Tabakoaren kontrako legea indarrean urtarrilaren 1etik aurrera
2006-01-06 00:00 txutxu-mutxuan
Lantokian, baztertuta
Tolerantziaren aldeko Erretzaileen Alkartearen arabera, legeak kalte asko ekarriko dauz indarrean sartukeran. Besteak beste, erretzaileak lantokian baztertu egingo dabez urtarriletik aurrera, 'hainbat eskubide ukatuz'.
Beharginen % 89 enpresetan erretzaileentzako guneak ipintearen alde egon arren, parlamentariek ez dabe hori kontuan hartu eta neurri zorrotzak ezarri dabez' adierazo dabe alkartekoek.
Lege barriak lantokietan erretea galarazoteaz ganera, erretzaileentzako guneak ipinten dabezan enpresei isunak ezarriko deutsoz. Tolerantziaren aldeko Erretzaileen Alkartearen eretxiz, horrek iskanbila gogorrak sortu eragingo dauz enpresetan eta produktibidadea murriztuko dau.
Aste ...
Hego Euskal Herriko beharginek hileko eta orduko soldata gordinik onenak daukiez
2005-12-30 00:00 txutxu-mutxuan
Arazoak
Eguneroko arazoei erreparatuz, EAEko % 21,9 etxebizitzatan bizilagunen edo kanpotik datozen zaratak jasan behar izaten dabez, baina Estaduko bataz bestekoa lau puntu gorago dago. Kutsadureak eta ingurumen arazoek % 11,4 etxebizitzari eragiten deutsie; estaduko bataz bestekoa % 15,8koa da, lau puntu eta erdi handiagoa.
Bestalde, lapurreta edo bandalismo arazoei dagokienean, EAE bizitzeko erkidegorik lasaiena da. Lapurreta eta bandalismo kasurik gehienak Kanarietan eta Valentzian (% 25 baino gehiago) izaten dira, bai eta Ceutan eta Melillan be (%44,6).
Begiluzea
Heldubakoak
2005-12-23 00:00 txutxu-mutxuan
Umeak betiko
Baina, aldi berean, gizarte heldubakotasuna sortu da. 'Peter Pan'-en konplexua gero eta zabalduago dago; hazteko bildur gara. Lehenago helduek euren izakerea sendotzen eben heldubakotasunaren ezaugarri guztiak albo batera itxiz; gaur egun, barriz, azken zantzu horreek harrotasunez erakutsi behar dira. Aldakor eta ardurabako agertu behar da, publizidadearen diskurtsoan lez: amek euren erropea eta jantziak hamabost urteko alabakaz trukatu eta aita patetikoek umeentzako bideojoko arin eta estresagarrietan jardun behar dabe.
Edadeen nahasketa hori agiri-agirian iminten daben ikurrez ingurututa bizi ...
Vatikanoak homosexualak abade izatea galarazo dau
2005-12-16 00:00 txutxu-mutxuan
Brasileko eskandalua
Vatikanoa horrelako jarrerak hartzen dabilen bitartean, Brasilen pedofiliaren ganerako eskandalua biztu da, Estadu Batuetan aspaldi jazotakoaren antzekoa eta herrialde horretako prentseak jakitera emon dauena. ‘Istoe’ astekariaren esanetan, ‘1.700 abade’, hau da, Brasileko Eleizea osotzen dabenen % 10 inguru, sexu abusu eta gehiegikerietan sartuta dagoz eta horreetariko asko justiziaren esku. Vatikanok ez dau kasu horren ganeko adierazpenik egin eta ikuskapen lana besterik ez dau agindu.
Astekariak dokumentu bildurgarriak kaleratu dauz: 5 urteko umea bortxatzeagaitik kartzelan dagoan Tarsicio Tadeu aitaren ...
Frantzia erre guran
2005-12-09 00:00 txutxu-mutxuan
Autoak erreteko arrazoiak
Zelan ailegau gara honetara? Omar serio paretan da. Matxinatzeko arrazoiak aitatu ostean, esate baterako arrazismoa eta Sarkozy-ren probokazinoak ('jendaila' berbea erabili eban eurak izendatzeko), Omarrek gauza zehatzak aitatu dauz, benetan gogaitzen dauena. 'Poliziak ez gaitu baketan ixten. Kalean, merkataritza zentroan edo eskolatik urtetean'.
