andrazkoen kitzikapen ...