Iruñean biodiesela ikertzeko lehenengo lana bultzatu da
Landa garapena
Bioerregaien erabilerea (biodiesela eta bioetanola) garraioaren ingurumen eragina murrizteko bultzaturiko neurrietariko bat da; kalkuluen arabera, negutegi efektua sortarazoten daben gasen eragilerik nagusienetariko bat garraio publikoa da, guztira gas horreen % 40 inguru produziduten daualako.
EHNk zehaztu dau, bertoko nekazaritza baliabideak erabiliz egindako erregaia dan ezkero, produktu honeek bide ezin hobea dirala petrolioagaz daukagun menpetasuna gitxitzeko eta produkzino energetikorako laborantzen bitartez landa garapena sustatzeko.
EHNk Caparroson daukan intalazinoaren ondorioz, 33.000 hektarea oleaginoso landatu beharko dira, berbarako koltza edota ekilorea. Europako Batasunak, bioerregaia gehiago erabilteko 2003ko maiatzaren 8ko jarraibidean, 2005erako helburu modura ezartzen dau erregai honeek kontsumo osoaren % 2 izatea (gaur egun % 0,5etik beherakoa da) eta 2010erako % 5,75 ingurukoa.
Bilbon, Andoainen eta Gasteizen be aldez aurretik erabilitako orioakaz egindako biodiesela saltzen da hornitegi batzuetan; dana dala, kasu honetan, erregai hau gasolio arruntagaz nahastauta dago eta azken horren proportzinoa nahiko handia da.
Begiluzea
Biodieselak nabarmen murrizten dauz gasolio motorren ohiko emisino kutsagarriak (sufre oxidoa % 99 urritzen da eta karbonoaren monoxidoa % 25) eta ez deutse ezelako kalterik egiten motorrei, beti be Nafarroako Energia Hidroelektrikoak (EHN) Iruñeko eta eskualdeko garraio publikoko hainbat ibilgailutan egindako lehenengo ikerlanen arabera. Ganera, jatorri begetaleko erregai hau erabilten bada, negutegi efektuaren eragilerik nagusienaren emisinoak (CO2) % 80 urritzen dira.
Zirkulazinoan dabilzen ibilgailuetan egindako azterlan hau EHNk eta Iruñeko Eskualdeko Mankomunidadeak sinaturiko hitzarmen bati esker egin ahal izan da eta helburua argia da: biodieselaren ezaugarri eta prestazinoak egiaztatzea, etorkizunean erakunde honek kudeatzen dauzan ibilgailu guztietan (150 autobus eta hondakinak jasoteko hainbat kamioi) erabili ahal izateko. Garraio honeek zerbitzua emoten deutsie 300.000 biztanle ingururi.
Kalteen agiriko murrizketea
Aprobei 2003ko zemendian ekin jaken eta biodiesela % 100ean erabili dabe Errotxapeatik Iruñeko alde zaharrera doan autobus publiko baten eta gasolioagaz % 30ean nahastauta sastarrak batzeko kamioi baten. Biodiesela EHNk ekoizten dau Zangotzako laborategi esperimetal baten eta hemendik gitxira konpainia honek Caparroson daukan enpresan egingo da.
Erabilitako erregaia, 4.000 litro hilean, koltza orioagaz egin da; dana dala, hurrengo hileetan bestelako lehengaiak erabilten hasiko dira, berbarako soja eta ekiloreak; horrezaz ganera, produktuak Europako EN 12214 arauak ezarritako kalidade parametro guztiak beteten dauz.
Orain arte egindako aprobek erakutsi dabe biodiesela erabili daben ibilgailuak ondo be ondo dabizala eta ez dagoala ezelako alderik gasolioagaz konparau ezkero. Orio lubrifikatzailearen kontsumoa be gasoliozko motorrak euki ohi dauanaren bardina izan da.
Biodieselaren eraginez murrizten diran gas eta konposatuek oso eragin kaltegarria daukie ingurumenari jagokonez; izan be, kutsadura atmosferikoaren eta euri azidoaren eragileak dira (SO2 eta NOx). Era berean, personen osasunari be eragiten deutsie, horretariko gehienak bizienak sortzen laguntzen daben elementuak diralako.
Aprobetan erabilitako biodieselak ez deutso mankomunidadeari gastu gehigarririk ekarri eta ibilgailuen motorrak ez dira aldatu behar izan.