Dahmanetarren eraikin berean, beste gazte batzuek antzeko istorioak kontetan dabez. Batzuek gorroto eta amorruz beteta. Etxean estuasunak pasetan dabez eta kanpoan poliziaren 'akuluak' jasan behar dabez. Horixe da bazter auzo honeetako gazteen diskursoa; auzoa ...
Gazteei ez jake politikea bape interesetan
2005-12-02 00:00 txutxu-mutxuan
Euskerea eta hezkuntzea
Inkestan parte hartu daben gazteek ontzat emoten dabe eskaintzen jaken derrigorrezko hezkuntzea, baina erdiak baino gehiagok esan dau ikasketak amaituta, ez zirala euskeraz berba egiteko kapaz. Euren ereduen inguruan be itaundu deutsee gazteei: kirolariak, musikariak eta aktoreak daukiez eredutzat.
Alderdi politikoak dira, armadeagaz batera, gazteei konfiantza gitxien emoten deutseen erakundeak. Askok uste dabe politikariek euren interesa bakarrik bilatu guran jarduten dabela.
Beren burua ezkerrekotzat daukie eta euskal herritartzat batez be. Lotura handia daukie euren udalerriakaz eta Euskal ...
Txakur perfektua eta bestelako txakurkeriak
2005-11-25 00:00 txutxu-mutxuan
Bizimodu duina
Arau honeen bitartez, Italiako uriburuan bizi diran miloeka maskota eta animailiei bizimodu duinagoa emon gura deutsee. Halanda ze, legeak galarazoten dau udako sasoian maskotak ibilgailuen barruan ixtea, dendetako erakusleihoetan eta salmahaietan erakustea eta lehiaketako sari modura erabiltea.
Katuen jaubeek ezin izango deutsiez atzazalak helburu estetikoakaitik ebagi eta 'gattares' (kaleko katuei jatekoa emoten deutseen emakumezkoak) agintarien laguntzinoa eukiko dabe. Baina, txakur eta katuez ganera, beste maskota batzuk be izango dira neurri honeen onuradunak: arrainak, esate baterako, ezin izango dira ...
Hegaztien gripea eta multinazionalen irabaziak
2005-11-18 00:00 txutxu-mutxuan
Tratamentua eta multinazional baten irabaziak
Txertorik ezean, Munduko Osasun Erakundeak botika bi gomendatu dauz, behin-behineko erremedio modura. Izan be, gaixotasunaren barri zehatza euki arte eta gizakitik gizakira pasau arte, ezin da txertorik egin, gizakitik gizakira kutsatzeko birusa oraindino be existiduten ez dalako.
Tamiflu da botika horreetako bat; ez da Euskal Herrian saltzen, bai ostera, Europako beste leku batzuetan, Suitzan esaterako. Lurralde horretan, ganera, urtean botika horren kaxa bi saltzetik, hilebete bakar batean 12 kaxa saltzera igaro dira. Relenza izenekoa da ...
Sexu indarkeriaren ondorioz sei andrazko hilda 2005ean Euskal Herrian
2005-11-11 00:00 txutxu-mutxuan
Azken hiru kasuak
Zerrenda baltz honi 29 urteko lapurtar bat batu jakon irailaren 9an. Miarritzen hilik topau eben emakumea eta hiltzaileak, haren mutil-lagun ohiak, bere buruaz beste egin eban egun berean; hilketearen barri emoten eban ohar bat itxi eban.
Urriaren 13koa izan da, aurreko astera arte, azken heriotzea. Ana Isabel Madariaga 38 urte barakaldarra hilik topau eben San Bartolome auzoko etxebizitza batean. Ertzaintzak haren bikote-laguna atxilotu eban autopsiak gorpuan indarkeria zantzuak egozala berretsi eta gero. Aurretiaz, hildakoak tratu txarrak salatu ...
