Ez belorik, ez 'kippa'rik, ez kurutzerik
2004-01-15 00:00 txutxu-mutxuan
Kurutzea
Kristinautasunaren ikur eta sinbolo nagusia da. Kristoren heriotzea eta berpizkundea adierazoten dau. Makila bik osotzen dabe; bertikala gizakiak jainkoagaz daukazan hartu-emonen sinboloa da eta horizontala personen arteko hartu-emonena. Kurutzea 313. urtetik aurrera hasi zan erabilten, Konstantino enperadoreagaz batera. Berak kristinautasuna inperioko erlijino ofizial modura aldarrikatu eban eta handik aurrera kurutzeak munduko sinbolorik ezagunetariko bat izatea lortu dau. Kurutzea, berez, Kristok heriotzea gainditu izana sinbolizetan dau.
Azkenburukoa
Munduan hiru erlijino honeetako 3.200 miloi fededun inguru dagoz; horreetarik, 2.000 ...
Gabonak Txinako produktuez ganezka
2003-12-31 00:00 txutxu-mutxuan
Era guztietako produktuak
Txinan egin eta sasoi honetan gehien ikusten diran produktuak jostailu, apaingarri eta opariak izanagaitik be, gure bizimodua aitzeko beharrezkoak diran beste objektu asko be asko Txinan eginda dagoz: kirol txapelketetan umeek eskuratzen dabezan trofeoak, hanka nahiz eskuartean ibilten dabezan baloiak, etxerako erosten doguzan telebista, irrati eta iratzargailuak, gero eta gehiago saltzen diran altzariak eta abar.
Gertakizun honen atzean, produkzino kostu merkeak, truke tasa abantailatsuak eta gure merkaduaren konsumo gosea ez eze, hemengo kapitala euki arren, Txinan behar ...
Khata, Afrikako sortaldeko legezko drogea
2003-12-15 00:00 txutxu-mutxuanDroga honen zabalkundea eta salneurria
Khatak kafe arbolen artean hazten dira; gehienbat Etiopia eta Yemenen landatzen dira, baina Kenia, Tanzania, Madagaskar eta Ugandan be errez topau leitekez. Etiopian kafea alde batera itxi eta gero eta khat gehiago landatzen da, diru asko dakarrelako. Droga hau Afrikako adarreko herrialde guztietara esportatzen da, konsumoa handi-handia dalako: Yemenen pertsona helduen % 80 inguruk konsumitzen dau anfetamina mota hau. Atara kontuak, 400.000 pertsona inguru bizi diran Djibutira egunean-egunean bederatzi tona khat heldu ohi dira. Afrikako ...
Euskal kirolariak Bogotako umeen alde
2003-12-01 00:00 txutxu-mutxuanEkintza solidario honegaz kolaborau gura izan ezkero, hona hemen bideak:
- Elorrioko denda batzuetan 5 eurotan salgai egongo diran sarrerak erostea.
- '0 lerroko' sarrerak erostea Elorrion bertan.
- Elorriotik kanpo '0 lerroko' sarrerak erostea 5 euro sartuz BBKko kontu honetan: 2095- 0038-50-9105523444
- Kainabera@kzgunea.net helbidera alkartasun e-maila bialtzea.
Bizkaie!
New Yorkeko jai lasaiak
2003-12-01 00:00 txutxu-mutxuanEzkondubakoen jaiak?
Jai lasaiak zabaltzen joan eta New Yorketik Washingtonera egin dabe salto eta, antza danez, Floridan be laster oratuko deutsie ideia barri honi. Pekinen be pare bat egin dira, eta, antolatzaileek dinoen lez, txinatar batzuk euren ingelesa hobetzeko asmotan joan ziran, jaietan atzerritar mordoa egoalako. Baina, ospakizun honeetara joandako jenterik gehiena ez egoan ezkonduta eta, azkenean, interes handiagoa azaldu eben alkar ezagutu eta ligetako, doaneko eskolea lortzeko baino.
Eta Txinan sortutako itauna ospakizun honeen arrakastearen giltzea izan daiteke. Jaiok ...
San Antonio, potoloen erreinu gaixoa
2003-11-15 00:00 txutxu-mutxuanUmetatik sortutako usadioa
Umeak dira ardurarik handiena sortu eragiten dabenak. Kopuruak arduratzekoak dira bene-benetan. Hiru hilabetetik bost urtera arteko umeen % 13 oso lodi dagoz.
Umeek ez dabez jatorduak errespetetan. Mantengai gitxiko janariak sarri jaten ohituta, eten barik iruntsi behar izaten dabe zeozer. Eta jakina danez, eskura daukien eta gustetan jaken guztia jaten dabe. Izan be, guzti-guztiek daukie janari makinetan saltzen diran litxarreriak erosteko adina diru.
Ganera, arazoa eskoletako bihotz-bihotzean dago. Texako ikasleek eskoletan jaten dabe egun osoan konsumiduko daben janariaren ...
Pantaloietatik tangetara
2003-11-01 00:00 txutxu-mutxuanTangen arrakastearen gakoak
Gaur egun, tangak lentzeriako azken irrintzia ei dira. Frantziako Ipar-ekialdean dagoan LycĂ©e RibauvillĂ© institutu konserbadorearen arautegiak beren beregi jaso dau neska gazteek barruko arropea agirian jarteko debekua. Zuzendaritzearen esanetan, tangak degradazino estetiko lizunak dira, baina, egia esan, ez leukie zeresanik emongo, barruko jantzi honegaz batera gerri txiki-txikiko prakak erabiliko ez balira; izan be, modako koktel honen ondorioz –batzuen ustez libidinosoa eta besteen ustez eskandalosoa–, ziletik gluteoetarainoko nahiko tarte zabala ixten da agirian.
Arlo honetako profesionalen arabera, Europan ...