Euskal kirolariak Bogotako umeen alde
'Baietz elkartasunak irabazi' (zeure laguntzinoagaz)
Ekintza solidario honegaz kolaborau gura izan ezkero, hona hemen bideak:
- Elorrioko denda batzuetan 5 eurotan salgai egongo diran sarrerak erostea.
- '0 lerroko' sarrerak erostea Elorrion bertan.
- Elorriotik kanpo '0 lerroko' sarrerak erostea 5 euro sartuz BBKko kontu honetan: 2095- 0038-50-9105523444
- Kainabera@kzgunea.net helbidera alkartasun e-maila bialtzea.
Bizkaie!
Elorrioko Kainabera, Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu eta Iban Mayo txirrindulariaren ekinbidez, euskal kirolari txapeldunak frontenisean zeingehiagoka ikusiko doguz gosearen kontra, Kolonbiako Bogotako auzo behartsu bateko jantokien finanziazinoan laguntzeko.
Datorren abenduaren 13an, Elorrioko Kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 17:30etatik aurrera sekulako ikuskizuna preparau dabe. Euskal txirrindulati eta triatleta ezagunen arteko frontenis partiduak izango dira. Iban Mayoren deiari erantzunez, hor izango dira Migel Indurain, Igor Astarloa, Virginia Berasategi, Marino Lejarreta, Haimar eta Joseba Zubeldia anaiak, Eneritz Iturriaga, Mikel Zarrabeitia, Mikel Pradera eta Unai Osa. Lehenengo partidua binaka jokatuko dabe Mikel Praderak eta Mikel Zarrabeitiak Zubeldia anaien kontra. Ondoren, Virginia Berasategi triatletak buruz-buru jokatuko dau Eneritz Iturriaga txirrindulariaren kontra. Azkeneko partiduan, Iban Mayok eta Marino Lejarretak neurtuko dabez indarrak Igor Astarloa eta Migel Indurainen kontra. Azken orduko lesinoren bat balego, Unai Osa bertan egongo da. Aurkezpen eta animazino beharraren ardurea Xabier Euskitzerena izango da.
Ekitaldi berezi honegaz pare bat helburu lortu gura dira: alde batetik, Kainaberak Bogotako auzo pobreetan martxan daukan programa nutrizionala finanzietea eta, bestetik, kirolari ospetsu honeen bitartez, munduan zehar diran errealidade gordin horreen aurrean alkartasuneko jarrerea azaltzea.
Bogotako jantokietara joango dan diruagaz 2400 ikasle eta 300 helduk, egunean behin behintzat otordu duina egitea ahalbidetuko da. Datu legez baino ez bada be, Bogotako ikasleen % 64k desnutrizino arazoak ditu eta osasun arazoez ganera, indarkeria giroa, ingurumenaren hondamendia eta pobrezia gorria bizi ditue.