Bizimodu modernoa eta loditasuna
2005-11-04 00:00 txutxu-mutxuan
Egunean 7 gramo gehiago
Kontsumidu eta gastetan dogunaren arteko desoreka honek pisua eguneko 7 gramo handitzea ekar daike; halanda ze, neurririk hartu ezean, hogeita hamar urteko epean hogei kilo gehiago hartuko doguz. Zoriontasunaren bihurgunea gero eta handiagoa da hainbeste kotxe, Internet, urruneko agintailu eta garbigailuren eraginez; berokien, haize girotu eta berogailuen kalidade hobeak be erruaren zati bat be badaukie. Gaur egunean oso gatxa izaten da hotza pasetea; ondorioz, gorputzak ez dau bape nekerik hartzen barruko termostatoa erreguletako be.
Garunaren eta ...
1918ko birus bat berregin dabe hegaztien gripearen mehatxuari aurre egin guran
2005-10-28 00:00 txutxu-mutxuan
Birus arriskutsua eta Asiako hegazti gripea
Genoma hau sekuentziatu ostean jakin ahal izan da ‘gripe espainiarraren’ birusa benetan arriskutsua eta hilgarria izan zana; ganera, jatorria hegaztietan euki eban eta hainbat mutazino euki ebazan, gizakien artean kutsatzen hasteragino. Gorabehera honeek zerikusi handia daukie Asian daborduko 60 hildako eragin dauzen H5N1 hegazti birusagaz. Ikerlan honen ondorioz adierazotakoaren ildotik, 1918ko birusak eta oraingo H5N1ak gene berberak daukiez; desbardintasunik handiena zera da: 1918ko birusak lortu ebala gizakien arteko kutsadurea sortu eragitea eta oraingo hegazti ...
Itxaroten ikasi beharra
2005-10-14 00:00 txutxu-mutxuan
Larritasuna, frustrazinoa eta izakera heldubakoak
Psikologo askoren esanetan, ume eta gazteen artean atzemon eta eten barik gora doan frustrazinoak zuzeneko zerikusia dauka ezinegonaren, arrakasta errezaren eta berehalako emoitzen kultura barri honegaz. Gaur egun, nahiko arrunta izaten da arretearen defizitaren trastornoa; espezialistek dinoe gaixotasun honetan aurreikuspenerako ohiturarik ezak, etorkizunari begiratzeko ahalmen falteak eta bakar-bakarrik orainaldian biziteko nozinoak eragin handia daukiela.
Ezinegonaren teoria psikiatriko batek arazo hau lotzen dau umetako pentsamentu magikoagaz; horren arabera, gauza bat irudikatzeak benetako bihurtzen dau: hori gura ...
Txinan fusilaturiko presoen azalaz egindako kosmetikoak
2005-10-07 00:00 txutxu-mutxuan
Jardun arrunta Txinan
Agenteak adierazo ebanez, Txinan oso arrunta da giza azalaren erabilkerea; horrexegaitik adierazo eban ez ebala ulertzen jardun horreek zergaitik aztoratu eitekezan kontsumitzaileak Sartaldean. Bere konpainiak Sartaldeko herrialdeetara esportetan dauz produktuak Hong Kong-en bitartez. 'Produktu mueta honeek esportetan hasi eta gure bezero atzerritarrak harrituta egozan Txinan giza kolagenoa egin daitekelako Sartaldean balio dauenaren % 5ean'.
Presoen azala lehenago merkeago egoan, 'gaur egun heriotza-zigorra ezarri eban auzitegiari tasa bat pagau behar jakolako'.
Zirujau plastiko batzuek egunkari britaniarrari esandakoaren ildotik, orain ...
Hegaldi merkeen prezioa
2005-09-30 00:00 txutxu-mutxuan
Ikuskapenak
Sustapen Ministerioak baieztu dau ikuskapen zerbitzuan 132 persona dabizela beharrean; edozelan be, horreetariko 117 mantenimentuaz arduratzen diran injineruak dira eta ganerakoek aholkularien estatusa daukie. Hegaldietako ikuskatzaileak bi besterik ez dira. 2004an Espainian 213 hegaldi baino ez ziran ikuskatu, hau da, 10.000etarik bat. Europa osoan 4.500 segurtasun kontrol egin ziran, horreetariko 43 Espainian eta 1.640 Frantzian.
OACIk iragarri dau 2020an hegazkin istripu bat izango dala astero. Horrek egungo estadistikea aldatuko leuke; izan be, gaur-gaurkoz istripu bat izaten ...
Suteen negozio handia
2005-09-23 00:00 txutxu-mutxuan
Atxilotuak, kontratuak eta amatauriko metroak
Garagarrilean Lugoko A Fonsagrada udalerriko erreten bateko lau kide atxilotu ebazan basoari su emoten jardun ebelako; hile horren 27an libre itxi ebezan, karguak eta guzti, eta horrek susmoen zauri zaharrak zabaldu ebazan. 1996an, kasu baterako, Bartzelonako Vilanova del Camí herrian babes zibileko kide bi atxilotu ebezan. Horreetariko batek suteak eragiten ebazala erakutsi zan, urte osoan kontratau eien. Memorian, Albazeteko Yeste herrian 1994an izandako sute ikaragarria; orain arte inguru horretan izandako tragedia ekologikorik handiena; lekuko batzuek ...
Londresek ‘jokabide onartuezinen zerrendea’ kaleratu barri dau
2005-09-16 00:00 txutxu-mutxuan
Kontraesanak legedian
Edozelan be, deportazinoak bideratzeko, Erresuma Batuko aginpideek arazo legal bati aurre egin behar deutsie. 1971ko inmigrazino legeak segurtasun nazionala arriskuan iminten daben herritarrak erbesteratzeko baimena emoten dau.
Guztiagaz be, Erresuma Batuak Giza Eskubideen ganeko Europar Hitzarmena eta Torturearen kontrako Nazinoarteko Hitzarmena sinatu dauz. Azken bien arabera, ezin erbesteratu leitekez pertsona horreek, euren jatorrizko lurraldean torturak izateko arriskurik egon ezkero.
Ahots kritikoak
Tortura gaietarako NBEk daukan errelatoreak, Manfred Nowak-ek, deportazinoaren neurri hau krikau eban aurreko astean; izan be, persona ...
Biziena, danok ikaratzen gaituana
2005-09-09 00:00 txutxu-mutxuan
Itxaropenerako datuak
Zuntzak, kaltzioak eta C bitamineak gorputzea babesten dabe gaixotasun honen kontra; koipeek eta, batez be, okel gorriak bizienaren garapenari laguntzen deutsie. Gai honen haritik, osagileek behin eta barriz gomutatzen deuskue loditasunak eta jarduera fisikorik faltak gaixo mueta honeen arriskua handitzen dabela.
Itxaropenerako datu modura, aitatu beharra dago azken hogei urteotan gaixoen biziraupenak eukitako gorakadea. 1985etik 1989ra bitartean, garrantzi honetako osasun arazoei aurre egiten eutseen gaixoen kopurua ondokoa zan: gizonezkoen % 35 eta emakumezkoen % 44. Kopuru honeek gora egin eta ...
Segurtasunaren ganeko lege barria indarrean
2005-09-02 00:00 txutxu-mutxuan
Urraketa larriak
Gaurtik aurrera ondoko arau hausteak hartuko dira, besteak beste, larritzat: segurtasun ugal barik gidatzea, kaskorik ez janztea, umeak eroateko segurtasun sistema berezirik ez ezartzea, aurikularrak erabiltea edota gidatu bitartean eskuko telefonotik berba egitea. Aitaturiko urraketek 91 eta 300 euro bitarteko isunak eukiko dabez.
Indarraldia galdu dauen gida baimenagaz gidatzea, radarra igarteko mekanismoak erabiltea edota azterketa teknikoa pasau ez dauen ibilgailuagaz zirkulatzea urraketa larriak dira araudi barriari jarraituta.
Beste urraketa batzuk larriak izatetik oso larriak izatera igaro dira, berbarako ...